Desgaitasuna duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak

Hileko prestazio ekonomikoa da, bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko diru sarrerarik ez duten desgaituentzat. Prestazio horren zenbatekoa oso txikia da.

 

Izapidetu

Baliaezintasunaren ziozko laguntza ekonomikoak doako medikuntza eta farmazia laguntza eta gizarte zerbitzu osagarriak bermatzen dizkie desgaitasun maila jakin bat egiaztatzen duten eta baliabiderik ez duten pertsonei, nahiz eta kotizatu ez edo kotizatutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea behar beste ordaindu ez.

 

Izapidetu

Kotizatzen ez duten pentsioak jasotzen dituzten eta alokatutako etxebizitza batean bizi ohi direnen pertsonentzako prestazio ekonomikoa da. Urtean, ordainketa bakarra egiten da.

 

Izapidetu

Garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun larriak dituzten pertsona desgaituen ohiko bizilekutik kanpoko joan-etorriek eragindako gastuei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da.

 

Izapidetu

Laguntza hauen helburua da onuradunen bizi kalitatea hobetzea, desgaitasun egoeran egoteak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea eta beren autonomia bultzatzea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango zaie, laguntzen hartzaileek laguntza produkturen bat erosteko eta/edo ohiko etxebizitzan edo ibilgailu pribatuan egin beharreko egokitzapenak gauzatzeko egin behar dituzten gastuak osorik edo zati batean konpentsatzeko.

Nori zuzendua: 

  • Ezgaitasuna edo ezgaitasuna eta mendekotasuna aitortuta duten pertsonak, Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta daudenak.
  • Benetako egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukitzea eta eskaeraren dataren aurretik urtebetez etengabe erroldatuta egon izana bertako udalerrietakoren batean.
  • Oro har, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun-maila, eta, berariaz, 2. eranskinean adierazten direnak (diruz lagun daitezkeen laguntzen katalogoa), berariazko baldintzak eta diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa.
  • Eskatutako laguntza-produktua aitortutako desgaitasun-motarekin lotuta egotea.
  • 65 urtetik gorakoentzat, ezintasun orokorra eta espezifikoa aitortuta izatea, adin hori baino lehenago.
  • Baremo ekonomikoa ez gainditzea.

 

Izapidetu

Laguntza hauen helburua da hartzaileen bizi kalitatea hobetzea eta haien egoerak sortutako premiei erantzutea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango da, laguntza espezializatua jasotzeko egin behar dituzten gastuak konpentsatzeko.

Baldintzak

  • 0-6 urte izatea.

  • Benetako bizilekua Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora izatea.

  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan erroldatuta egotea eskaera egin baino lehenago, eta erroldatuta egoten jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean. Bestela, Trebiñuko enklabeari buruzko esparru akordioa garatzeko lankidetza hitzarmenaren arabera, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta haientzako gizarte arretari dagokienez, Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez, etenik gabe, eskaera egin baino lehen, eta erroldatuta jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean.

  • Tratamendua Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzuak baimendutako erakunde batek egitea, salbu eta esku hartzea 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasitako arreta goiztiarreko programa baten barruan hasi bada, edo tratamendu hori, hurbiltasunagatik, beste probintzia edo autonomia erkidego batean egitea, lurralde historikoan ez dagoelako baimendutako zentrorik bizilekutik 35 km baino gutxiagoko distantziara; kasu horretan, lurralde horretan indarrean dagoen araudia bete beharko da, zentroen funtzionamendua baimentzeari/egiaztatzeari dagokionez.

  • Garapenaren nahasmenduak izatea edo izateko arriskua izatea, baldin  hala baloratu badu organo eskudunak.
     

Izapidetu
 

Prestazio horren bidez, ohiko garraio kolektiboa erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen bizitza hobetzea da helburua.

Garraioa baliatzeko abonua aurreordainketako txartel izendun baten bidez egiten da, eta txartel horretan kargatzen da taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.

 

Izapidetu