Gizarte Zerbitzuetako jardunbide egokiak aitortzea - BeBai. 2026ko deialdia

Reconocimiento de buenas prácticas en Servicios Sociales - BeBai. Convocatoria 2026

BEBAI 2026 aitorpenen deialdia aurkezten dugu. Deialdi horren helburu nagusia da erakunde publikoek, pribatuek eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak gure lurralde historikoan hauskortasunean bizi diren pertsonen eta kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko egiten dituzten ahaleginak publikoki baloratzea.

Arlo sozialean egiten den lan onaren aitorpena da, esperientziak ezagutarazteko eta gure Lurralde Historikoan esku hartzen duten eragile guztien nortasun partekatua eraikitzeko, gizarte kohesionatu, justu eta solidarioago baterantz aurrera egiteko.
Arabako Foru Aldundia, Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, arreta eredu berri bat (GIZAREA) lideratzen ari da, gizarte-izaerako zentro, zerbitzu eta programetako harremanetan oinarritutako arreta-paradigma berri baten ezarpenean gauzatzen dena. Gizareak adierazten digunez, kalitatezko esku-hartze baterantz goaz zerbitzu, zentro edo programa bateko kide diren pertsonek (erabiltzaileak, irakasleak eta senideak) sei sentsazio bere egiten dituztenean: segurtasuna, kidetasuna, jarraitutasuna, lorkizuna, betetasuna eta aintzatespena.

Gizarearen sustapenak erakutsi digu beharrezkoa dela proiektuei denbora ematea, ez bakarrik ezartzeko, baita kalitatearen arloan izandako lorpenak egiaztatzeko ere. Horregatik, BEBAIren hurrengo aintzatespen-ekitaldia 2027ko martxoan egingo da. Horrela, deialdira aurkezten diren proiektu, jarduketa edo esperientziek datu objektiboagoak eman ahal izango dituzte, erabiltzaileengan, profesionalengan eta senideengan izandako eraginari dagokionez.

 

 

Honako hauetan egindako jardunbide egokien proiektuak, jarduerak edo esperientziak ezagutzea eta ezagutaraztea:

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen edozein esku-hartze arlo.
- INDESAren programak, zerbitzuak eta antolamendua.
- Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Arabako erakundeak eta GOFErekin harremanak dituzten merkataritzako ekimen pribatuko erakundeak, lankidetza-hitzarmenen, kontratuen eta abarren bidez.
- Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta gizarte-eremuan lan egiten duten erakundeak, nahiz eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin harremanik ez izan.

 

  • Egindako proiektuak, jarduerak edo esperientziak aurkeztea, eta haiekin lotutako ahaleginen eta jardueren ikusgarritasuna handitzea.
  • Arretari buruzko ideia, proiektu eta ekimen egokien parte-hartzea eta orokortzea sustatzea, aurkeztutako proiektuetatik abiatuta.
  • BEBAI aitorpenen bidez egindako jardunbide egokiei balioa ematea.
  • Ikerketa-kultura sustatzea gizarte-erakunde guztietan. Ikerketa etengabeko prozesu bat da, gauzen zergatia aurkitu, ikertu eta azaltzeko beharretik abiatzen dena. Horregatik, funtsezko zeregina da talde profesionalentzat, hortik abiatuta gure gizartean hobekuntzak ahalbidetuko dituzten aldaketa sozial sakonak gerta daitezke eta.

Gizarte-zerbitzuetako jardunbide egokiak dira Arabako Lurralde Historikoan 2025eko edo 2026ko ekitaldian egindako edo hasitako proiektu, jarduera edo esperientzien multzoa, baldin eta arreta-testuinguru positiboa sortu badute. Harreman-elementua sustatzea eta lantzea izan behar dute oinarri, esku-hartzeak humanizatzeko funtsezko bektore gisa, eta erabiltzaileengan, profesionalengan eta familiengan sentsazio multzo bat suspertu behar dute. Era berean, jardunbide egoki batek komunitatea inplikatu behar du, Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak aldezten duen herritarren parte-hartzearen printzipioaren eta ikuspegi komunitarioaren eta arretaren hurbiltasunaren aplikazioa ikusaraziz.

Honako eremu hauei egiten diogu erreferentzia:

 

SEGURTASUNEKOAK

ERABILTZAILEENGAN
- Bere premia fisikoak eta/edo psikologikoak hobeto asetzen direla sentiaraztea ahalbidetu duten ekimenak. - Ongizate-sentimendu handiagoa sustatu duten ekimenak, min- edo ondoez-bizipenak arinduz. - Erabiltzailea gaitasun eta sentsibilitate handiagoz zaindua izatea ahalbidetu duten ekimenak.
- Desorekak bizi-zikloaren eta generoaren perspektibatik heltzen dioten ekimenak.

