Xingola marroi eta gorrien onddoak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritza Ekoizpenaren Osasunerako Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez, salbuespenez baimentzen da ehuneko 75 [WG] P/P oxido kuprosoan oinarrituta formulatutako produktu fitosanitarioak merkaturatzea eta lurretik aplikatzea mendietako konifereri eragiten dien gaixotasun kriptogamiko hostogabetzaileen aurka egiteko, produktu hauen erabilera kontrolatu eta mugaturako ebazpen horretan ezarritako baldintzetan eta epean.

Ebazpen hau betetzeko ezartzen diren baldintzak zehazteko argitaratu da 197/2019 Foru Agindua, apirilaren 16koa, mendietako koniferei eragiten dien gaixotasun kriptogamiko hostogabetzaileei lurretiko aplikazioen bitartez aurre egiteko ehuneko 75 [WG] P/P oxido kuprosoan oinarrituta formulatutako produktu fitosanitarioak erabiltzeko jarraibideak ezartzen dituena.

197/2019 Foru Agindua, apirilaren 16koa, mendietako koniferei eragiten dien gaixotasun kriptogamiko hostogabetzaileei lurretiko aplikazioen bitartez aurre egiteko ehuneko 75 [WG] P/P oxido kuprosoan oinarrituta formulatutako produktu fitosanitarioak erabiltzeko jarraibideak ezartzen dituena baitan, hemen daude eskuragai geruza kartografikoetan adierazten diren eremuak baztertu beharko dira.

Ondorengo taulan azaltzen dira deskarga daitezkeen azaleren geruzak:

 
Deskargatzeko artxiboak Azalpena
Mendiak xingola marroia Araba Araba guztian baztertutako eremuak bai arrazoi geografikoengatik, bai eta hostogabetze maila %75 baino gehiagokoa izatearren. KMZ formatuan.
Mendiak xingola marroia IM Artziniega, Aiara, Amurrio, Aramaio, Legutio, Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitian baztertutako eremuak bai arrazoi geografikoengatik, bai eta hostogabetze maila %75 baino gehiagokoa izatearren. KMZ formatuan.
Mendiak xingola marroia hostogabetzea 75 Araba guztian baztertutako eremuak hostogabetze maila %75 baino gehiagokoa izatearren. SHP formatuan.
Mendiak xingola marroia tratamendua Araba Araba guztian baztertutako eremuak arrazoi geografikoengatik. SHP formatuan.
Mendiak xingola marroia tratamendua IM Artziniega, Aiara, Amurrio, Aramaio, Legutio, Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitian baztertutako eremuak arrazoi geografikoengatik. SHP formatuan.

Geruza hauek Geoaraban bistaratu daitezke “Baso Osasuna” atalean “Inguru naturala” eta “Mendiak” atalen barruan.

Geruza nagusien deskribapena honako loturetan agertzen da:

  • Arrazoi geografikoen bazterketa hemen.

  • Hostogabetze mailaren araberako bazterketa hemen.

Edozein zalantza dela, 945 18 18 18 zenbakira deitu eta Mendi Zerbitzuarekin jarri harremanetan.