Abelazkuntza
Abelazkuntza
Arabako Abeltzaintza Zerbitzuko Abelazkuntzaren arloko HELBURU NAGUSIA lurralde historiko honetako abeltzaintzako ustiategien eraginkortasuna hobetzea da, horien errentagarritasuna eta jarraitutasuna bermatzeko, gero eta lehiakorragoa eta exijenteagoa den merkatuan.
Lehentasunezko BESTE HELBURU BATZUK dira herritarrei eta kontsumitzaileei kalitatea eta osasungarritasuna bermatzen duten abeltzaintzako produktuak eskaintzea, ingurumena eta animalien ongizatea errespetatzea oinarri duten abeltzaintzako praktiken bidez lortutakoak.
ESTRATEGIAK: AFAko Nekazaritza Sailak dituen jardun ildo edo jarraibideak, helburu horiek lortzeko, honako hauek dira:
ESstrategiak
AFAko Nekazaritza Sailak dituen jardun ildo edo jarraibideak, helburu horiek lortzeko, honako hauek dira:
1. Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien Nekazaritza Sailekiko koordinazioa, EAEko ustiategietan abelazkuntza hobetzeko plan eraginkor eta homogeneoak gauzatzeko.
Era berean, Abelazkuntza arloak hertsiki dihardu lankidetzan EJ NEIKER, HAZI eta ELIKAren partaidetza duten erakunde publikoekin; horiek ikerketako, nekazaritza prestakuntzako eta landa garapeneko lanak egiten dituzte, bai eta abeltzaintzako produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna hobetzekoak ere.
Koordinazio horretarako, Arabako Abeltzaintza Zerbitzuak hainbat foro erkidetan parte hartzen du, hala nola abere arrazen batzordea, esnea kontrolatzeko euskal zentroa edo elikagai segurtasuna kudeatzeko batzordeak.
2.- Programa eta Zerbitzu Teknikoen Laguntza: Estrategia honen bidez, AFAko Nekazaritza Sailak abeltzaintza-hobekuntzarako plan kolektiboak bultzatu nahi ditu, Lurralde Historikoan dauden erakunde profesionalek, abeltzaintza-elkarteek eta nekazarien sindikatuak kudeatuta eta gidatuta, bai eta abeltzaintza-jarduerarekin zerikusia duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuek ere: udalek, administrazio-batzarrek, mendietako komunitateek.
Horretarako, beste neurri batzuen artean, Nekazaritza Sailak laguntzen deialdia egiten du urtero, Arabako Lurralde Historikoan abere-arrazak hazteko, abere-osasunerako eta abere-ekoizpenerako programa kolektiboak kudeatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartu zituen Foru Gobernu Kontseiluaren uztailaren 20ko 34/2021 Foru Dekretuari jarraiki.
Programa horiek arraza bakoitzaren liburu genealogikoaren kudeaketan oinarritzen dira, eta erregistro horretan inskribatzen dira arraza horretako abereak, jaiotzen direnean, aita eta ama zein izan dituen jasoz.
Horrez gain, errendimenduen kontrol bat ere garatzen dute, hain zuzen, programan parte hartzen duten ustiategietako emeek lortu duten produkzioa sistematikoko neurtuz. Informazio horrekin, abere ugaltzaile baliotsuenak hautatzen dira, hurrengo belaunaldiko aitak eta amak izan daitezen.
Gaur egun, Araban hobekuntza genetikorako programak garatzen dituzten 5 abeltzaintzako elkarte daude:
Espeziea | Arraza | Elkartea | Abeltzain kop | Abere Ugaltzaileen kopurua |
---|---|---|---|---|
Behi azienda | Frisiarra | ASGAFAL | 46 | 4.743 |
Piriniarra | ARPIEL | 68 | 2.262 | |
Limousina | ALE | 33 | 1.095 | |
Txarolesa | ARTXAEL | 6 | 176 | |
Ardi azienda | Latxa | AGORALA | 37 | 14.060 |
Programa horiek kontserbatu nahi den arraza bakoitzaren liburu genealogikoaren kudeaketan oinarritzen dira, eta bertan erregistratzen dira abere bakoitza jaiotzen denean ezagunak diren haren aurreko guztiak. Kasu honetan, ahaidetasun gradua kontrolatzen da, arriskuan den arrazako aleen artean dagoena. Hala, ahaidetasun txikiena duten aleen arteko estalaldiak planifikatu ahal dira, odolkidetasuna areagotu ez dadin, populazioaren bideragarritasun genetikoari eustearren.
