Life proiektuak
Berriak
AQUILA LIFE16/NAT/ES000235
Proiektu honek, EBren babespean eta 5 urteko iraunaldiarekin (2017-2022), Bonelli arranoa du arretagunea. Bere populazio askotan atzeraka doan hegazti harrapari bat da eta horregatik Europan arrisku handienean dauden harraparien artean kokatzen da.
Proiektuko ekintza nagusien artean, ondoko hauek aipa daitezke:
- 1.- Araban Bonelli arranoaren hainbat ale askatzea, haren presentzia historikoaren frogak daudelako berezko banaketa eremutzat jotzen diren aldeetan.
- 2.- Linea elektrikoetan zuzenketak egitea: Bonelli arranoarentzat gaur egun dauden mehatxu nagusiei helduko zaie, arreta berezia jarriz hegaztientzat arriskutsuak diren argindar harietan elektrokutatzearen prebentzioan eta horren kasuen murrizketan, giltzarri diren sektoreekin batera jardunez, hala nola argindar konpainiekin, toki administrazioekin eta gaian adituak diren pertsonekin.
- 3.- Beste arrisku batzuk ahalik eta gehien murriztea: LIFE Bonelliren iraunaldian, Bonelli arranoen heriotza eragiten duten beste arazo batzuk identifikatu ziren, zeinak bakanka baino ezin izan ziren murriztu: itotzea, besorako mahatsondoen harien kontra jotzea, beste harrapari batzuekiko elkarrekintza... Besorako mahatsondoei dagokienez, Arabako Foru Aldundiak ezagutarazi egingo du "Sabird" izeneko sistema erabiltzearen egokitasuna. Horretarako, sistema horretara moldatu egingo du hektarea bat mahasti, haren kostuak eta eraginkortasuna erakusteko.
Arabako Foru Aldundiak elkarlanean jardungo du Madrilgo GREFA elkartearekin (Basafauna eta bere habitata lehengoratzeko taldea) eta, gainera, Nafarroako, Balear Uharteetako, Frantziako eta Italiako bazkideek ere hartuko dute parte. Zehazki, Europako Batzordeak ia bost milioi euroko dirulaguntza emango du ekintzak egiteko ingurumen proiektuan parte hartzen duten lurralde guztietan. Foru aldundiak 627.201 euro kudeatuko ditu Araban egingo diren ekintzetarako.

Kontakizun laburrak idaztea atsegin baduzu, animatu eta literatura lehiaketa honetan parte hartu. Mikrokontakizun bat idatzi beharko duzu hark protagonista izango duenaren, hau da, Bonelliren arranoaren lehengo egoera, oraingoa eta etorkizunekoa azalduko duena. Ekimen horrekin, erakundeak herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan mehatxatuen dauden hegaztietako bati buruz. Lehiaketa amaitutakoan, jasotako testuak Arabako parketxe sarean erakutsiko dira: Izkin, Valderejon eta Sobrongo Uraren Museoan, erakusketa formatuan edo egoki iritzitako beste batean.
OREKA MENDIAN LIFE15 NAT/ES/000805
LIFE Oreka Mendian proiektuak (LIFE15 NAT/ES/000805, “Euskal mendietako larre habitaten zaintza eta maneiua”), helburu hau du: ohiko erabilerari eustea abiapuntu hartuz, mendialdeko larre ingurunean kontserbazio estrategia bat garatzea, ahalbideratzen duena kontserbazio egoera mesedegarria berreskuratzea Habitaten Zuzentarauaren (92/43/EEE) I. eranskineko 12 larre habitat motarentzat eta II. eranskineko 2 espezierentzat.
LIFE Oreka Mendian proiektuak 5 urteko iraunaldia du. Jardun eremua EAEko Natura 2000ko 15 leku dira, zeinetan plangintza, jardunak eta horien jarraipena egingo baitira, eta Iparraldeko Natura 2000ko 8 leku, zeinetan dagoeneko egiten ari diren jardunen jarraipena bakarrik egingo baita.
Arabaren eremuan, proiektu honen bidez zaintza ekintzak egingo dira ondoko 7 naturgune babestu hauetan: Gorbeia, Aizkorri-Aratz, Urkiola, Entzia, Izki, Arabako hegoaldeko mendilerroak eta Arkamo-Guibijo-Arrastaria.
Informazio gehiago eskuratzeko, sar zaitez proiektuaren webgunean: http://www.lifeorekamendian.eu/

LUTREOLA SPAIN
“Espainian bisoi europarra zaintzeko ikuspegi berriak” egitasmoko proiektu bat da LIFE LUTREOLA SPAIN, bisoi europarra (Mustela lutreola) onik zaintzen laguntzeko xedearekin sortua.
