Haur eta nerabe babesgabeentzako prestazio ekonomikoak

  • Familia harreragatiko prestazio ekonomiko arrunta familia harrera edozein modalitatetan formalizatu duten pertsonei zuzenduta dago. Aldian behingo mantenu gastuetan laguntzea du helburu

 

Izapidetu

 

  • Familia harreraren osteko prestazio ekonomiko arrunta, gehienez ere 18 hilabetez, harreragile izan diren eta jada adinez nagusi direnekin bizi diren pertsonei zuzenduta dago. 
Izapidetu

 

Izaera osagarria eta bateragarria dute biek, harreran hartutako adingabeari egoki dakizkiokeen izaera ekonomikoko gainerako baliabide eta gizarte prestazioei dagokienez.

Amak edo aitak ordaindu beharreko mantenu pentsioekin ere bateragarriak dira.

  • Aparteko prestazio ekonomikoak, familia harreran zein harrera ondoko fasean, beste zerbitzu publiko batzuek behar bezala estaltzen ez dituzten arreta eta zaintza gastu bereziei aurre egiteko dira (betaurrekoak, odontologia, eskola laguntza, etab.).

 

Izapidetu