Pasaporte Fitosanitarioak eta Erregistroak

Landareak, landare produktuak edo EB barruan ibiltzeko pasaporte fitosanitarioa behar duten bestelako objektuak ekoizten edo merkaturatzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak. Landare horiek 58/2005 Errege Dekretuaren V-A-I eta V-A-II eranskinetan jasota daude, eta haziak IV-A-II eranskinean. Gainera, 1993ko abenduaren 28ko aginduaren ondorioz (93/50/CE Zuzentaraua moldatzen du), Solanum tuberosum tuberkuluak (ereiteko patata ez besteak) lantzen diren zonetan dauden biltegi kolektiboak edo salmenta zentroak inskribatu behar dira.

Organismo kaltegarriak EBko lurraldean ez sartzea edo ez hedatzea, ekoizpen eta merkaturatze zentroak ikuskatuz.

Helburu hori lortzea bermatzen da erregistratutako enpresek pasaporte fitosanitarioa lortuz. Horrek bermatzen baitu landare horien ekoizpen edo merkataritzan ez dagoela aurreko EDan zerrendatutako organismo kaltegarririk.

Honako prozedura honi jarraitu behar zaio:

  • Inskripzio eskaera.
  • Landareen, jardueraren eta jarduera eremuaren aitorpena.
  • Aurretiaz ikuskatzea, datuak egiaztatzea eta landareak aitortzea.
  • Erregistroan jasotzea, inskripzioaren ziurtagiria bidaltzea eta pasaporte fitosanitarioa egitearen beharra zehazten duen txostena eta eskatzen diren betekizunak bidaltzea.
  • Pasaporte fitosanitarioa igortzeko interesdunaren eskaera, etiketa modeloak eta gainerako dokumentazioa.
  • Interesdunari bisita, eska dakizkiokeen betekizunak egiaztatzeko.
  • Azterketa ofizialaren akta
  • Pasaporte fitosanitarioak egiteko baimena. 

Inskribatutako entitateek bete beharreko betebeharrak.

  • Erakunde ofizial arduradunari jakinarazi beharko dio berrogeialdi neurriak dituzten organismo kaltegarrien edozein hautemate.
  • Plano eguneratua izango du, landareak landatu, ekoitzi eta biltzen diren instalazioena.
  • Ekoitzitako, erositako eta biltegiratutako landareen erregistroak gordeko ditu, gutxienez urte bat.
  • Erakunde ofizialei edo gaitutako pertsonei instalazioetan sartzen utziko die, ikuskaritza lanetarako, laginak hartzeko eta abar.
  • 58/2005 EDan adierazitako berariazko betebeharrak beteko ditu.

Pasaporte fitosanitarioa egiteko baimenari lotutako betebeharrak.

  • Ezinbestekoa izango da baimena eskatzea ekoiztuko den landare motan edo horien hartzaile izango diren zona babestuetan aldaketaren bat egiteko.
  • Ordezko pasaportea egiten denean, ezin izango da ukitu jatorrizkoa zirkulaziorako baimendutako lurraldeak aldatzeko, aurretik erakunde ofizial egokiari horren berri eman ezean.
  • Landareen mugimenduen erregistroa egin behar da eta dokumentazioa gutxienez urtebete gorde behar da.

Erakunde ofizial egokiari organismo kaltegarrien ezohiko agerpen ororen edo landareei eragiten dieten anormaltasunen berri eman beharko zaio.

Erregistro Ofizialak

Landare Ekoizleen, Merkaturatzaileen eta Inportatzaileen Erregistro Ofizialaren xedea da EBren lurraldean edo haren zona jakin batzuetan sartu edo hedatu behar ez diren organismoak eduki ditzaketen landareak edo landare produktuak merkaturatzen edo inportatzen dituzten ekoizleak inskribatzea.

Erregistro horretan nekazaritzako ustiapen guztiek eman behar dute izena, edozein dela ere horien tamaina, edo dirulaguntza jasotzen duten gorabehera, salbu eta euren ekoizpen guztia etxeko kontsumo pribaturako zuzenduta badago.