Arabako Foru Aldundiak bazkide gisa parte hartzen du proiektu horretan, zeinaren % 75 Europako Batzordeak finantzatzen baitu, LIFE+ Natura programaren barruan, eta proiektua 2014tik 2018ra bitartean garatuko da Euskal Herrian, Errioxan, Aragoin eta Valentziako Erkidegoan.
Bisoia “Galtzeko arriskuan” dagoen espezie gisa dago katalogatuta Euskal Herrian eta Espainian, eta “Lehentasunezko” intereseko espezie gisa Europar Batasunean. “Arrisku larrian” dagoela jo du Naturaren aldeko Munduko Batasunak (UICN). Lehen Europa osoan zabalduta zegoen eta, gaur egun, lehengo lurralde horren % 10en baino ez dago, elkarrengandik bereizita dauden hiru gunetan: Iberiar Penintsularen iparraldean eta Frantzia hego-mendebaldean, Danubioren deltan eta elkarren artean loturarik ez duten populazio txiki sakabanatuak Errusian eta Kaukason. Oso litekeena da Espainiako populazioa 500 bisoi baino gutxiagora arte murriztu izana.
Hona hemen proiektu horren helburu orokorrak:
- Bisoi amerikarra desagerraraztea bisoi europarraren banaketa areatan eta arrisku zonetan.
- Bisoi europar basatien populazioaren bideragarritasuna areagotzea, haien populazioa eta gune berrien eraketa indartuz.
- Jarraipen sare eraginkorragoa sortzea bi bisoi espezieen egoera ebaluatzeko.
Proiektuari eta garatu beharreko ekintzei buruzko argibide gehiago, hemen: http://lifelutreolaspain.com/
BONELLI LIFE 12 NAT/ES/701

LIFE BONELLI proiektu bat da, LIFE 12 NAT/ES/701 Natura proiektu bat, zeinetan parte hartu baitu Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak, beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin batera. Proiektu horren helburua da aztore arranoaren edo Bonelli arranoaren (Aquila fasciata) populazioak berreskuratzea, Madrillen, Nafarroan eta Araban populazioa indartuz, eta espezie hori berriro sartzea Mallorcan. Proiektua % 75 diruz laguntzen da Europako LIFE funtsekin.
Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da berariazko xede batzuk abian jartzea, hala nola:
- Talka eta elektrokuzio kopurua murriztu, arazo honek murrizketak dakartzan eremuetan eta identifikatutako eremu berrietan.
- Habiak egiteko eremu berrietan habitat onuragarriak sortu, arriskuak eta oztopoak kendu, eguraldi aldaketa handietarako prestatu eta espezie harrapakinak mantendu eta hobetu.
- Bikote ugaltzaileen nazioarteko stock bat izan itxian, baliabideak optimizatzeko eta aldagarritasun genetikoa mantentzeko.
Honetarako, partzuergo bat sortu da eta espezieak berreskuratzeko alderdirik nagusienak hartzen ditu bere barne: espeziea berreskuratzeko lau eremu geografikoetako administrazio publikoak (Nafarroa, Balear Uharteak, Araba eta Madril), aztore arranoa itxian hazten duten europar zentro bakarrak (Madrilgo GREFA eta Frantziako LPO) eta Andaluzia (espezie honen Europa mailako erreserba nagusia).
Álava bikote ugatzaile bat baino ez dago Toloño-Ebro mendilerroan. Baina antzina espezie honen 5 lurralde izan ziren, eta horietako batean populazio berrindartze bat egiten ari dira, txitak sartuz hacking edo landa hazkuntza bidez.
Hona LIFE proiektu hone barruan Araban egiten ari diren bestelako ekintza batzuk:
- Bikote ugaltzailearen jarraipena
- Bonelli arranoaren txitak sartzea, garai bateko lurraldeak berreskuratzeko
- Linea elektrikoetan zuzenketak egitea
- Populazio harrapakinak mantentzea eta berreskuratzea
- Sartutako animaliak monitorizatzea
Argibide gehiago, esteka: http://www.lifebonelli.org
PRO-IZKI LIFE10/NAT/ES000572
LIFE Pro-Izki ekimenaren helburu nagusia Izkiko ameztiaren kontserbazio egoera hobetzea izan da, bai eta horri lotutako flora eta faunako espezie garrantzitsuenena ere. Baso horretan, haritz beltz edo ametz arruntaren (Quercus pyrenaica) sail bikaina dago, 3.900 ha-ko azaleran hedatzen da eta Europako ameztirik zabalenetakoa da. Arrisku maila eta Izkiko populazioek Europako hego-mendebaldean duten garrantzia aintzat hartuta, basoko ornodunen espezie esanguratsuenak okil ertaina, baso-igel jauzkaria eta Bechstein saguzarra ditugu. Gainera, Rhynchospora fusca espeziearen populazio garrantzitsuena Iberiar penintsula osoan Izkin ageri da. Espezie hori landare belarkara da, istinga txikiei eta zohikaztegi hezeei lotutakoa. Izkik, guztira, 9.100 ha-tik gorako azalera dauka eta Natura 2000 sarearen barruan dago, hegaztientzako babes bereziko eremu (BBE) eta Batasunaren garrantzizko leku (BGL) izendatuta dago eta, gainera, parke naturala da.
