Nekazaritzako makineria
Nekazaritzako makineria
Ustiategietan erabiltzen den nekazaritzako makineria Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean (NMEO) erregistratu behar da.
Nekazaritzarako makinak, talde hauetakoren batean daudenak:
-
Mota eta kategoria orotako nekazaritza eta basogintzako traktoreak.
-
Motokultoreak.
-
Gurdi-traktoreak.
-
Mota, potentzia eta pisu orotako makina automatikoak.
-
Gehienez 750 kilogramo masa duten makina arrastatuak, zirkulazioko ibilgailuaren karga onartzen dutenak (MMA).
-
Nekazaritzako atoiak.
-
Likidoak garraiatu eta banatzeko zisternak.
-
Arrastaka eramaten diren edo esekita dauden tratamendu fitosanitarioak egiteko ekipoak, edozein edukiera edo pisu dutenak (zipriztingailuak, atomizagailuak).
-
Arrastaka eramaten diren edo esekita dauden ongarriak banatzeko ekipoak, edozein edukiera edo pisu dutenak (ongarritzeko makinak).
-
Arestiko atalen batean sartu ez diren makinak, haiek eskuratzeko kreditu bat edo dirulaguntza ofizial bat eman bada.
-
Arestian jaso ez diren makinak, autonomia erkidegoek erabakitzen dituztenak.
-
Minden barreiagailuak eta minden banaketa lokalizatuko osagarriak.
Hauek eska dezakete izen ematea
-
Nekazaritzako ustiategi baten titularrak diren pertsona fisikoek.
-
Nekazaritzan diharduten pertsona juridikoek.
-
Nekazaritza zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, erregistro edo zentsu ofizialetan inskribatuta badaude.
-
Nekazaritza kooperatibek, euren modalitate guztietan, eraldaketarako nekazaritza sozietateek eta erregistro ofizialetan inskribatutako bestelako nekazaritza taldeek.
-
Erakunde ofizialek eta nekazaritzako prestakuntza zentroek, makinak nekazaritzako mekanizazioari lotutako zereginetan erabiltzen badituzte.
-
Aurreko titularretako baten nekazaritzako makinen erabiltzaileei edo errentariei dagokienez, makinak "leasing", "renting" edo antzeko kontratu baten bidez erabiltzen badituzte, inskripzioa errentariaren izenean egingo da. Ohar batean azalduko da inguruabar hori, eta finantza erakundearen izena idatzi.
-
Nekazaritzako makineria alokatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta nekazaritza-lanetan bakarrik aritzen badira, eta EJZren 851 epigrafean eta X. eranskinean alta emanda egotearen justifikazioa aurkezten badute.
Egoera hauetan egiten da eskaera:
-
Nekazaritza jardueran makineria berria sartzean.
-
Beste herrialde batzuetatik datorren erabilitako makineria sartzean.
-
Nekazaritza sektorean sartzean, obren eta zerbitzuen sektoreetatik etorrita.
-
Titulartasuna aldatzean (transferentziak, jaraunspenak, etab.), erabilera aldatu gabe.
-
Erabiltzen ari diren makinei, aurreko legedian NMEOn inskribatuta egotera behartuta ez zeudenei, alta ematean.
-
Beste zio batzuk.
-
Nekazaritzatik beste sektore batzuetara (obrak edo zerbitzuak) igarotzean.
-
Makina desegin, txatar bihurtu edo ezdeus bihurtzean.
-
Titulartasuna aldatzean (transferentziak, jaraunspenak, etab.) erabilera aldatu gabe.
-
Ibilgailu historiko izatera pasatzean.
-
Aldi baterako baja ematean, makineria merkaturatzen duen enpresei ematea barne
-
Beste arrazoi batzuk
Makina autopropultsatu berriak (traktoreak, motokultoreak, uzta makinak, pala kargatzaileak): : | % 0,30 BEZik GABE |
---|---|
Atoiak, arrastatutako makinak eta gainerako nekazaritzako makina berriak | % 0,20 BEZik GABE |
Erabilitako makina autopropultsatuak | Gehienez ere 10 urtekoa: 23,90 € |
10 urtetik gorakoa: 11,88 € | |
Atoiak, arrastatutako makinak eta gainerako erabilitako nekazaritzako makinak | Gehienez ere 10 urtekoa: 14,33 € |
10 urtetik gorakoa: 7,11 € | |
Makina autopropultsatuen baja | 7,72 € |
Atoien, arrastatutako makinen eta gainerako nekazaritzako makinen baja | 4,74 € |