Nekazaritza ekologikoa
Nekazaritza ekologikoa
Nekazaritza ekologikoa nekazaritza ekoizpeneko sistema bat da aukera ematen diguna kalitate handiko eta hondakin kimikorik gabeko elikagaiak lortzeko; horrez gain, ingurumena errespetatzen du eta lurraren emankortasuna kontserbatzen du, sintesiko produktu kimikorik erabili gabe eta animalien ongizatea errespetatuta.
Nekazaritza ekologikoa hedatzen laguntzen duten Nekazaritza Sailaren ekintzak:
Finka esperimentala. Laborantza estentsiboko 2,5 ha. ENEEKen erregistratua 2010etik
Esperimentazioaren emaitzak
Esperientziak AFAk programatzen ditu UAGAren eta nekazaritza ekologikoko elkarte BIONEKAZARITZA eta NATUARABAren laguntzarekin.
Elkarteekin eginiko hitzarmenak
Arabako nekazaritza ekologikoko elkarte profesional BIONEKAZARITZA eta NATUARABArekin eginiko hitzarmena
Helburuak:
- Elkartearen funtzionamendua
- Nekazaritza ekologikoaren sustapen ekintzak
- Nekazari ekologikoentzako aholkularitza.
Nekazaritza Ekologikoaren Lurralde Batzordea
Arabako nekazaritza ekologikoko alorrean zerikusia duten eragileen topagune eta parte hartze gune iraunkorra: (Ekainaren 26ko 40/2015 FD)
Helburuak:
- Mahaikideek jarduerak jakinaraztea.
- Arabako ekoizleen eskaerak helaraztea aldundiari.
- Aldundiari eta beste erakunde batzuei jarduerak proposatzea
- Eragileen eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa
Hauexek osatzen dute: nekazaritza ekologikoko elkarte profesionalak, UAGA, ENEEK, NEIKER, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia
Makina berritzaileak laborantza ekologikoko tekniketarako
Nekazari ekologiko profesionalek erabiltzeko
Ekipo hauek daude erabilgarri:
- VADERSTAD disko are azkarra uztondoak kendu eta estalki berdeak suntsiarazteko
- RIMASA ongarritzeko makina zintaduna, hauts konposta botatzeko
- BIANCHI eskuare horzduna, zerealen eta lekadunen belar txarrak kentzeko
- KRESS atzamar malguko kultibadorea lerro egiturako hazkuntzarako
- Moulins D’alma espeltari azala kentzeko makina