Prestamen ekintzen artean, basogintzako erabilera kudeatzeko plana prestatu da, 15 urtekoa. Plan horretan, LIFE+ proiektuaren esparruan garatu diren basogintzako jarduketa edo ekintza nagusiak jaso dira eta horiek guztiak epe laburrean gauzatuko dira Izkin. Gainera, okil ertainaren populazioen inbentarioa eta karakterizazioa egin da; izan ere, lehen ez genekien zenbat ale zeuden eta espezie horrek basoa nola eta zertarako erabiltzen zuen. Zohikaztegi hezeei lotuta, Rhynchospora fusca espeziearen ex situ ugalketa egin da Fraisoroko hozi-plasmaren biltegian. Gainera, banku horretan espeziearen material begetatiboa gordetzen da. Azkenik, urmaelak eraikitzeko, leku egokien kartografia egin da eta eraikuntza proiektua prestatu da urlehortar eta saguzarrentzako kontserbazio irizpideak txertaturik.
Dokumentazioa:
- A1. Plan de gestión forestal
- A2. Inventario y caracterización ecológica de las poblaciones de pico mediano en la ZEPA Izki
- A3. Trabajos para el cultivo ex situ de Rhynchospora fusca 2013
- A3. Memoria final de los trabajos para el cultivo exsitu de Rhynchospora fusca 2015
- A5. Proyecto de obra para la recuperación de 4 charcas naturales en el parque Natural de Izki
Kontserbazio ekintza gehienek basoko lanak jorratzen dituzte. Oro har, basoko lan hutsak dira, batez ere, soilketa txikiak, hariztiaren indarra hobetzeko eta egitura sendotzeko. Beste alde batetik, ameztiaren barruan zeuden pagoak soildu dira pago horien hedapena galarazteko. Neurri multzo horren barruan, baso egiturak berregin dira okil ertainarentzat, basoko lurzati batzuk “eraldatu” eta, horrela, hegazti horren beharrizan ekologikoak betetzeko. Basoko saguzarren finkapena errazteko, 125 babes kutxa jarri dira eta bost putzu berri eraiki dira hariztiaren barruan. Putzu edo urmael horiek baso-igel jauzkariaren populazioei ere eragiten diete. Zohikaztegi hezeei dagokienez, perimetroko itxitura batzuk egin dira landarediaren bilakaera aztertzeko abererik gabe eta kudeaketa nola bideratu erabakitzeko etorkizunean. Rhynchospora fusca espeziearen populazioa sendotu da. Hori lortzeko, landareak landatu dira jatorrizko populaziotik hurbil.
Dokumentazioa:
- C3. Seguimiento de la población de pico mediano en el marco del proyecto LIFE+ PRO-Izki
- C4. Acciones para la conservación de murciélagos forestales
- C5. Memoria cerramientos LIFE Proizki 2014
- C5. Memoria cerramientos LIFE Proizki 2015
- C5. Memoria cerramientos LIFE Proizki 2016
- C6. Memoria Reforzamiento población R fusca Galbaniturri 2013
- C6. Memoria Reforzamiento población R. fusca Galbaniturri 2014
- C6. Memoria Final Reforzamiento población R. fusca Galbaniturri 2015
- C6. Memoria Reforzamiento población R. fusca Galbaniturri 2017
- C6. Reinforcement of the Rhynchospora fusca population in the Galbaniturri mire
- C7. Informe Vigilancia Ambiental Balsas Izki
Oro har, gizartea sentiberatzeko eta, bereziki, tokiko auzokideak sentiberatzeko, komunikazio ekintzen multzoa diseinatu da, besteak beste, ondoko hauek: bi ibilbide didaktiko landu eta komiki bat argitaratzea, lau prestakuntza hitzaldi ematea, abeltzainentzako ikastaro bat ematea eta, proiektuaren amaierako jardunaldi teknikoak egitea. Jardunaldi tekniko horietan, proiektuaren emaitza nagusien berri eman zen. Aurrekoez gain, proiektuak iraun duen aldian, prentsa ohar, artikulu eta argitalpen ugari kaleratu dira, Izkiko ondare naturalaren zein LIFE+ proiektuaren beraren berri emateko.
