Landa bideak
Landa bideak
Landa bideak mantentzeko eta konpontzeko laguntzak
Hauek dira landa bide: herriguneak eta errepideak landa finkekin, ibaiekin, basoekin, mendiekin, herri lurrekin eta larreekin lotzen dituzten titulartasun publikoko komunikazio bideak, eta batez ere nekazaritza ustiategien edo finken zerbitzurako badira.
Erregistroa da, zeinean Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso duten landa bide guztiak, lurzatiak biltzearen zioz gauzatutako bideak eta titularrek (toki erakundeek) erregistro horretan sartzeko eskatu duten guztiak inskribatzen baitira.
Landa bideen erregistroan dauden bideak, Arabako Lurralde Historikoko Landa Bideak Erabili, Kontserbatu eta Zaintzeko 1995eko otsailaren 13ko 6/95 Foru Arauaren menpe daude (1995eko otsailaren 27ko ALHAO).
Landa bide bati dagokion fitxa bakoitzean, datu hauek zehaztuko dira: bidearen titularra, ezaugarri orokorrak eta oharrak, bidearen kokapenaren plano batekin batera.
Bideak zaintzeko eta zehatzeko eskumena eta eginkizun teknikoak (diseinatu eta konpontzeko proiektuak egitea) Arabako Foru Aldundiaren esku egotea dakar. Gainerako eginkizunak, bideak mantentzea barne, titularraren eskumen dira.
Erabilera arrunt orokorra orduko 40 kilometroko eta ardatzeko 9 tonako muga gainditzen ez duena da. Karga hori gainditzen duten ibilgailu astunekin ibiltzea erabilera berezia da eta, beraz, dagokion baimena behar da.
Gainera, bidea konpondu behar bada, Nekazaritza Sailak emandako baimena lortu behar da.
Bai, honako laguntzak hauek daude: