Uraren kudeaketa
Uraren kudeaketa
Udalek daukate ur horniketaren eta saneamenduaren arloko eskumena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak xedatutakoaren arabera, eta nahitaez eman beharreko gutxieneko zerbitzutzat jotzen da.
Hala ere, tradizioz, Arabako Lurralde Historikoan Arabako kontzejuak arduratu izan dira zerbitzu horiek emateaz, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Arauak xedatutakoaren babespean.
Gainera, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Eusko Legebiltzarraren apirilaren 7ko 2/2006 Legeak foru organo eskudunen esku uzten du, toki araubidearen oinarrizko legedian eta foru araudian bertan ezarritakoaren arabera, udalerriei (kontzejuak) laguntza teknikoa emateko eginkizuna, bermatzeko erabat gauzatuko direla legeek eta, kasuan kasu, foru arauek esleitutako udal eskumenak. Hortaz, aldundien egitekoa da nahitaezko gutxieneko zerbitzu horiek koordinatzea, egoki jotzen dituzten kudeaketa proposamenak eginez, eragindako udalerrien (kontzejuak) onespena aldez aurretik lortuta, zerbitzu horiek ematean benetako kostuak eta kalitate estandar onenak lortzeko xedearekin.
Gasteizko Udal Urak AMVISA SA da Gasteizen uraren ziklo osoa kudeatzeko ardura duen udal sozietate publikoa, eta hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuak ematen ditu udalerri horretako beste herrigune batzuetan ere.
Lurraldearen gainerakoan, toki araubide orokorrean (partzuergoak) zein foru araubidean (zerbitzu ermandadeak) aurreikusitako hainbat elkarte mota sortu dira, azpiegitura jakin batzuk era partekatuan kudeatu ahal izateko.
Araban eratutako partzuergoak:
Ur partzuergoa | Emandako zerbitzuak | Eraketa urtea | ||
Goi hornid. | Behe hornid. | Saneam. Arazketa: | ||
Zigoitia | x | x | x | 2003 |
Kuartango | x | 2004 | ||
Elgea mendilerroa eta lautada | x | 1998 | ||
Mendi Harana | x | 2003 | ||
Iruña Oka | x | x | 2013 | |
URBIDE Araba | x | x | x | 2019 |
Arabako Errioxa | x | x | x | 1999 |
Badira goi hornidura ematen duten beste kudeaketa erakunde batzuk ere:
- Mijancas, Santurde eta Toberako Erabiltzaileen Erkidegoa
- Sobrongo Urbegia
- Kinta eta Durruma Kanpezu
- Urkabustaizko ermandadea
- Informazio gehiago