Proiektu horien % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen ditu INTERREG POCTEFA programaren bidez.

POCTEFA HABIOS EFA 079/15

Arabako Foru Aldundiak, Ingurumen eta Hirigintza Sailaren eta Nekazaritza Sailaren bitartez, parte hartu zuen INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020 programaren 1. deialdian. HAZI Fundazioak parte hartu du proiektuko bazkide gisa, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundien ordezkaritzan.

Proiektu horren helburu nagusia hauxe da: “Pirinio inguruetako mendiko ekosistemen kalitatea eta haiekin loturik dagoen biodibertsitatea babestea eta hobetzea, hegazti espezie bioadierazgarrien kontserbazio eta kudeaketa ekintzak direla medio, estrategia erkide koordinatuak zehaztuz eta ezarriz".

Proiektuaren xede diren espezieak basoko habitatetan eta basoz gaindiko sastrakadi bakanetan bizi diren hegaztiak dira. Horien guztien kontserbazio egoera zaila da, eskualde mailan nahiz Europa osoko populazioei dagokienez. Hori dela eta, Pirinioetako biodibertsitatearen zaintzan ardura duten eragileek ulertu egin dute zaintza ekintzak sustatu behar direla, epe luzerako bideragarritasun aukerak hobetzeko. Beste alde batetik, proiektuak basogintza eta abeltzaintza arloko eragileen laguntasuna lortu nahi du, haiek baitira egokienak beharrezko egitura eta funtzionalitateak epe luzean mantentzean parte hartzeko (eremu mehatzak mantentzeko zuzendutako artzaintza, baso maneiu mesedegarria, etab.).

EAEn hau lortu nahi da:

  • Basoa kudeatzeko jardunbide egokien eskuliburuak idaztea (Araba)
  • Okil ertainaren populazioaren jarraipena egitea (Araba)
  • Izkiko baso planaren ondorioak ebaluatzea (Araba)
  • Basogintza tratamenduak Izkiko hariztietan (Araba)
  • Okil beltzaren populazioaren jarraipena egitea (Gipuzkoa)
  • Insignis pinu sailak ebaluatzea pizidoen eta basoko beste hegazti batzuen habitat moduan (Gipuzkoa).

 

ECOGYP EFA 089/15

Proiektu hauek Eskualde Ganapenerako Europar Funtsen (EGEF) %65eko kofinantziazioa dute

Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoakoak eta Pirinioen bi aldeetako gainerako autonomia erkidego eta eskualdeek, bat egin dute Ecogyp proiektuan, harrapari nekrofagoen habitata babesteko, orain mehatxatuta baitaude. Espezie horiek eta beren habitatek onura handiak ematen dizkiete ekosistemen orekari eta gizakiei, sortzen dituzten zerbitzu ekosistemikoengatik.

Pirinio mendiguneko biodibertsitatea kontserbatzen laguntzea, eta Pirinioetako eragileen eta ondare naturalaren espezie ezagunenen arteko loturak sendotzea.

Jarduerak

  • Harrapari nekrofagoek eta haiek Pirinioetan dauzkaten habitatek ematen dituzten zerbitzu ekologikoak diagnostikatu eta balioestea.
  • Kudeaketako mugaz haraindiko estrategia partekatuak sortzea
  • Harrapari nekrofagoen eta beren habitaten eta giza jardueren artean dauden loturak indartzea
  • ECOGYPLiburuxka

POCTEFA GREEN EFA057/15

Poctefa green

Pirinioetako naturgune sarea kudeatzeko eta sarean lotzeko proiektua.

Ingurune berdin-berdinak daudelako, antzeko habitat edo espezieak kontserbatzeko arazoak eta ingurumenaren babesaren aldetik osagarri diren ekimenak daudelako, beharrezkoa da Pirinioetako naturgune bakoitzak elkarlanean jardutea, Pirinioetako mugaz gaindiko ekosistemak bere osoan hobetzen eta babesten laguntzeko helburuaz

.

GREEN proiektuaren helburu nagusia da naturguneen kudeatzaileak sarean lortzea, beren ekintzak koordina ditzaten eta horrela mugaz gaindiko estrategiak sortzen eta konponbideak esperimentatzen lagundu dezaten Pirinio aldeko biodibertsitatearen jarraipen eta babeserako.

Proiektuaren eremuak Euskadiko Naturgune Babestuen Sarea hartzen du barruan, baita ere Pirinio mendikatean dauden beste naturgune babestu batzuk ere.

Ekintzak

  • Pirinioetako baso ekosistemen kalitatea babestu eta hobetzea
  • Pirinioetako nekazaritza eta abeltzaintza ekosistemen kalitatea babestu eta hobetzea
  • Pirinioetako aintzira eta zohikatz ekosistemen kalitatea babestu eta hobetzea

Arabaren eremuan, proiektu honek ondoko ekintza hauek burutzeko asmoa du:

  • Baso kudeaketaren eredu berri bat ezartzea Gorbeiako Parke Naturalean (4. ekintzaren esparruan)
  • Baso ekintza honen inguruko zabalkundea/prestakuntza (2. ekintzaren esparruan)
  • Informazio gehiago eskuratzeko, sar zaitez proiektuaren webgunean: https://www.green-biodiv.eu

NECROPIR EFA 130/09

NECROPIR "Biodibertsitate iraunkorra Pirinioetan: Harrapari gorpujaleak, kudeaketa itunduaren sinbolo”

Arabako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO), Andorrako Gobernua eta Kataluniako Generalitat elkarrekin aritu dira Pirinioetan biodibertsitatea zaintzeko, hegazti harraparien kontserbazioa dela medio (NECROPIR 2009-2013).

Mugaz gaindiko proiektu bat da, Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) finantzatua eta Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lankidetzako 2007-2013ko programa eragilearen barruan kokatua.

Administrazio eta entitate desberdinen arteko lankidetzak bide eman du Pirinioetako gorpujale populazioen gaur egungo egoera ebaluatzeko eta haien kudeaketarako giltzarri diren zenbait gairen ezagutzan aurrera egiteko, hala nola hegoen markatzea eta satelite bidezko irrati jarraipena, janari eskuragarritasuna Pirinio mendi multzoan, edo hegazti hauen heriotzaren arrazoiak.

Ugatza, sai zuria, sai arrea eta miru gorria dira proiektu honen barruan egindako azterlanen gai izan diren espezieak.

 

POCTEFA SAL EREMU ATLANTIKOA

Proiektu hau, “Gatzaga atlantikoetako turismoa eta leheneratzea” deitua, eta 2004tik 2007ra arte indarrean egon zena, partez Europar Batasunaren funtsekin finantzatu zen, Interreg programa baten bitartez, eta “Añanako diapiroa”ren egungo biotopo babestua izan zuen ardatza. Burututako ekintza nagusiak hauek izan ziren: Añanako gatzagen inguruneko fauna aztertzea eta ibilbide tematiko bat prestatzea egitura geologiko berezi honek hidrogeologia, kultura, gizarte eta ekonomia aldetik dituen balioak ezagutarazteko.

Ikusi laburpena