PROFESIONALETAN
- Langileari eta talde profesionalei babesa transmititzea sustatu duten ekimenak. - Talde profesionaletan berrikuntza eta motibazioa sustatu duten ekimenak, alborapenik gabeko lan-inguruneak bultzatuz.

SENIDEETAN
- Familien arteko komunikazioa eta harremana bultzatu duten ekimenak.
- Pertsona maitatua hobeto zaintzen lagundu duten ekimenak, haren ongizate pertsonalari kalterik eragin gabe.

 

JARRAITUTASUNA

ERABILTZAILEENGAN
- Bere biografia eta bizitzaren historia ezagutzea eta baloratzea ahalbidetu duten ekimenak, bere iraganaren ezagutza hori zuzen erabili dutenak artatutako pertsonaren oraina testuinguruan kokatzeko eta bere etorkizuna planifikatzeko.
- Eskaintzen zaion arretak jarraitutasun- eta koherentzia-irizpideei erantzuten diela sentiarazi dioten ekimenak, arreta jarraikortasunaren, egonkortasunaren eta ezagutzen dituen pertsonen markoan eman delarik.

PROFESIONALETAN
- Profesionalek beren eremuetan garatzen duten arretarekin lotutako esperientzia positiboak sortzea.
- Prozeduren eta protokoloen ezarpena hobetzea ahalbidetu duten ekimenak.

SENIDEETAN
- Familiak erabiltzailearekin plazer edo interes jakin batzuk partekatzen jarraitzea ahalbidetu duten ekimenak.
- Senideak maitatuaren zaintzan gehiago inplikatzea erraztu duten ekimenak.

 

KIDETASUNA

ERABILTZAILEENGAN
- Benetako harremanak, esanguratsuak eta elkarrekikoak izateko edo osatzeko aukera eman duten ekimenak.
- Erabiltzailea afektua eta errekonozimendua oso presente dituen komunitate edo talde bateko kide senti dadin lagundu duten ekimenak.

PROFESIONALETAN
- Zentroan edo zerbitzuan talde-lana sustatu duten ekimenak.
- Arreta/zaintza proiektu zehatzarekiko kidetasun eta identifikazio sentimendua bultzatu duten ekimenak. - Jardunbide egokiak sarean lantzen eta partekatzen dituzten ekimenak.

SENIDEETAN
- Arreta/zaintza proiektuan parte hartzea eta horrekin identifikatzea errazten duten ekimenak.
- Zainketa-komunitate baten parte dela sentiarazten duten ekimenak, komunitate horretan bere presentzia eta ekarpena garrantzitsua baita.

 

LORKIZUNA

ERABILTZAILEENGAN
- Jarduera esanguratsuetan parte hartzeko aukera eman dioten ekimenak, denbora modu sortzailean edo eraikitzailean pasatzeko aukera eman dietenak eta egunerokotasunari zentzua emango diotenak.
- Egoera desberdinetan artean aukera zezakeela sentiarazi dioten ekimenak.

PROFESIONALETAN
- Ekintza-planak egiterako orduan hobekuntzak ezarri dituzten ekimenak eta profesionalen artean haien ezagutza eta jarraipena bultzatu dituztenak.

SENIDEETAN
- Senideak pertsona maitearen arretan eta zaintzan parte hartzea erraztu duten ekimenak, zaintzailearen rolaren balio emozionala eta soziala aitortuz.
- Senideak zentroko/zerbitzuko bizitzan edo zentroa kokatuta dagoen auzoko edo herriko bizitza komunitarioan parte hartzea sustatu duten ekimenak.

 

BETETASUNA

ERABILTZAILEENGAN
- Erabiltzailearen bizi-kalitatean hobekuntzak ekarri dituzten ekimenak. Erabiltzailea jakitun iznaik egindako hobekuntzez eta ezarritako helburuak lortzeko egindako aurrerapenaz.

PROFESIONALETAN
- Jarduera profesionala hobetzen lagundu duten ekimenak.
- Egindako ahaleginaren ondoren gogobetetzea sentitzen lagundu duten ekimenak eta planifikatutako helburuak lortzeko duen parte-hartzea nabarmentzen dutenak.

SENIDEETAN
- Senideak ahalik eta arretarik onena eskain dezala ahalbidetu duten ekimenak, bere gaitasunak eta arreta-abileziak hobetuz.

 

AINTZATESPENEKOAK

ERABILTZAILEENGAN
- Erabiltzaileari garrantzitsua dela eta baldintzarik gabeko balioa duela sentiarazi dioten ekimenak, bere nortasuna, historia eta bizi-esperientzia genero-ikuspegitik errespetatuz.

PROFESIONALETAN
- Zentroan/zerbitzuan egiten duten lanaren garrantzia ikustarazten lagundu duten ekimenak.

