Aurretiko hitzordua - Emakumeen aurkako indarkeria

Hegoak Foru Zerbitzua

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta ematen espezializatutako gizarte zerbitzua da. Publikoa eta doakoa da, eta Arabako hainbat herritan ematen da.

a) Emakumeentzako orientazio juridikoa:

  • Orientazio juridikoa: emakumeen eskubideei buruzko informazioa eta eskubide horiek gauzatzeko baliabideak.

  • Laguntza soziojuridikoa ematea indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei, bai prozesuaren aurretik, bai prozesu judizialen jarraipenean. Dokumentuak idazten laguntzea abokatuaren laguntzarik behar ez den kasuetan.

  • Aurrez aurrekoa izan daiteke arreta hori, baita telefono bidezkoa ere.

 

b) Biktimentzako laguntza psikologikoa:

  • Indarkeria matxistaren biktimei arreta psikosoziala ematen die, emakumeen aurkako indarkeria matxista eta zein egoeratan gertatzen den identifikatzeko, aurre egiteko gaitasunak garatzeko, laguntzeko sare sozialak hobetzeko eta babesteko eta gizarteratzeko neurriak hobetzeko.

  • Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea, gaitasun emozionalak indartzeko eta sustatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko trebetasunak eskuratzeko.

  • Laguntza psikosoziala ematea erabakiak hartzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko prozesu pertsonaletan eta autonomia pertsonalaren garapenean.

  • Genero indarkeriaren esperientzia traumatikoak eragindako kalte psikologikoa konpontzera bideratutako esku-hartze terapeutikoa.

 

c) Gizonentzako arreta psikosoziala:

Bikotekidearekiko edo bikotekide ohiarekiko jokabide matxistak dituzten gizonei arreta psikosoziala ematen die, emakumeen aurkako indarkeria matxista eta zein egoeratan gertatzen den eta horren ondorioak identifikatzeko, portaera aldatzeko eta etorkizuneko gertaerak saihesteko gaitasunak garatzeko eta, hala badagokio, seme-alaben zaintza emozionalerako gaitasunak hobetzeko.

  • Beren eskubideei eta horiek gauzatzeko moduari buruzko informazioa behar duten emakumeek.

  • Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakume helduek, berriki gertatutakoa izan zein ez, eta zeharkako biktimek.

  • Amak, aitak edo tutoreak, adingabeen kasuan.

  • Bikotekidearekiko edo bikotekide ohiarekiko indarkeriazko jokabideak dituzten gizonek, jarrera matxistak aldatu nahi dituztenek eta beren borondatez hala eskatzen dutenek.

Modu deszentralizatuan, Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan: Amurrio, Guardia, Laudio, Oion, Agurain eta Gasteiz.

  • Borondatezkotasuna.

  • Araban bizitzea.

  • Ez da beharrezkoa salaketa jartzea.

  • Esku-hartzearekiko konpromisoa.

  • Oso garrantzitsua da hitzordua bertan behera uztea ezin bada joan, beste pertsona batzuek arreta jaso dezaten.

Bertan behera utzi hitzordua
 

Laguntza psikologikoa

 

AGURAIN
Emakumeentzako arreta psikologikoa

 

AMURRIO
Emakumeentzako arreta psikologikoa

GASTEIZ
Emakumeentzako arreta psikologikoa 

GIZONAK
Arreta psikologikoa 

GUARDIA
Emakumeentzako arreta psikologikoa 

LAUDIO
Emakumeentzako arreta psikologikoa

 


OION
Emakumeentzako arreta psikologikoa

 

 

Emakumeentzako orientazio juridikoa