Haurtzaroa, nerabezaroa eta familia

Babesik gabe dauden haur eta gazte nerabeentzako arreta zerbitzuak

Babes neurri bat da; familia barruan beharrizan materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak gutxienez aldi batez beteta ez dauzkaten eta babesgabetasun larrian dauden haurrei eta nerabeei arreta integrala emango dien etxe alternatibo bat eskaintzen zaie, Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean edo tutoretzapean badaude.

Harrera aldi baterako izan ohi da: egoitzako aldia amaitu ondoren adingabeak beren familia biologikora itzultzen dira, edo harrerara edo adopziora bideratzen dituzte

Helburu nagusia adingabeak gizarteratzea eta horien egoera normalizatzea dira, eta horretarako familia, arlo pertsonala, soziala, eskolakoa, lan aurrekoa eta lanekoa landuko dira. Pertsona adingabeak familia ordeztuko duen bizikidetza testuinguru bat behar dutenean erabiltzen da baliabide hau.

Araban egoitza harrerako zentro eta etxeek osatutako sare bat dago; horietan, haur eta gazteen premiei erantzuna emateko diseinatutako hainbat programa garatzen dira, haur eta gazteen egoeraren arabera:

  • Oinarrizko programa orokorra: programa guztien oinarrian dago; 3 eta 16 urte arteko haur gehienen premia eta egoerei erantzuteko balio duen aukera da, babes neurri legal modura.

  • Premiazko arreta programa: berehalako arreta ematen du familien krisi egoeretan, haurra edo gaztea etxetik berehala ateratzea ezinbestekoa denean bera babesteko.

  • Harreraren osteko jarraipen programa: Emantzipatutako gazteei edo egoitza harreran egon diren 18 urtetik gorakoei laguntza ematen zaie, bizimodu independentea hasi badute eta sare normalizatuaz gain babes handiagoa behar badute.

  • Emantzipaziorako prestatzeko programa: Babes neurriak behar dituzten eta babes sistematik irten eta gero familia batean txertatzerik izango ez duten 14 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta. Gazteek bizimodu independenterako funtsezko gaitasunak eskuratzeko ahaleginean datza.

  • Emantzipazio programa: 16 urtetik gorako gazteak bizimodu independenterako prestatzen ditu, ohiko bizimodu autonomotik gertuko edo antzeko bizikidetza testuingurua eskainiz; norbere burua kudeatzeko araubidean funtziona dezake, eta laneratze eta orientazioko eta/edo prestakuntza eta hezkuntzako babesa jasotzen dute, bizitza sozial eta lan arloan benetan integratze aldera.

  • Portaera arazoak dituzten nerabeen arretarako programa espezializatua: Babes neurriak behar dituzten adingabekoentzat, portaera arazo larriak badituzte eta horrek talde mailako bizikidetza oztopatzen badu; batzuetan nahasmendu psikiatrikoekin edo droga kontsumoarekin dago lotuta.

  • Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei laguntzeko programa espezializatua: Familia mailako erabateko babesgabetasun egoeran, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei laguntza eta babesa ematen zaie.

     

Izapidetu

Zailtasun handiko egoerak bizi dituzten familia eta bizikidetza unitateei gizarte eta hezkuntzan laguntza edota laguntza psikosoziala ematen dien zerbitzuen multzoa osatzen dute, seme-alaben hezkuntzan laguntzeko; zerbitzu horien bitartez babesgabetasun larriko egoerak bukaraztea azpimarratzen dute eta, aldi berean, familia nukleoa birgaitzen ere laguntzen dute, familia banatzea saihestuz eta adingabeak familiatik banatu badira, lehenbailehen bueltatzea sustatuz.

Familiari eusteko programa

Babesgabetasun egoerak saihestu edo arintzen jarduten da, gaitasun pertsonalak, sozialak edo hezkuntza arlokoak hobetzea behar duten familiei laguntza emanez, haien seme-alabei arreta egokia emanez, familiaren integritatea zainduz eta, familia banatuz gero, neurri aldagarriak direla eta zailtasunak gainditzeko familiekin lan egitea eskatzen dutela ulertuz.

Profesionalak zuzenean aritzen dira familiarekin. Hain zuzen ere, haur eta nerabeei zein beraien gurasoei laguntzen diete familia giroan, eta horrela, hezkuntzaren bitartez, denen baliabide pertsonalak hobetzen dira.

Eguneko zentroa

Eguneko zentroa adingabeentzat eta familientzat babes zerbitzu bat da; eskolaz kanpoko ordutegian eskaintzen da, egunean zehar. Haien bizikidetza ingurune naturalean bizi diren adingabekoekin egiten da lan, baina integrazio sozial eta eskola integrazio desberdina daukaten adingabekoekin.

Premia fisiko, sozial, afektibo eta intelektualak ikusita, hezkuntza plan pertsonalizatuak prestatzen dira. Horretarako aisialdiko jarduerak, kultur jarduerak eta hezkuntza laguntzakoak antolatzen dira, kolektibo honen gizarte arriskuko egoerak eta gizarte zailtasunekoak prebenitzen lagunduko duten hezkuntza ingurune egonkorrak sortuz

Aldi berean, familiak prozesuan inplikatzen dira, eta babesa ematen zaie guraso funtzioak ongi bete ditzaten: jarraibide osasungarriak barneratzea familiaren dinamikan, bizikidetza, komunikazioa eta seme-alaben garapen integrala hobetzeko.

 

Izapidetu

Bisiten Unitatea Adingabeen eta Familiaren Arloan kudeatzen diren programetan eta zerbitzuetan dauden familien eta adingabeen bisitak eta elkartzeak gauzatzeko, horien jarraipena egiteko eta horiek berrikusteko programa da. Horiek guztiak babesgabetasun egoera larrian egon ohi dira, eta zerbitzu hau emango da bisitak inguru normalizatuago batean ematea ezinezkoa denean.

 

Izapidetu

Adingabeko atzerritarren aldi baterako lekualdatze programak, ezinbestean, humanitarioak izan behar dira.

Egoera hauetakoren batean dauden adingabekoei daude zuzenduta:

  • Jatorrizko herrialdean edo herrialdeko jatorrizko inguruan une honetan gerra gatazka badago, edo duela gutxi horrelakorik egon bada.

  • Jatorrizko herrialdeetan hondamendi natural larriak baldin badaude.

  • Errefuxiatuentzako kanpalekuetan baldin badaude.

Parte har dezaketen haurrek tutoretzapean edo guraso ahalpean egon daitezke.

Sustatzaileak administrazio publikoak, irabazteko xederik gabeko elkarteak, irabazteko xederik gabeko fundazioak, fundazioak edo bestelako erakundeak izan daitezke, adingabekoaren tutoretza edo guraso ahala dutenak.

Sustatzailearen arabera bi egoera sor daitezke:

  • Entitateek sustatutako programak (haurrentzat edo haur taldeentzat).

  • Familiek sustatutako programak (partikularrak, entitate baten bitartekaritzarik gabe eta eskolaratzeko helburu esklusiboekin).

Modalitateak:

  • Aldi bateko lekualdatzea, osasun tratamenduak xede direnean.

  • Aldi bateko lekualdatzea, oporrez gozatzeko.

  • Aldi bateko lekualdatzea, eskolaratze helburuetarako.

Horietako bakoitzak betekizun zehatzak ditu.

Programa horiek guztiak abenduaren 26ko 188/2018 Dekretuan erregulatu ziren, atzerritar adingabeak Euskal Autonomia Erkidegora aldi batez lekualdatzeko xedea duten izaera humanitarioko programei buruzkoa.