Gizarte bazterketan dauden pertsonentzako arreta zerbitzuak

Egonaldi labur eta luzeko ostatu zerbitzua, egoera fisiko eta psikologiko oso txarra daukatenei zuzenduta, osasun arloko jarraipen jarraitua, laguntza psikologikoa, tratamendura atxikitzea eta elikadura eta higiene zaintza behar badute.

Pertsona bakoitzarentzat banakako proiektuak prestatzen dira, eta horietan osasun arloko alderdiak, harremanetakoak, aisialdi eta denbora libreko gaiak eta lan eta gizarte arlokoak jasotzen dira, bizitza soziala nahi bezala normalizatzea lortze aldera.

Komunitate mailako prebentzio programa bat da, eta populazio guztiari orokorrean eta bereziki arrisku taldeei zuzenduta egiten du lan, mendekotasun arazoak eragiten dituzten kausak azpimarratuz, hainbat ekintzaren bitartez:

  • GOFEko mendekotasunak prebenitzeko tokiko planean kokatutako jarduerak garatzen dira.

  • Arrisku jokabideak, drogekin arazoak eta/edo zailtasunak dituzten gazte eta nerabeak laguntzeko arreta eta prestakuntza; gurasoek eta gizarte eragileek ere hartzen dute parte.

  • Harrera, gizarteratzea eta laguntza terapeutikoa ere jaso da, mendekotasuna gainditu duten pertsonen gizarteratze prozesua indartzeko.

Ijitoen populazioaren kultura bereizgarria kontuan hartuta, ijito familiei egokitutako baliabideak sortu dira.

Horretarako hainbat lan ildo garatu dira, esaterako bazterketa egoeran dauden familiei arreta emateko ildoa, toxikomania arazoak dituzten gazte eta nerabeak ere laguntzen dira gizarteratze eta birgaitzeko, egoera oso ahuletan dauden adingabeak artatzen dira, gazteekin emakumeen betebeharra lantzen da, gazte, emakume eta familiei zuzendutako prestakuntza programak babesten dira eta kultura hedatzea sustatzen da.

Gizarte harrerako zerbitzuak eskaintzen zaizkie prostituzioan ari diren pertsonei, eta aldi berean herritarrak pertsona horiek errespetatu beharraz sentsibilizatzeko ekintzak egiten dira.

Ludopatien inguruko informazioa eta orientazioa emateko eta haien aurkako prebentziorako programak eta zerbitzuak garatzen dira.

Zerbitzuak gizarteratzera orientatutako espazio bat eskaintzen die pertsonei; espazioak izaera anitza du eta denboran luzatzen den arreta eskaintzen du, banakako akonpainamendua eskainiz gizarte eta hezkuntzako laguntzan eta/edo laguntza psikosozialean eta gizarteratzeko ibilbidean, laneko, hezkuntzako eta gizarte eta lanean integratzeko esku hartzeak uztartuz.

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eta Europako Gizarte Funtsak % 50era batera finantzatutako zerbitzua, 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren barruan, 2. ardatzean (O.T.9) 9.1.1. helburu zehatzarekin.