Beste espazio naturalak
Ramsar Hezeguneak
Ramsar-en (Iran) 1971ko otsailaren 2an hainbat gobernuk onetsi zuten eta 1975. urtean indarrean sartu zen ituna da Hezeguneen gaineko Hitzarmena.
Hasiera batean Ramsar Hitzarmenak, hezeguneak "uretako hegaztien habitat" ziren aldetik, horrelakoak kontserbatzea hartu zuen ardatz, baina definizioa zabaldu egin da, hezeguneen kontserbazio eta bidezko erabileren alderdi guztiak hartzeko; izan ere, biodibertsitatearen osoko kontserbazioarentzat eta giza komunitateen ongizatearentzat ekosistema horiek sekulako garrantzia dutela aitortzen da testuan.
Egun, Ramsar Hitzarmenak 136 Alderdi Kontratugile edo Estatu atxiki ditu, hots, 1.252 hezegune eta 107,5 milioi hektarea.
Dokumentazioa:
Arabako paisaiak
829/2005. Erabakia, irailaren 27 ko Diputatuaren Kontseiluarena. Honen bidez Arabako Lurralde Historikoko paisaia berezien eta bikainen katalogoa onartzen da.