Fauna eta Landaredia

Araban onartutako kudeaketa planak

Arabako Foru Aldundiak baditu lurraldean arriskuan dauden espezie batzuk kudeatu, babestu eta zaintzeko aukera ematen dioten tresna batzuk. Gaur egun, zortzi fauna espezieren planak daude onartuta: hiru ugaztunena (bisoi europarra, igaraba eta otsoa), bi hegaztirena (uhalde-enara eta Bonelli arranoa) eta hiru arrainena (ibai-kabuxa, mazkar arantzaduna eta zaparda).

uhalde enara

Uhalde enara, Araban kudeaketa plana duen lehenengo espeziea. 
Hondarrezko ezpondetan egindako galerietan bizi da.

Espezie migratzailea da. Ugalkoloniak ditu Araban apiriletik abuztura arte, eta Afrika tropikalean eta ekuatorialean hibernatzen du.

Bonelli arranoa

Bonelli arranoa  edo aztore-arranoa Euskal Herriko galzoriko espeziea da eta Arabako Lurralde Historikoan bikote ugalkor bat dago.

bisoi europarra

Arabako ugaztunik garrantzitsuena da, eta, katamotz iberiarrarekin batera, Europatik desagertzeko arriskurik handiena duena. Espezieak badu Kudeaketa Plan bat 2003. urteaz geroztik, eta 2000tik 2004ra, LIFE-Natura proiektu baten ardatza izan zen.

Europako Batzordeak diruz lagundu zuen LIFE-Natura proiektu hori, eta hari esker, espeziea kontserbatzeko lanari ekin zitzaion. 2003an onartu zen bisoi europarraren kudeaketa plana. Espezie hau Euskadiko nahiz estatuko zerrendetan “galtzeko arriskuan daudenen” kategorian sailkatuta dago. Araba lanean ari da espeziea gal ez dadin, gainerako foru administrazio, autonomia erkidego eta Europako herrialdeekin batera. Aipatutako helburua lortzeko, oso garrantzitsua da jarduerek aurrera jarraitzea.

igaraba

Ugaztun hau urertzak landaredi ugariz estalita dituzten ur bide, laku eta urtegietan bizi da.

Uretako bizimodura moldatuta dago, eta horregatik igerilari eta urpekari trebea da. Gauez ibiltzen da, ia beti. Espezie karniboroa da, horregatik batik bat arrainak, karramarroak, anfibioak eta narrastiak jaten ditu. Duela gutxi egindako genetika azterlanek egiaztatu dute Araban bizi diren populazioen egoera onargarria dela, gaur egun.

otsoa

Kanidoen familiako ugaztuna da. Eskura dituen baliabideak erabiltzen dituen harrapari aparta da.

Europa mailan, 1992ko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/CEE Zuzentarauko V. eranskinean agertzen da. Aipatutako zuzentaraua basa fauna eta flora eta habitat naturalak zaintzeari buruzkoa da ("Habitaten Zuzentaraua") eta kudeaketa neurriak izan ditzaketen eta Batasunaren interesekoak diren espezieak jasotzen ditu, betiere, kontserbazio egoera onean mantentzearekin bateragarriak badira. Hori dela eta, 2010ean onartu zen haren kudeaketa plana Araban.

 

ibai kabuxa

Ur gezatan bizi den arrain txikia da. Espezie hau galtzen ari da, habitatak aldatu eta galdu direlako, ibaietako urak kutsaturik daudelako eta uretako espezie aloktonoak edo exotikoak sartu direlako.

Ibaien erdialdean edo behealdean bizi da, sakonera txikiko ur gardenetan, eta legarrak, errekarriak edota beren burua babesteko eta harrapatua ez izateko moduko harri handiak dauden lekuetan.

iparraldeko katxoa

Araban oso bakana den espeziea da. Inguruko ibaietan, berriz, antzeko espezie bat bizi da: katxoa (S. cephalus).

Arrain ertaina da, eta ez du 30 cm-ko luzera baino handiagoa. Ibai oso gutxitan aurkitu da, tarte sakonetan eta urak indar txikia duenetan. Honelako arrain gutxi daude, industria zein nekazaritza jatorria duten isuri kutsatzaileek uraren kalitatea galtzea eragin dutelako, agorraldietan ura atera delako eta arrain espezie exotikoak, kanpotarrak edota aloktonoak sartu direlako, hala nola, perka amerikarra edo lutxoa..

mazkar arantzaduna

Arrain txiki honek ahoa behera begira dauka, sei bizar motzek inguratua. Ur garden eta ondo oxigenatuak dituzten ibaien goialdean edo erdialdean bizi da, sakonera txikiko tarteetan eta urak indar handia ez duenetan.

