Wildlife Economy proiektua

WILDLIFE ECONOMY-ren (WLE) oinarria da natura bera baliabide ekonomiko bat delako uste osoa.  Kasu batzuetan, bereziki Europako urruneko zonetan, garapen ekonomikorako estrategia sendo baten osagai nagusietakoa izan daiteke.

Uste sendo hori ez da ohiko jardunbidea. Natura nekez hartzen da aktibo ekonomikotzat eta, horren ondorioz, natura kontserbatzeko politikak ez dira modu eraginkorrean ezartzen, gastutzat edo garapen ekonomikorako mehatxutzat jotzen baitira, eta hori dela medio ez dute tokian bertako babesik izaten. Eskualdeko garapen ekonomikorako politikek, normalean, ez dituzte aprobetxatzen naturaren garapenetik eta kontserbaziotik sortzen diren aukerak. Gainera, kapital naturaletik eta bisitarien kudeaketatik lortutako diru sarrerak naturan berrinbertitzeko mekanismoak falta dira.

WLEren helburua da Europako eskualdeei laguntzea hazkunde jasangarria lortzen, hartara haiei ahalbidetzeko beren balio naturaletan oinarritutako eskualdeko garapen ekonomikoko politikak hobetzea. Basabizitzan oinarritutako ekonomiako jardunbide egokiak elkarbanatuko dira, eta estrategia ekonomiko berritzaile, bideragarri eta erakargarri gisa erakutsiko da WLE.

Wildlife Economy proiektua

  • Programa: INTERREG EUROPE
  • Iraupena: 2019-08-01etik 2023-01-31ra
  • Kostua, guztira: 1.234.146 EURO
  • Bazkideak: 4 eskualde, 8 bazkide
    • Limburg probintzia, Holanda (liderra)
    • Regional Landscape Kempen en Maasland, Belgika
    • Rewilding Sweden, Suedia
    • County Administrative Board in Norrbotten, Suedia
    • Rewilding Europe, Holanda
    • Environmental Action Germany, Alemania
    • Municipal Community Europaregion Pomerania, Alemania
    • Arabako Foru Aldundia
  • Argibide gehiago
  • Posterra

Proiektuko bazkideen ekintzak:

  • Eskualde ekintzako planak egitea, tokiko erkidegoen laguntzarekin, tartean direla ehiztariak, nekazariak eta arrantzaleak. Plan horiek enpresa garapeneko estrategiak txertatuko dituzte natura kontserbatzeko politiketan, naturaren kontserbaziorako politika eraginkorragoak egiteko.

  • Jardunbide egokiak elkarbanatzea eta inputak sortzea eskualde ekintzako planetarako, eskualdeko interes taldeekin azterketa bisitak egitearen bidez.

  • Berdinen arteko saioak antolatzea, guztien arazoetarako baterako irtenbideak sortzeko.

  • Ezagutzaren base bat eraikitzea, adituen nazioarteko talde batekin lankidetzan.

  • WLE proiektuaren emaitzak monitorizatzeko baterako plan bat ezartzea.

  • Basabizitzaren ekonomiaren printzipioak ezarriko dituzten proiektu berriak sortzea.

  • Emaitzen berri ematea interes talde garrantzitsuei, besteak beste bi biltzar antolatuta.

WLEk lehendik dauden natura eremuetan eragiten du, kontserbazio egoera hobea lortzeko. Gainera, eskualdeko ekonomiari ere onura dakarkio, enpresa mundua ere hobetzen delako eskualdeko ekintzaileentzat.