Lurzati bateratzea
Lurzati bateratzea
Lurzatiak biltzea tamaina txikiko finka batzuk biltzeko prozesua da, tamaina handiagoko finketan bateratuz, halako moldez non haiek lantzearen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa bermatzen den.
Lurzatiak biltzearen xedea egitura eta neurri egokiak dauzkaten ustiategiak eratu eta mantentzea da, haien nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako erabilerari begira aprobetxamendu eta errentagarritasun hobea ahalbidetzeko, zein ere den haien jabaria, edukitza edo gozamena.
ESKAERA |
---|
Aurretiko azterketa: 2007ko abendua |
Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa: 2009ko abuztua. 131/2010 Foru Agindua, ingurumen eraginaren adierazpenarena |
BATERATZE DEKRETUA 2010/07/30EKO ALHAO (85. zk.) |
---|
Adieraztea onura publikokoa eta lehenbailehen egin beharrekoa dela |
Bateratzearen perimetroa |
HERRIAK | ||
---|---|---|
1. SEKTOREA | 2. SEKTOREA | 3. SEKTOREA |
Acebedo Basabe Boveda Corro Pinedo Quintanilla Tobillas Valluerca | Estuliz Caranca Mioma Fresneda Ginea Karkamu Osma | Bachicabo Barrio Bellojin Villamaderne Espejo Nograro Tuesta Villanañe Gurendes Quejo Uribarri Gaubea |
BEHIN-BEHINEKO OINARRIAK | ||
---|---|---|
Behin-behineko oinarrien onarpena 2011/07/27 | Behin-behineko oinarrien onarpena 2011/05/20 | Behin-behineko oinarrien onarpena 2011/07/27 |
Jendaurrean jartzea: amaituta | Jendaurrean jartzea: amaituta | Jendaurrean jartzea: amaituta |
PB-REN BEHIN BETIKO OINARRIAK | ||
---|---|---|
Nekazaritza Zuzendaritzaren onespena: 2011/07/26 | Nekazaritza Zuzendaritzaren onespena: 2012/08/12 | Nekazaritza Zuzendaritzaren onespena: 2014/06/09 |
Nekazaritza Zuzendaritzaren onespena: 2014/06/09 | Behin betiko oinarriak argitaratzea: ALHAO, 137. zk., azaroaren 28koa. | Behin betiko oinarriak argitaratzea: ALHAO, 56. zk., maiatzaren 21ekoa. |
Jendaurrean jartzea: amaituta | Jendaurrean jartzea: amaituta | Jendaurrean jartzea: amaituta |
BATERATZE PROIEKTUA | ||
---|---|---|
Proiektua argitaratzea: 2017/09/08 | Proiektua argitaratzea: 2017/06/03 | Proiektua argitaratzea: 2017/01/05 |
Jendaurrean jartzea: amaituta | Jendaurrean jartzea: amaituta | Jendaurrean jartzea: amaituta |
PARTZELAK BATERATZEKO OBREN PROIEKTUA | ||
---|---|---|
Proiektua idaztea: 2016/11/30 |
BATERATZE ERABAKIA | ||
---|---|---|
1. sektorea | 2. sektorea | 3. sektorea |
Erabakia argitaratzea 2019/02/08 Jendaurrean jartzea amaituta | Erabakia argitaratzea 2018/02/19 Jendaurrean jartzea amaituta | Erabakia argitaratzea 2018/09/13 Jendaurrean jartzea amaituta |
Kontsulta itzazu agiri honetan gauzatutako lurzatien biltzeak
Finka bat banan daiteke ateratako lurzatien hedadura labore unitate minimoa baino txikiagoa ez bada, salbuespenak salbuespen. Nolanahi ere, banandu aurretik landa finken banantzearen legezkotasuneko aurreko txostena lortu behar da.
Hau da labore unitate minimoa: landa finka batek, ohiko ekoizpen baliabide teknikoak erabiliz, funtsezko laborantza lanak errendimendu egokia izanik burutu ahal izateko, izan behar duen azalera nahikoa, eskualde edo zonako nekazaritzaren gizarte eta ekonomia ezaugarriak kontuan harturik.
Arabako Lurralde Historikoan, labore unitate minimo hauek definitzen dira (82/1998 FORU DEKRETUA):
- ARABAKO HARANAK, (3 hektarea, lehorreko lurra eta ureztatua): Añana, Armiñon, Berantevilla, Kuartango, Lantaron, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Gaubea eta Zambrana.
- ARABAKO LAUTADA, (3 hektarea, lehorreko lurra eta ureztatua): Dulantzi; Arratzua-Ubarrundia; Asparrena, Barrundia, Burgelu, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga eta Zalduondo.
- ARABAKO MENDIALDEA, (2 hektarea, lehorreko lurra eta ureztatua): Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran, Urizaharra eta Harana.
- GORBEIAREN ADARRAK, (2 hektarea, lehorreko lurra eta ureztatua): Zigoitia, Legutio, Urkabustaiz eta Zuia.
- ARABAKO KANTAURI ISURIALDEA, (hektarea 1, lehorreko lurra eta ureztatua): Amurrio, Aramaio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo.
- ARABAKO ERRIOXA, (2 hektarea lehorreko lur, hektarea 1 lur ureztatu): Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Biasteri, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.