Araban, Omecillo ibaian aurkitu da populazio bakarra.

hegazti nekrofagoak

Arabako ia lurralde osoan daude sugegorriak,
baina gutxi dira Arabako Errioxan, ingurune
hartako nekazaritza intentsiboa dela eta. Sugegorri kantauriarra probintziaren erdialdetik iparraldera aurki dezakegu, eremurik hezeena baita, eta aspis sugegorria, aldiz, erdialdetik hegoaldera eta mendebaldean. Gasteizen bi espeziak aurki ditzakegu, eta ohikoa da ale hibridoak ikustea.

 

 

Araban aplikagarri den oinarrizko legedia

Euskadin indarrean dagoen funtsezko araudia hauxe da: 9/2021 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa. Azken lege horrek Natura 2000 Sareko guneak babestutako natura guneen barruan sartu zituen. 1996an, 167/1996 Dekretua onartu zen, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzen duena. Dekretu horren azken aldaketa 2011ko urtarrilaren 10eko Aginduan jasota dago.

Estatu mailan indarrean daude Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legea eta 139/2011 Errege Dekretua, Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda eta Arriskuan dauden Espezieen Espainiako Katalogoa jasotzen dituena.

Europa mailan aplikatzekoak dira Habitaten 92/43/CEE Zuzentaraua eta Hegaztien 2009/147/CE Zuzentaraua (aurrekoa -79/409/CEE- eguneratzen duena).

Araban araututako egoera bereziak

Arabako egoera arautu jakin batzuei buruzko informazio osagarria.
Herritarrei eta biodibertsitatea onik zaintzeari eragiten dioten arazoei erantzuten ahalegindu gara Araban, erantzunik ez emanda gatazkatsuak izango liratekeen egoerak ahal izan dugun neurrian konpontzen ahaleginduz

fringilidas

Araban hegazti fringilidoak edukitzeari buruzko araudia. Populazioen jarraipena

Europako araudia aplikatuz, Araban ez da ematen hegazti fringilidoak salbuespenez harrapatzeko baimenik, gatibu hazteko, haien kantu eta edertasun ezaugarriak handitzeko xedearekin.

Hegazti fringilidoak dituzten hazleek nahitaez erregistratu behar dute hegazti horien edukitza Arabako Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuko Erregistro Ofizialean.

2001eko harrapaketa eta edukitze araudi espezifikoa 2016an aldatu zen, eta aparteko harrapaketa baimenak indargabetu ziren, hegaztiak edukitzeko erregulazioari eutsiz.

Araban, hegazti fringilido, kardantxilo, txirriskila eta txoka horien jarraipena egin zen, haien bilakaera eta lehen baimendutako harrapaketa populazioen gainean izan zezaketen eragina egiaztatzeko.

buitre leonado Alava

 

Populazioa urtetan murrizten joan ondoren, 80ko hamarkadaz geroztik habia egiten duten kolonien kopurua ugaritzen doa, Araban.

Sai arrea interes berezikoen kategorian sailkatutako espeziea da.  Beste autonomia erkidego batzuekin eta Europako administrazio batzuekin koordinaturik, espezie honen eta haren mugimenduen jarraipena egiten da. 

Sai arreak abereetan kalteak eragin ditzake, ahul edo mugitu ezinik daudenean. Horregatik 2003az geroztik Arabako Foru Aldundiak espezie honek aziendan eragindako kalteen ordainak arautzen ditu.

Arabako Foru Aldundia 2010ean honelako ordainketak egiten hasi zen. Tresna honen helburua da espezieak, habitatak eta guneak onik zaintzea bermatzen duten giza jarduerak ordaintzea.

Ingurumen zerbitzuen ordainak lagundu egiten du biodibertsitatearen eta natura ondarearen erabilera iraunkorra egiten eta horiek zaintzen. Kategorietan bereizita dauden honako elementuak onik zaintzea da xedea: ardiak larratzearen bitartez interesekoak diren larreetako habitatak, arriskuan dauden flora espezieak, hegazti gorpujaleen espezieak, arriskuan dauden anfibio espezieak, saguzar koloniak eta zuhaitz bereziak.