Ura Araban

Arro hidrografikoak

 

Uraren ziklo osoa kudeatzeko, bi arro hidrografiko mota bereizten dira:

  1. Erkidego arteko arroak: autonomia erkidego bat baino gehiago hartzen dutenak; Espainiako ibai handienak, oro har, multzo honetan sartzen dira.

  2. Erkidego barruko arroak: autonomia erkidego bakarra hartzen dutenak.

Cuencas hidrográficas
Cuencas hidrográficas

 

 

Azaleko urak

 

Geografikoki, sare bat osatzen dute urak Ebron drainatzen dituzten ibai eta ubideek. Horietako batzuk Ebron isurtzen dira zuzenean eta beste batzuk ibai horren ibaiadar garrantzitsuen iturriak dira. Urak zuzenean Ebrora isurtzen dituzten ibairik garrantzitsuenak hauek dira: Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares eta Arabako Errioxako ibai eta ubideak. Ega ibaia Ebroren ibaiadarra da eta, bere urez gain, Berron ibaiaren urak ere eramaten ditu.

Lurraldeko ipar-ekialdean Arakil ibaiaren iturria dago; Arakil Argaren ibaiadarra da eta azken hori Ebrorena.

Iparraldeko arroan Kantauri itsasoan isurtzen diren ibai txikiak daude. Arro horretako Kadagua, Nerbioi eta Deba ibaien zati batzuk Araban daude. Arro horretako ibai garrantzitsuenak hauek dira: Herrerias, Izalde, Izoria, Nerbioi, Altube eta Aramaio.

Cuencas hidrográficas
Cuencas hidrográficas
 
 

 

Lurpeko urak

 

Arabako lurpeko urak urteko 325.000 milioi litro dira.

Arabako 429 herriguneetatik 198 helburu horrekin egindako zundaketetatik ateratako lurpeko urez hornitzen dira erabat edo neurri batean.

Horretarako, 200 zundaketa baino gehiago daude eginda eta horietatik 49.000 milioi litro ur baino gehiago atera daitezke urtean.

Lurpeko baliabide hidrikoen egora
 

 

Iturburuak eta putzuak

Cuencas hidrográficas

 

 

Arabako Foru Sare Hidrometrikoa

 

Arabako Foru Aldundiak, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren bitartez, Arabako Foru Sare Hidrometrikoa kontrolatzen du.

Lurraldean dauden ibaiak kontrolatzea behar-beharrezkoa da, ez soilik ur goraldi edo uholdeei dagokienez, bai eta ur maila beherenari begira ere.

Bestalde, Arabako landa gune gehienek dituzten hornidura sistemen oinarria da lurpeko uren aprobetxamendua putzuak ustiatuz egitea, bai ohiko maiztasunarekin, bai eskasia garaian beste hornidura sistema batzuk indartzeko.

Ikusi Foru Sare Hidrometrikoa >>

Historikoki, lurralde historiko honek lurpeko baliabideen ikerketaren eta aprobetxamenduaren aldeko apustua egin du, eta horren ondorioz, oraindik ere lurpeko ur mailaren jarraipena egiteko erabiltzen diren hainbat piezometro ugari kontrolatzen dira.

Foru Sare Hidrometrikoa elementu hauek osatzen dute:

-   SARE FORONOMIKOA: Guztira 12 estazio.

  • Ur emaria neurtzeko estazioak (11 estazio):
    Ibaietatik igarotzen diren emarien berri ematen digute, ur xafla ibilguaren puntu jakin batean heldu den mailatik abiatuta, eta datu hori gastu kurbaren bidez eraldatuta.
     
     

    1. Albaina

    2. Antoñana

    3. Araia

    4. Bujanda

    5. Zekuiano

    6. Egino

    7. Mijancas Ayuda

    8. Mijancas Rojo

    9. Muruko errota

    10. Ozio

    11. Inglares Pagoeta

    Ur emaria neurtzeko estazioak argazkia
  • Estazio hidrometeorologikoak (estazio 1):
    Ur emariari eta euriari buruzko datuak biltzen dituzte batera, bai eta beste parametro meteorologiko batzuei buruzkoak ere, hala nola airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, haizearen norabidea eta abiadura, eta abar.
     

    1. Sarria

Ur emaria neurtzeko estazio horietatik lau Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak kudeatzen duen Autonomia Erkidegoko sistema hidrometeorologiko orokorrean sartuta daude.

-   SARE PIEZOMETRIKOA

  • Kontrol puntu automatikoak: 14 puntu 4 akuifero-sektoretan banatuta.

    Orduko balio bat hartzen da.
    Ur xaflaren eta putzuaren kanpoko ertzaren arteko distantzia erregistratzen dute, hau da, lurpeko maila piezometrikoa.
    Kontrol puntu horietako batzuk herriak hornitzeko ustiatzen ari diren zundaketak dira; kasu horietan, maila piezometrikoaren grafikoak ponparen funtzionamenduaren eragina du.

  • Eskuzko kontrol puntuak. 50 puntu 6 akuifero-sektoretan banatuta.
    Funtzionamendua aurrekoen berdina da, baina kasu honetan neurria puntuala da, hilean behin egiten dena.
Sare Piezometrikoa