Hazkuntza eta produkzio teknikak

Fruta arbolak landatzea alternatiba bat da sail ureztatuetako ekoizpen tradizionalentzat. Berriki eratu da “Sidra Natural del País Vasco – Euskal Sagardoa” jatorrizko deitura babestua, zeinak aukera ematen baitu sagarra ekoiztu eta sagardoa egiteko, jatorrizko deiturak eskatzen baitu sagarrak Euskal Autonomia Erkidegoan landatu daitezela.

Gainera, badira beste fruta arbola batzuk lurraldera ongi egokitzeagatik aukera onak dituztenak.

Arabako Foru Aldundiak ekintza hauek egin ditu baratzezaintzan:

 

Fruta arbolak landatzeko laguntzak:

Fruta arbolak landatzea bi lerro desberdinen bidez diruz lagundu daiteke, eskatzailea zenbateraino aritzen den nekazaritzan:

  1. Nagusiki nekazaria den titularraren nekazaritza ustiategien kasuan:

Nekazaritzako ustiategietan inbertitzeko laguntzak

     2. Profesionalak ez diren frutazainen kasuan:

Arabako Lurralde Historikoan fruta arbolak ezartzeko laguntzak

 

  • Frutazainentzako aholkularitza:  

Fruta jarduera Araban txikia da eta ez dago ezarrita aholkularitza zerbitzurik beste ekoizpen sektore batzuetan bezala. Arabako Foru Aldundiak frutikulturan emaniko aholkularitza finantzatzen du, frutazainen eta nekazaritza ekologikoen elkarteen bidez.

 

Ongarri nitrogenatuen saiakuntza erremolatxan

Helburua: ongarri nitrogenatuen dosiak erkatzea jakiteko erremolatxak zer etekin ematen duen.

Hainbat dosi erkatzen dira; baita zona kalteberetako araudiaren ondoriozko mugak eta nekazaritza ekoizpen jasangarriko tekniken bidez labore estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza eta ingurumen neurriak berak ezarritako muga ere 

 

 

Ekoizpen integratua nekazaritza ekoizpen ziurtatu bat da ezaugarritzat duena errespetuzkoa izatea ingurumenarekin eta elikagaien segurtasuna bermatzearekin.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak du ekoizpen integratuaren arloko eskumena. Produkzio integratuaren ziurtagiria HAZI Fundazioak egiten du.

Egun, indarrean daude ekoizpen hauen arau teknikoak:

  • Landare ekoizpenak:        
  •  Ereiteko eta kontsumorako patata
  •  Azukre erremolatxa
  •  Ortuariak (tomatea, piperra, uraza, zerba)
  •  Mahatsondoa, sagarrondoa eta kiwiondoa
  • Animalia ekoizpenak:        
  • Esnetarako behiak
  •  Dokumentazioa

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak produkzio integratuko teknikari aholkulari kualifikatuak akreditatzen ditu. Produkzio integratuan izena emanda dagoen ekoizle orok teknikari akreditatua daukan aholkularitza zerbitzua kontratatu beharra dauka.

Produkzio integratuko teknikari aholkularien kualifikazio teknikoa akreditatzea

Izapidetu