Gizarte-bazterkerian dauden pertsonentzako prestazio ekonomikoak

 

Gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, arintzeko edo saihesteko beharrezkoak diren gastu espezifikoei (arruntak edo apartekoak) aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei zuzendutako prestazio ez aldizkakoak dira, dirulaguntza gisa:

  • Ohiko etxebizitza edo bizitokia hartzeko eta mantentzeko gastuak
  • Etxebizitzaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako gastuak.
  • Bizikidetza-unitateko pertsona baten edo gehiagoren oinarrizko premiei dagozkien gastuak.
  • Aurretik adierazitako gastu-kontzepturen batek eragindako aurretiazko zorpetze-gastuak.

Prestazio ekonomikoak dira, aldizkakoak ez direnak, bizitzako oinarrizko premiei erantzuteko behar diren baliabide ekonomikoak ez dituzten eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman jasotako prestazioen onuradun izan ezin diren pertsonei zuzendutakoak.

Gizarte larrialdietarako laguntzak (Irakurketa erraza)

 

Zer da laguntza hau?

Pertsona bati une jakin batean
ematen zaion laguntza ekonomikoa da,
honako gastu hauek ordaindu ahal izateko:

  • Etxebizitza: alokairua edo ohiko etxebizitzaren hipotekaren kuotak.
  • Elektrizitatea, ura, gasa...
  • Oinarrizko etxetresna elektrikoak: erosketa eta konponketa (garbigailua, hozkailua).
  • Hortz tratamendua, betaurrekoak... baldin eta Gizarte Segurantzak estaltzen ez baditu.

Nork jaso dezake laguntza hau?

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten eta diru sarrerak lortzeko aukera gutxi edo bat ere ez duten pertsonak eta familiak.
Laguntza jasotzeko baldintzak:

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • 18 urtetik beherako pertsonek laguntza jaso dezakete, baldin eta: 
    • Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren, genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimak badira.
    • Pentsiodunak badira.
    • Banantze edo dibortzio izapideak hasi badituzte edo izatezko bikoteen erregistroko inskripzioa ezeztatu badute.
    • Lehenengo seme-alaba izan edo adoptatu badute, edo adingabe bat edo adin nagusiko bat (% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duena edo mendekoa) modu iraunkorrean hartu badute.
      • Ohiko etxebizitza utzi badute utzarazpena dela-eta (errenta ordaintzeko ezintasunagatik, hipoteka exekuzio baten egon delako edo etxebizitza ez delako bizigarria edo irisgarritasun arazoak dituelako).

Laguntza eskatzen duen udalerrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea gutxienez 6 hilabetez, laguntza eskaera aurkezten den eguna baino lehen.

Bizikidetza unitatea osatzen duten pertsonek behar dutenaren gastuak ordaintzeko baliabide nahikorik ez izatea.
Kasu horretan, laguntza eskatzen duen pertsonak EZ ditu honako hauek izan behar:

  • (Azken urtean edo gastuak behar diren denboran):
    Bizikidetza unitate bakoitzeko pertsona kopuruaren arabera bermatutako gehieneko errentatik legokiokeen gehieneko kopuruaren % 150 baino etekin handiagorik.
    Haiekin bizi diren pertsonen etekinak ere kontuan hartzen dira.
  • Urtean dagokion gehieneko errenta bermatua baino 5 aldiz handiagoko errentarik, inolako baliabiderik ez badu eta pertsona kopuruaren arabera.
  • (Laguntza alokairu gastuetarako eskatzen bada):
    Familia harremanik etxebizitza alokairuan ematen duen pertsonarekin, ez eskatzaileak ez bizikidetza unitateko gainerako kideek (odol ahaidetasunezko edo ezkontza ahaidetasunezko 3. mailarainoko ahaidetasun harremana).
  • Etxebiden (Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua) izena emanda
    egotea edo izena emanda egoteko eskaera egina izatea,
    eskatzen den laguntza alokairu gastuetarako bada.
    • Eskubidez dagozkion pentsio eta laguntza publikoak
    eskatuta edukitzea
    .

 


Zenbatekoa da laguntza?

Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du eta urtero argitaratzen ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzen barruan gastu bakoitzerako ematen diren gehieneko zenbatekoak eta aurrekontuko dirua nola banatuko den.

Nola ordaintzen da?

Laguntza aldi bakar batean
edo hainbat alditan ordain daiteke (zatikatuta).


Noiz eska daiteke laguntza?

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten direnetik urteko edozein unetan.


Non eska daiteke laguntza?

Zure udaleko oinarrizko zerbitzuen bulegoetan.
Gizarte langileek pertsonaren beharrak baloratuko dituzte, eta laguntza nola izapidetu adieraziko diote, laguntza eskatzeko zer behar duen azalduz.

 
PDFa deskargatu
 
 

Premia egoeretarako laguntza bereziak (Irakurketa erraza)

 


 

Zer da laguntza hau?

Une jakin batean pertsona bati
ematen zaion laguntza ekonomikoa da,
bizitzako oinarrizko premiei aurre egin ahal izateko.




 

Nork jaso dezake laguntza hau?

Oinarrizko elikadura gastuak eta/edo
ohiko etxebizitzari dagozkionak ordaintzeko
baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonek.

Launtza jasotzeko baldintzak:

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea (Gasteiz, Amurrio edo Laudio izan ezik) laguntza eskaera aurkeztu baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez.
    Gasteizen, Amurrion edo Laudion erroldatuta badago, dagozkion oinarrizko gizarte zerbitzuetara joko dute.
  • Etxe independiente bateko kide izatea, non pertsona hori modu iraunkorrean bizi baita beste pertsona batzuekin, ezkonduta edo antzeko harreman bat dela-medio, edo adopzio bidez edo 4. eta 2. mailarainoko odol ahaidetasuna dela medio.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldeko txostena izatea.

Zenbatekoa da laguntza?

Laguntzaren zenbatekoa honako hauen araberakoa da:

  • Zenbat pertsonak osatzen duten etxe unitatea.
  • Etxean zer diru sarrera dauden.
  • Laguntza horietarako aurrekontuan dagoen dirua.

Nola ordaintzen da?

Laguntza aldi bakar batean edo hainbat alditan ordain daiteke (zatikatuta)


Noiz eska daiteke laguntza?

Urteko edozein unetan. 


Non eska daiteke laguntza?

Zure udaleko oinarrizko zerbitzuen bulegoetan.
Gizarte langileek pertsonaren beharrak baloratuko dituzte, eta laguntza nola izapidetu adieraziko diote, laguntza eskatzeko zer behar duen azalduz.

 
PDFa deskargatu