Zer da?

Produktu fitosanitarioak babesteko bitartekoen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO) nahitaezko erregistroa da produktu fitosanitarioak hornitzeko, tratamenduak egiteko, aholkularitza emateko eta profesionalki erabiltzeko jarduerak gauzatzeko.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du. Besteak beste, produktu fitosanitarioen erabileraren erregistroak egiteko beharrezko xedapenak ezartzen ditu, bai eta lehendik dauden erregistroak egokitu, hobetu eta sinplifikatzeko xedapenak ere. Estatuko esparrua autonomia-erkidegoan garatzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 2014ko uztailaren 3an emandako Aginduaren bidez; agindu horrek Euskadiko Autonomia Erkidegoan EOEOren arauketa, funtzionamendua eta kudeaketa arautzen ditu.

Arabako Lurralde Historikoan, Nekazaritza Saileko Landare Osasunaren Zerbitzuari dagokio EOEOan inskribatzeko, inskripzioa berritzeko, datuak aldatzeko eta baja emateko eskaerak izapidetzea.

 

Nork eman behar du izena?

Merkataritza-, industria- edo enpresa-izaeraz, honako jarduera hauetakoren bat egin behar duten pertsona fisiko edo juridikoek eman behar dute izena:

  • Erabilera profesionalaren sektorea: erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak erabiltzea.
  • Hornitzaileen sektorea: produktu fitosanitarioak hornitzea, haien fabrikazioa edo ekoizpena, merkaturatzea, logistika, biltegiratzea, banaketa eta salmenta edo lagapena, oro har, barne hartuta. Salbuetsita daude erabilera ez-profesionaletarako baimendutako produktu fitosanitarioak soilik merkaturatzen dituzten establezimenduak.
  • Tratamenduen sektorea: hirugarrenei tratamendu fitosanitarioak egitea, bai lurreko bai aireko bitartekoen bidez, aire zabalean edo biltegietan nahiz bestelako lokaletan.
  • Aholkularitzaren sektorea: nekazaritza-ustiategiei, erakundeei edo partikularrei aholkularitza-zerbitzuak ematea.

EOEOan inskribatzea nahitaezkoa da aurreko sektoreetan sartzen diren pertsona eta erakundeentzat, erabilera ez-profesionaletarako baimendutako produktu fitosanitarioak soilik merkaturatzen dituzten establezimenduentzat izan ezik.

 

Inskripzioaren indarraldia

EOEOko inskripzioak 10 urteko indarraldia du.

Berritzea indarraldi hori amaitu aurretik eskatu beharko da.

 

Inskripzioa eta berritzea

EOEOan inskribatzeko edo inskripzioa berritzeko, dagokion eskaera-inprimakia eta «Aurkeztu beharreko agiriak» atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dira.

 

Aurkeztu beharreko agiriak

Arabako Foru Aldundiak berariazko izapideak ditu EOEOan inskribatzeko, erabilera profesionalaren, hornitzaileen, tratamenduen eta aholkularitzaren sektoreetan.

Inskripzioko datuak aldatzeko edo EOEOan baja emateko, instantzia orokor bat aurkeztu beharko da, eskatutako aldaketa edo baja adierazita eta dagokion justifikazio-agiria erantsita.

Izena ematea, berritzea edo baja ematea EOEOn – Erabilera Profesionalaren Atala

Izena ematea, berritzea edo baja ematea EOEOn – Aholkularitzaren Atala

Izena ematea, berritzea edo baja ematea EOEOn – Tratamenduen Atala

Izena ematea, berritzea edo baja ematea EOEOn – Ofizialeko Hornitzaileen Atala  

 

EOEOko inskripzioak kontsultatzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren webgunean EOEOan inskribatuta dauden aholkulariei, erabiltzaile profesionalei eta hornitzaileen eta tratamenduen sektoreetako erakunde eta establezimenduei buruzko informazioa kontsulta daiteke:

Bilatzailea 
 

Berrogeialdiko izurrite eta gaixotasunak