Gaur egun, Araban arriskuan dauden arrazak kontserbatzeko programak kudeatzen dituzten 6 abeltzaintzako elkarte daude:
Espeziea | Arraza | Elkartea | Abeltzain kop | Abere ugaltzaileen kopurua |
---|---|---|---|---|
Behi azienda | Terreña | ARATEL | 23 | 838 |
Zaldi azienda | EHko mendiko zaldia | ASGAEQUINO | 72 | 1.491 |
Enkarterriko astoa | ARASEL | 11 | 65 | |
Pottoka | POTTOKZALEAK | 6 | 66 | |
Ardi azienda | Sasiardi | ARASARDI | 3 | 251 |
Ahuntz azienda | Azpigorri | ASAGRA | 7 | 199 |
Ugalketa kontrolatzeko programak. Ugalketa kontrolatzeko programen helburua da eme ugaltzaileen ugalkortasuna areagotzea, produkziorik gabeko aldiak ahalik eta laburrenak izan daitezen. Ernaltze diagnostikoak, ekografiak, hormonazko tratamenduak eta abar hartzen dituzte…
Esnearen kalitatearen programak: helburu dute esnearen kalitate kimikoa, bakteriologikoa eta organoleptikoa areagotzea. Esnea jaisteko makinak berrikustea, esnea jaisteko errutina hobetzea, errape min subklinikoak hautematea, zelula somatikoak kontrolatzea, germenak isolatzea eta identifikatzea, antibiogramak, autotxertoak…
Osasun programak: gaixotasunen kontrolerako jarduketak egiten dira; horretarako, biosegurtasuneko eta profilaxiko neurriak ezartzen dira, txertaketako tratamenduak egiten dira, parasitoen kontrako tratamenduak…
Gaur egun, Araban animalia ekoizpeneko programak kudeatzen dituzten 7 abeltzaintzako elkarte daude:
Espeziea | Elkartea | Abeltzain kop: | Abere ugaltzaileen kopurua |
---|---|---|---|
Txerriak | ASGAPOAL | 5 | 412 |
Okelatarako ardiak | ASGOCAL | 16 | 5.367 |
Esnetarako ardiak | AGORASA | 3 | 1.500 |
Erlezaintza | APIAL | 413 | 8.749 |
APIGOR | 39 | 1.184 | |
Hegazti erruleen hazkuntza | ASOGAL | 4 | 235.707 |
Untxi hazkuntza | ASCUAL | 1 | 900 |
Okelatarako behiak | AVAMA | 60 | 5.600 |
Gai hauei buruzko aholku teknikoa emateko zerbitzuak dira:
-
Lehen produkzioaren higienea.
-
Abereen ongizatea.
-
Albaitaritzako botiken erabilera arrazoizkoa.
-
Ongarriak eta gai fitosanitarioak erabiltzea.
-
Hondakinen kudeaketa.
-
Klima aldaketa.
-
Uraren arrazoizko erabilera.
-
Ekoizpen integratua.
-
Ekoizpen ekologikoa.
-
Kudeaketa tekniko-ekonomikoa.
2017an, ganaduaren zenbait erakusketa eta lehiaketa egin ziren Arabako zenbait udalerritan, eta horien artean honako hauek dira nabarmentzekoak:
-
Arkauteko Enkante Nazionala; Arkauten egiten da, apirilean, eta abeltzaintza sektoreko profesionalei zuzentzen zaie. Eskua jasota enkantean lehiatzeko formularen bidez arraza hauetako abere ugaltzaileak jartzen dira salmentan: piriniarra eta terreña eta latxa arrazako ahari eta bildotsak eta Euskal Herriko mendi zaldiaren arrazako zaldikumeak.
-
Santiago Azoka; urtero ospatzen da, uztailaren 25ean, Gasteizen. Arabako herritarrei abeltzaintza hobetzeko programen emaitzen berri emateko, Gasteizko Unibertsitateko ibilbidean hobekuntza edo kontserbazio programetan parte hartzen duten abeltzaintzako arraza guztien animaliak aurkezten dira.