Integratutako Life proiektuak
"Urban Klima 2050" LIFE-IP proiektua
Klima Aldaketaren Euskal Estrategia (Klima 2050) hiri-eremuetan hedatzeko Urban Klima 2050 proiektuak Europar Batasunaren onarpena izan du, klima-aldaketa arintzeko eta/edo berari egokitzeko Proiektu Integratuen Arloaren baitan. Proiektuaren liderra Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da.
Proiektu integratuek (IP, ingelesezko sigletan) klima-planak edo -estrategiak betearazten dituzte lurralde-esparruan. Urban Klima 2050 proiektu integratuak prozesua katalizatzeko eta konpromiso nahiz finantzaketa osagarriak mobilizatzeko neurri estrategikoak biltzen ditu; dagokionean, Klima 2050 Estrategia guztiz gauzatzea ahalbidetuko dute horiek. Proiektuaren partzuergoa Euskadi osoko hogei bat instituzio eta erakundek osatzen dute, Arabako Foru Aldundia barne.
Urban Klima 2050 proiektuaren betearazpena balio hauek zuzentzen dute:
- Zeharkako ekintzak: askotariko baliabideak txertatzea klima-aldaketarekiko erresilientzia faboratzeko udalerrietan.
- Administrazioa adibide gisa: gobernatzeko modu berriak bultzatzea, administrazioa aldaketaren eragilea izan dadin.
- Berrikuntza eta aukerak: ondorio aplikagarrietako ekintzak eta frogapenak egitea, erabakiak hartzen dituztenen eta intereseko beste eragile batzuen beharrei erantzungo dietenak.
- Eraldatzeko jakitea: erabakiak hartzeko prozesuan txertatzeko ezagutza sortzea.
- Partaidetza-prozesuak: funtsezko eragileekin eta herritarrekin batera irtenbideak diseinatzea.
- Herritarren ahalduntzea: ingurumenarekin arduratsuak diren jokabideak eta bizimodu osasungarriagoak izateko konpromiso iraunkorrarekin.
Gainera, berariazko helburu batzuk ezarri dira:
- Klima-aldaketaren aurkako estrategia lurralde-plangintzan eta sektore-politiketan sartzea (osasuna, ura eta energia).
- Ekintzak abiaraztea hiru eremu pilotutan (kostaldean, ibaien arroetan eta hiri eremuetan).
- Klima 2050 Estrategian bilduriko esku hartzeko 24 ildoak abiaraztea.
- Klima-aldaketaren arloan gobernantza hobetzea.
- Proiektuan garatutako kasu praktikoak lurraldeko beste eremu batzuetara eramatea.