Nekazaritza ustiategiak
Zer da nekazaritza ustiategi bat?
Hau hartzen da nekazaritza ustiategitzat: titularrak (pertsona fisikoa nahiz juridikoa dela) nekazaritza jarduera egitean enpresa moduan antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa, batez ere merkatu helburuak dituena, eta berez teknika eta ekonomia unitate bat osatzen duena.
Zer da Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroa?
Administrazio erregistro publiko bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategiak erroldatzeko sortua, helburu hau duena: nekazaritza sektorea garatu, planifikatu eta antolatzeko behar den informazio guztia eskura izatea, etengabe, bateraturik eta eguneraturik.
Nahitaezkoa da erroldatzea?
Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategi guztiek erroldatuta egon behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean.
Erregistroan erroldatzea, baita hartako datuen eguneratzea eta zehaztasuna ere, ezinbesteko baldintza izango da laguntzak eskuratu ahal izateko, besteak beste.
Zein lurraldetan erroldatu behar dut neure nekazaritza ustiategia?
Abeltzaintza ustiategiak, abelburu gehien daukaten instalazioak dauden tokian erroldatu behar dira; nekazaritza ustiategiak, berriz, ustiategiak azalera propio gehiena daukan lekuan erroldatu behar dira.
Nor izan daiteke nekazaritza ustiategi baten titularra?
Pertsona fisiko nahiz juridiko bat izan daiteke, baldin eta nekazaritza jarduera eta, hala dagokionean, osagarria egiten badu enpresa irizpideekin, eta bere gain hartzen baditu ustiategia kudeatzetik sor daitezkeen arrisku eta erantzukizunak.
Zer da lehentasunezko nekazaritza ustiategia?
Gaur egun bideragarria den edo bideragarritasuna lortu edo sendotu dezakeen nekazaritza ustiategia, honako hauekin loturik dauden zenbait baldintza betez gero: nekazaritza jardueran aritzea, marjina ekonomiko jakin bat lortzea, prestakuntza jakin bat edukitzea, Gizarte Segurantzan kotizatzea nekazaritza jardueraren arabera, etab.
Zer ondorio du nekazaritza ustiategi bat lehentasunezkotzat emateak?
Lehentasunezko ustiategien titularrek lehentasunezko tratua izango dute eta zenbait zerga onura lor ditzakete. Onuraduna izateko, Nekazaritza Sailaren Idazkaritza Teknikoak emandako kalifikazio egokia lortu behar da.
Zer da titulartasun partekatua?
Titulartasun partekatua nekazaritza ustiategietan har daitekeen titulartasun mota bat da, baldin eta hura osatu nahi dutenak senar-emazteak edo antzeko afektibitate loturarengatik bikotea badira, nekazaritza ustiategia elkarrekin kudeatzeko asmoa badute eta nahitaez erdi banako partaidetza badute.
Titulartasun partekatuko entitatea ekonomia unitate bat da, nortasun juridikorik gabea, eta zergapetua izan daiteke. Horrengatik mozkinak % 50ean banatu behar dira.
Zeintzuk dira titulartasun partekatua eratzeko bete beharreko baldintzak?
Titulartasun partekatua eratu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte titulartasun partekatuko entitateko bi kideek:
-
Gizarte Segurantzan erroldatuta egotea.
-
Nekazaritza jarduera egitea, eta hartan norberak zuzenean lan egitea
-
Ustiategia dagoen landa eremuan bizi izatea
Nolako abantailak ditu titulartasun partekatuak?
Titulartasun partekatua sortzeak abantaila hauek dakartza:
-
Gizarte Segurantzako kuoten % 30eko deskontua hari eransten zaion ezkontidearentzat, 50 urte baino gutxiago baldin badu.
-
Dirulaguntzak erdi bana joango dira titularkide bientzako. Oinarrizko ordainketa eskubideak bi kideentzako izango dira, erdi bana, eta ez dute ordaindu beharrik izango haiek TPri lagatzeko.
-
Lehentasunezko tratua izango du dirulaguntza jakin batzuen arauetan, baita nekazaritza arloko prestakuntza eta aholkularitza jardueretan ere.
-
Malguago egiten dira lehentasunezko nekazaritza jardueratzat hartzeko betekizunak.
Argibide gehiago
Esteka honen bidez has dezakezu titulartasun partekatua argibide gehiago.
Nekazaritza ustiategien erregistroa
Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza, abeltzaintza eta mendi ustiategien izen-ematea egitea da prozeduraren helburua. Izen-emate hori derrigorrezkoa da eta foru, estatu edo Europako edozein Nekazaritza Administrazioarekin harremanen bat izateko bete beharreko baldintza da.
Ustiategian gerta daitezkeen aldaketa nabarmenen izen-ematea: nekazaritza jardueran baja ematea, ustiategiaren titulartasunean aldaketak izatea, aldaketak izatea titularitate motan, kokapenean eta ustiategiaren mugaketan.
Izapideak honako hauek dira:
Alta ematea - Pertsona fisikoa
Alta ematea - Pertsona juridikoa
Titulartasun aldaketa - Pertsona juridikoa