Adopziozko familientzako Prestakuntza Programa

Helburua da familiei tresnak ematea gurasotasuna behar bezala gauzatzeko, planteamendu berriak zabalduz, ideiak trukatuz eta adopzioan dauden haur eta nerabeekin dauden zailtasun eta gatazkei aurre egiteko moduei buruzko eztabaida eginez

 

 

Prestakuntzaren I. fasean, honako hitzaldi hauek izango dira::

 

1. Esperientzia traumatikoen konponketa eguneroko bizitzaren bitartez

  • Hizlaria: Javier Múgica (Adoptia)
  • Data: 2021eko azaroaren 17a, asteazkena

Helburua da familiak gehiago hurbiltzea seme-alaben ezbehar goiztiarreko esperientzien ondorioak ulertzera eta konpontzeko uneak, elementuak eta esperientziak eraikitzeak egunerokoan duen garrantziaz jabetzera.

 


 

2. Nerabezaroa eta jokabide arriskutsuak (nahitaez parte hartu behar da 2022an tailerrean izena emateko)

  • Hizlaria: Alberto Rodríguez (Adoptia)
  • Data: 2021eko abenduaren 1a, asteazkena

Alde batetik, adoptatutako pertsonen nerabezaroa eta sozializazio-eremu guztietan (familia, ikastetxea, berdinekiko harremana, etab.) dituzten zailtasunak ulertzeko gune bat sortu nahi da. Eta, bestetik, euspen-emozionala eta laguntza hobetzeko estrategiak ikastea.