Abereen osasuna

Arabako Foru Aldundiak eskumena dauka abereen osasunaren arloko ekintzak eta programak garatu eta gauzatzeko.

Neurri horiek Abeltzaintza Zerbitzuak gauzatzen ditu, bere ekintza guztiak inspiratzen dituen “One Health” printzipioaren pean, EAEn osasun publikoaren arloan eskudun diren beste administrazioekin batera.

Horretarako, eginkizun hori Bizkaiko Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko abeltzaintza zerbitzuekin koordinatuta betetzen da, baita autonomiaz gaindiko erakundeekin lotura lanak egiten dituen Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza Zerbitzuarekin ere.

Gainera, bere egituraren barruan, Abeltzaintza Zerbitzuak Eskalmendi abeltzaintza laborategia biltzen du. Eskalmendi ziurtatuta dago abereen gaixotasunak diagnostikatzeko maila goreneko laguntza teknikoa eskaintzeko, zenbait gaixotasunen ohiko teknikak eginez.

Osasunen abereen arloan mota askotako ekintzak egiten dira. Haietako asko gaixotasunak erauzi eta/edo kontrolatzeko programetan, kontingentzia eta alerta planetan, epidemien zaintza sarean eta Arabako Lurralde Historikoan dauden etxe eta basa abere espezieei, batez ere abeltzaintzakoei, lotutako beste ekintza batzuetan sartzen dira: bruzelosia, tuberkulosia, paratuberkulosia, IBR, behien beherako birala, neospora, Q sukarra eta beste batzuk.

Gainera, aipagarria da jarduera horiek burutzeko Arabako Lurralde Historikoan lagun egiteko animaliekin zein Arabako abeltzaintzako ustiategietan dauden abereekin euren lanbide jarduera garatzen duten albaitarien laguntza daukala.

Ehizaren zeregina gaixotasunak prebenitzeko

 

Biosegurtasuna Abeltzaintza estentsiboan

 

Biosegurtasuna jarduera zinegetikoan