Nekazaritza laborategia
Nekazaritza eta abeltzaintzako laborategia
Arabako Foru Aldundiaren abeltzaintzako laborategiak diagnostikoko teknikak egiten ditu gaixotasunak erauzi eta/edo kontrolatzeko programak gauzatzen laguntzeko, serologiaren eta denbora errealeko PCRren bidez, eta ENACek (UNE-EN ISO/IEC 17025:2005) ziurtatuta dago analisi hauek egiteko:
- Behi, ardi eta ahuntz aziendaren seruma. Brucellaren aurkako antigorputzak detektatzea konplementuaren finkapenaren bidez.
- Behi, ardi eta ahuntz aziendaren seruma. Brucellaren antigorputzak plakan detektatzea Bengala Arrosaren bidez.
- Behi aziendaren seruma eta esnea. Brucellaren aurkako antigorputzak detektatzea inmunosaiakuntzaren bidez (ELISA).
- Behi aziendaren gorotzak. Mycobacterium avium azpiespeziea detektatzea. Paratuberkulosia, PCR bidez, denbora errealean.
- Pentsuak eta horien lehengaiak. Animalia jatorriko osagaiak detektatzea azterketa mikroskopikoaren bidez.
Kexak eta iradokizunak
Kexak eta iradokizunak bidali ahal izango dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako Laborategira, honako bitarteko hauen bidez:
Aurrez aurrekoa
Inprimaki honen bidez, Arabako Foru Aldundiko erregistro-bulegoetan.