Harrera familiari buruzko programa

 

Harrera familia izatea gustatuko litzaizuke?

Hitzaldi informatiboak

 

Eguna:

Ekainak 12, astelehena

Telefonoa: 945 773 052

E-maila: acogimiento@araba.eus

Aldez aurretik izena eman behar da

Ordua: 17:30 

Lekua:

Olaguibel kalea, 20

 Solairua 1 , Bulegoa 1

 01005 Gasteiz

 

Harrera familia

Harrera familia bat behar dut, hartuko nauzu?

 

Gure gertuko inguruan, adin guztietako haur eta nerabe askok ezin dute haien guraso biologikoekin bizi, adingabearen bizitza benetako familia giroan garatzearen alde egitea da helburua.

Haur guztientzat da garrantzitsua familian bizitzea, eta are garrantzitsuagoa da hiru urtetik beherako haurrentzat; haur horien kasuan, posible den kasu guztietan, egoitza harrera ez beste aukeraren bat hautatzen da.

Haur horietako batzuek egoera berean dauden neba-arrebak dituzte, eta haiekin batera bizitzea behar dute; harrera familiak aurkitzeko zailtasun handiagoak dituzte.

Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, familia harreraren ardura duen erakunde publikoa da, babes legaleko neurri modura. Harrera familien, familia biologikoen eta arreta eskaintzen duten talde profesionalen arteko ahalegin partekatua da.

Badakigu familia harrera alternatiba eraginkorra eta oso ona dela babesgabetasun edo arrisku egoera larri hauetan.

Haur asko daude zurearen moduko familia baten zain; haurrak har ditzakezula uste baduzu, deitu.

 

Informazioa

HARRERA FAMILIA

telefonoa: 945 773 052

e-maila: acogimiento@araba.eus

 

  • Harreraren helburua ez da jatorrizko familia ordeztea, familia uneoro errespetatu behar da, edozein egoeratan egon arren.

  • Gurasoekin bizi ezin den haur edo nerabe bati familia batean hazteko aukera ematen zaio: familia horretan babesa eta laguntza jasoko du eta garapen pertsonal eta soziala bermatuko zaio.

  • Hazteko familia bat eskaintzen zaio, eta jatorrizko familiarekin harremanari eusteko aukera, bisiten bitartez.

  • Familia harrerak oraingo eta etorkizuneko bizitza hobetzen laguntzen dio.

  • Alternatiba egokia da eta tratu onekoa babesgabetasun egoeran dauden haurrentzat; bizitzako lehen urteetan bizitako kaltea arintzen laguntzen du.

  • Haur horiei behar duten segurtasuna, maitasuna eta fideltasuna eskaintzea dakar. 

 

Izapidetu

Premiazkoa (6 hilabetera arte)

Berehalako arreta behar duten haurrei zuzenduta dago; haien familiekin itzul daitezkeen ebazteko balorazio prozesu batean daude. Bitartean premiazko harrera familia batekin bizi dira, gehienez 6 hilabetez.

Aldi batekoa (2 urte arte)

Harrera iragankorra da, aurreikusten den egoeretarako, edo familiara itzultzea, edo beste babes neurri egonkorrago bat hartzea.

Iraunkorra (ez du amaiera datarik)

Epe luzeko harrera da, haurrak edo nerabeak jatorrizko familietara itzultzea aurreikusten ez denean.

Bai aldi baterako harrera bai harrera iraunkorra familia zabal baten esparruan egin ahal izango dira, hau da, pertsona harreragileen eta haurraren arteko ahaidetasun harremanetan edo beste familia batean.

Espezializatua eta profesionalizatua

Behar bereziak dituzten haurrei zuzendutako aukera da; horretarako, haurrak zaintzeko berariazko prestakuntza, kualifikazioa eta esperientzia duten familiak behar dira. Bestelako familien modalitatean soilik eskainiko da.

Harrera ostea

Adin nagusitasunaren ondoren, gazteek familia harreragile izan deneko bizikidetzarekin jarraitzen duten egoeretarako.  Modalitate honek 18 hilabete iraungo du, gehienez.

Arabako Foru Aldundiaren tutoretza edo zaintzapean dauden haur adingabe guztiak.

Harrera ematea erantzukizun eta elkartasun ekintza da; une horretan babesik gabe dagoen haur edo nerabe bati laguntzea dakar, eta etorkizun hobea eraikitzen laguntzea.

Baldintzarik gabeko babesa eta ingurune segurua eskainiko dien familia behar dute, iraganeko zauriak sendatzen eta gurasoekin harremanetan jarraitzen lagunduko diena.

Haur horien profila anitza da:

  • Batzuen kasuan, haiek bakarrik behar dute harrera.
  • Beste batzuen kasuan, neba-arrebekin batera egingo den harrera behar dute.

Familiek zein bakarrik bizi diren pertsonek hartu ditzakete haurrak, seme-alabak izan zein ez. Familia tipologia guztiek har dezakete parte harrera familia modura. Horretarako, interesatutako pertsona eta familiek honako urrats hauek egin behar dituzte:

  1. Familia harrerari buruzko prestakuntza prozesua, aldez aurretik.
  2. Balorazio psikosozialeko prozesua osatzea.

179/2018 dekretuak, abenduaren 11koak, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duenak, besteak beste, honako ezaugarri garrantzitsuak ezartzen ditu harrera familientzat eta pertsonentzat: 

  • Familiako kide guztien adostasuna
  • Pertsona adingabearen interes gorena nagusituko den motibazioa agerraraztea
  • Aski baliabide ekonomiko eta material izatea
  • Osasun fisiko eta psikiko egokia izatea
  • Bikoteen kasuan, gutxienez urtebetez elkarrekin bizi izana
  • Adingabearen historia pertsonala errespetatzea eta jatorrizko familiarekin dituen harremanak eta ezarritako bisiten araubidea onartzea
  • Babes sistemaren profesionalen babesa onartzea; haurraren bilakaeraren jarraipen jarraitua egingo dute.

Familia harrera ongi egin ahal izateko, harrera osoan eta horren ostean zehar bi motatako laguntza eskainiko da:

  • DIZIPLINA ANITZEKO LANTALDE TEKNIKOA, harrera prozesu osoan zehar babesa emateko, arreta intentsiboarekin urte osoan zehar adingabearentzat zein harrera eta jatorrizko familientzat, babes, aholkularitza eta orientazio funtzioekin.

  • Harrera ez da diruagatik egiten, baina, hala ere, LAGUNTZA EKONOMIKOA, haur edo gazte bat hazteak eragiten dituen gastu ohikoenak ordaintzen laguntzeko. Bidenabar, EZOHIKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK ere badira, haurren premia edo tratamenduen ondoriozko balizko gastuak ordaintzen laguntzeko, ez badituzte bestelako zerbitzu publikoek behar bezala estaltzen; kasu bakoitzean aztertuko da.

Familia harreran protagonistek elkarrekin eta modu koordinatuan egin behar dute lan, haur eta nerabe horien guraso biologikoek barne.

 

Izapidetu

 

 

 

AFE sareak (Familia Harrera Espezializatua)

Araban espezializatutako familia-harrerari buruzko informazioa nahi baduzu, baliabide hauetako edozein erabil dezakezu:

Informazio gehiago


E-maila: araba@redesafe.org

Tel / WhatsAppa: 645 095 403