Nola erabili behar duzu sua

Barbakoa bat egiten baduzu...

Tokiko parkeetan baimendutako barbakoak erabili BAKARRIK. Edozein ziorengatik beste instalazio mota batean zigilatu gabe badaude, ez erabili.

Gorabehera oro saihesteko:

  • Erabili bakarrik egur ikatza, erregai kantitate handirik pilatu gabe, zeina beharrizanen arabera eta pixkanaka gehitu beharko baita.

  • Ez erabili inoiz gasolinarik edo bestelako erregai likidorik sua hasteko, ez hostorik, paperik edo ilaunak sor ditzakeen bestelako erregai finik.

  • Zaindu arretaz beti darabilzun sua, eta zer gerta ere ez utzi hura alde batera.

  • Ez utzi adingabeei txingarretara hurbiltzen edo haiek manipulatzen.

  • Erabiltzen amaitutakoan, zabaldu txingarrak barbakoaren hondoan. Ez itzazu INOIZ lurrera bota eta alde egin aurretik ziurtatu itzalita daudela.

  • Eduki eskura ura edo su itzalgailu bat.

  • Ez erabili baimendutako barbakoak haize gogorra dagoen egunetan edo sute arrisku handia duten egun oso beroetan.

Nekazaritza eta basogintza lanak eta landa ingurunekoak egiten badituzu...

  • Gogora ezazu DEBEKATUTA DAGOELA SU MOTA ORO PIZTEA, baita landare hondakinak ezabatzeko ere, bai mendian, bai landaguneetan.

  • Txinpartak sor ditzaketen nekazaritza eta basogintza lanak kontu oso handiz egin, hala nola esku motosegak edo mekanizatuak, lasto ziztailuak, etab. erabiltzean.

  • Basoko sute arriskua oso handia edo muturrekoa denean, makineria, hala nola biltzeko makinak, paka-makinak, bulldozerrak, motosegak, lasto ziztailuak eta, berotzeagatik, txinpartengatik, ihesagatik, etab. su gune bat piztu dezakeen makineria oro, erabiltzea eskatzen duten lanak eten beharko dira, egunaren erdiko orduetan gutxienez.

  • Arestian deskribatutako lanak gauzatzean, udaldian, makinerian bertan SUA ITZALTZEKO AGENTEAK EDUKI behar lirateke, eta beste ekipo batzuk lan lekutik hurbil, hala nola traktore belarridunak eta zisternadunak, sute hasiera bat berehala eten dezaketenak.

  • Landa ingurunean bero iturri batekin, hala nola soldadura ekipoekin, mozteko ekipoekin, makineriarekin, txinpartekin, eta abarrekin, egiten den lan orok sute bat pizteko arriskua dakar. Horregatik, kontu oso handiz jardun beharko da, batez ere landare fin eta lehorrak dauzkaten tokietan, hala nola belarra eta uztondoa, eta toki horietan txinpartak edo material goria jaurtitzea ekidin. Eduki BETI balizko sute bat kontrolatzeko sua itzaltzeko agenteak.

Suteen estatistikak