POPE EGEF 2014-2020
Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilea (POPE) FEDER 2014-2020
Laguntza-lerroa: karbono gutxiko ekonomiara igarotzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu berezietarako laguntza-programa.
Neurria: 15 zk.: autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eguzki-instalazio fotovoltaikoak (sarera konektatuak eta isolatuak).
Proiektuaren izena: Espejoko eta Done Bikendi Haranako (Araba) herrietako Hondakin Uren Araztegietan (HUA) autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikoari konektatuta.
Deskribapena: Espejoko HUAn autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat egin da, soberakinik sare elektrikora isuri gabe, 41,60 KW-eko potentzia nominala duena. Urteko energia-ekoizpena 52.568 kWh-koa da, lurrean muntatutako 325 Wp-ko 128 moduluren ondoriozkoa.
Done Bikendi Haranaren instalazio fotovoltaikoa autokontsumorako da, konpentsazioarekin, eta 325 Wp-ko potentzia nominaleko 18 panel fotovoltaiko ditu, bakoitza araztegiaren eraikinaren estalkian instalatuta. Urtean 7.168,82 kWh energia ekoizten du.
Helburua: Proiektuaren helburua da sare elektrikoari konektatutako autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak ezartzea Espejo eta San Vicente de Arana herrietako hondakin-uren araztegietan. Arabako Foru Aldundiarentzat interes handieneko ekimen pilotutzat jotzen da, eguzki-energiaren aprobetxamendua bat datorrelako Klima Aldaketaren 2050erako Euskal Estrategiak eta Energia Berriztagarriak Sustatu eta Garatzeko 2010-2020 aldirako Planak ezarritako helburuekin.
Gauzatzeko egutegia: 2019-2020
EGEF funtsen laguntza:
Espejoko HUA | Done Bikendi Haranako HUA | |
---|---|---|
Onartutako kostu hautagarria | 120.347,14 € | 25.155,90 € |
EGEF kofinantzaketa | 60.173,57 € | 12.577,95 € |
Inbertsioa guztira | 145.503,04 € | |
EGEF funtsak, guztira | 72.751,52 € |
Arduraduna: Ingurumen eta Hirigintza Saila