SENIDEETAN
- Egiten duten lanaren balioa aitortzen duten ekimenak.

Jardunbide egokien irizpideak definitzean, honako identifikazio-irizpide hauek ezartzen dira deialdira aurkezten diren programa, proiektu eta esperientzien artean:

1.- Inpaktu-maila goian garatutako sentsazioen multzoan (segurtasunekoa; jarraitutasunekoa; kidetasunekoa; lorkizuna; betetasunekoa; aintzatespenekoa).
2.- Alderdi interesdunen beharrei eta espektatibei erantzuten die, pertsona zaurrenei lehentasunezko arreta emanez, inor atzean utzi gabe.
3.- Sormena eta berrikuntza jardunaren planteamenduan eta garatu beharreko prozeduretan.
4.- Datu objektibo eta neurgarrien arabera, justifikatu, diagnostikatu, planifikatu, inplementatu eta ebaluatuko duen esku hartzeko metodologia. Informazioa sistematikoki biltzea, eta, ahal den guztietan, sexua/generoa aldagaia kontuan hartuta, emaitzak hasierako iragarpenekin edo aurrekontuekin bat datozen ondorioztatzea.
5.- Eraginkortasuna: pertsonengan eragin positiboa du eta kalitate-adierazleen aplikazioaren arabera, aurreko eta ondorengo egoerak aldera daitezke.
6.- Erreplikagarritasuna eta iraunkortasuna denboran: praktika sistematizatuta dago, eta antzeko testuinguruetan erreplikatzeko aukera ematen du, bai eta denboran irautekoa ere. Era berean, jasangarritasunak barne hartzen ditu antolakuntza-, teknika- eta ekonomia-alderdiak ere.
7.- Inplikatutako alderdien arteko koordinazioa eta lankidetza, diziplinarteko lan-metodologia balioetsita.
8.- Zeharkako genero-ikuspegia, hori kontuan hartuta haren garapenean eta inpaktuan.

 

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute:

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen arlo hauetako zentro eta zerbitzuetako profesionalek eta taldeek. Gizartegintza Arloa; Desgaitasuna duten Pertsonen Arloa; Adineko Pertsonen Arloa; Adingabeen eta Familiaren Arloa; Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Arloa.Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen arlo hauetako zentro eta zerbitzuetako profesionalek eta taldeek. Gizartegintza Arloa; Desgaitasuna duten Pertsonen Arloa; Adineko Pertsonen Arloa; Adingabeen eta Familiaren Arloa; Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Arloa.
- INDESAren zentroetako profesionalek eta taldeek
- GOFErekin harremana duten gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalek eta taldeek
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin harremana duten merkataritzako ekimen pribatuko erakundeetako profesionalek eta taldeek.
- Arabako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta gizarte arloan lan egiten duten erakundeetako profesionalek eta taldeek, nahiz eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin harremanik ez izan.Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen arlo hauetako zentro eta zerbitzuetako profesionalek eta taldeek. Gizartegintza Arloa; Desgaitasuna duten Pertsonen Arloa; Adineko Pertsonen Arloa; Adingabeen eta Familiaren Arloa; Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Arloa.

 

Aurkeztutako jardunbideak baloratzeko eta, ondoren, -BeBai- sarietarako hautaketa egiteko, 4 kidek osatutako epaimahai bat eratu da:

- Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen Idazkaritzari atxikitako bi pertsona.
- Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
- Berrikuntzaren, Kudeaketa Sistemen eta Ebaluazioaren zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.Arabako Foru 

Beharrezkoa bada, aurkeztutako jardunbideari buruzko informazio gehiago eskatuko ahalko zaio sustatzaileari.
Deialdi honetan emandako informazio guztia Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak argitaratu eta zabaldu ahal izango du, esperientzia trukea errazteko. Beti adieraziko dira proposamena aurkeztu zuen zentroaren edo erakundearen datuak, datu pertsonalei buruzko salbuespenak salbuespen.

 

BEBAI aitorpenen hautaketa-prozesuan, deialdira aurkezten diren proiektu, programa edo jarduketen artean, ebaluazio bat egingo da, baremo baten arabera eta aurre-aukeraketako fasera iristen ez direnak ezabatu egingo dira (3. eranskina).

Proposamenak 2026ko abenduaren 15ean (barne) aurkeztu beharko dira beranduenez. Gizarte Zerbitzuen Idazkaritzan (Araba Jenerala 10, 4. - 7. bulegoa, 01005 Vitoria-Gasteiz), edo posta elektronikoz, Adm1.Secretaria.IFBS@araba.eus. Proposamenek nahitaez eduki beharko dute:

1) Fitxa teknikoa beteta (1. eranskina).
2) Jardunbide egokia aitortzeko aurkezten den memoria deskribatzailea beteta (2. eranskina).