Dokumentazioa:
- D1. Layman castellano
- D1. Layman euskera
- D1. Layman inglés
- D1. Notas de prensa
- D1. Plan de Comunicación y Difusión
- D1. Posters congresos
- D1. Tríptico
- D1. Unidad Didáctica alumnado primaria
- D2. Paneles informativos
- D2. Recorrido familiar Izki
- D2. Recorrido Montañero Izki
- D3. Acciones de divulgación del cómic
Jarduera horietan, nabarmendu behar da hiru lantalde abian jarri direla (okil ertainaren ingurukoa, basoko saguzarren ingurukoa eta ameztien ingurukoa) eta lantaldeek lan egiteko metodologiak adostu dituztela, proiektuari buruzko emaitzak eta iritziak landu dituztela eta proiektuak zaintzea xede dituen habitat eta espezieen kontserbazioaz eztabaidatu dutela. Lantaldeen parte-hartzea funtsezkoa izan da LIFE+ proiektua garatzeko. Bestetik, esan behar da aipatutako ekintzetan jasota dagoela Post-LIFE plana prestatzea. Plan horretan, bada, proiektua amaitutakoan hartuko diren konpromisoak ageri dira, hala nola, finantza ikuskaritza egitea.
Planean jasotzen den ekintza zehatz bati jarraiki, jarraipen adierazleak ere diseinatu dira epe ertain-luzean sortzen diren ondorioak ebaluatu ahal izateko.
Dokumentazioa:
- E4. Proceedings of the 7th International. Acta Ornithologica
- E4. 7thInternational Woodpeckers Conference. Book of Abstracts
- E4. 7thInternational Woodpeckers Conference. Program
- E4. Resumen reunión 28-III-2012 pico mediano
- E5. Informe sobre la reunión de murciélagos forestales_Cataluña
- E5. Informe sobre la reunión en torno a los murciélagos forestales_Extremadura
- E6. Expertos en marojales. Acta reunión 01 de marzo 2012
- E6. Expertos marojales. Acta reunión 15 de septiembre de 2015
- E7. Postlife castellano
- E7. Postlife euskera
- E7. Postlife ingles
TREMEDAL LIFE 12 NAT/ES/707
TREMEDAL proiektu bat da, LIFE 12 NAT/ES/707 LIFE Natura proiektu bat, zeinetan parte hartu baitu Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak, beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin batera. Proiektu horren helburua da Iberiar Penintsularen iparraldeko (Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Europako mendiak eta Lugo) hezegune kontinentalei eta zohikaztegi hezeei loturiko Europar Batasunaren intereseko zenbait habitat eta espezie motaren zaintze egoera hobetzea eta epe luzera begira biziraungo dutela bermatzea.
Araban, ES2110007 Arreo eta Caicedo Yusoko aintzira KBEko ingurumena lehengoratzeari ekin zaio.
LIFE TREMEDAL proiektuak helburu hauek ditu, oro har:
- Zohikatz habitaten presentzia, banaketa eta ezaugarrien gaineko ezagutza hobetzea. Esperientziak biltzea, hobeto kudeatzeko eta lehengoratzeko.
- Halako habitatak lehengoratu eta onik zaintzeko proiektuak.
- Gizartea informatzea eta sentsibilizatzea hezegune kontinentalek -oro har- eta zohikaztegiek eta inguru higrofiloek -zehazki- dituzten ingurumen balioez eta ematen dituzten ingurumen zerbitzuez.
Araban, honako jardun hauek egin dira Caicedo Yusoko aintziran edo Arreon:
- Aintziraren alboko nekazaritza lurzatiak eta beste lurzati partikular batzuk erosi.
- Eskuratutako lursailetako ingurumena lehengoratu, berritze naturalaren eta hainbat espezie landatzearen bidez, besteak beste basamahatsondoak eta grafiosiaren aurrean erresistenteak diren zumarrak.
- Espazio publikoa berrantolatu: ingurumen ibilbideak egokitu eta aparkalekua jarri.
- Espezie exotiko inbaditzaileen kastak desagerrarazi (karramarro gorria eta arrain aloktonoak).
- Aintzirako eta errekako uren parametro fisiko eta kimikoak neurtu, bai eta arroaren parametro meteorologikoak ere.
Proiektua 2013. urtetik 2015era bitartean garatu zen, baina postLIFE edo afterLIFE jardunak beste bost urtez egiten jarraitzeko konpromisoa dago.
