Baldintzazkotasuna
Zer da baldintzazkotasuna?
Nekazaritza arloko Europako zenbait laguntzaren zenbatekoak ez murrizteko bete behar diren hainbat betebehar dira, ingurumenarekin, lurraren nekazaritza baldintza onekin, osasun publikoarekin, landareen osasunarekin, eta animalien osasun eta ongizatearekin zerikusia dutenak
Nori eragiten dio baldintzazkotasunak?
a) Oinarrizko ordainketaren, greening-aren, gazteen eta azalera eta abeltzaintzako laguntza lotuen zuzeneko ordainketak jasotzen dituztenak.
b) Euskadiko 2015-2020ko LGPko laguntzen jasotzaileak: nekazaritza eta ingurumena eta klima, nekazaritza ekologikoa eta muga naturalak edo bestelako muga espezifikoak dituzten eremuetako ordainketak.
c) Mahastizaintza eta ardogintzaren arloari laguntzeko zenbait programaren indarrez ordainketak jasotzen dituzten onuradunak.