NPB Zuzeneko laguntzak
Zer da NPB?
Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) da EB Europar Batasunaren erakunde sistemako politika garrantzitsuenetako bat eta oinarrizko elementutako bat. NPBk EB Europako Batasuneko nekazari eta abeltzainei ematen zaizkien dirulaguntzak kudeatzen ditu.
Nola eskatzen da NPB?
Eskaera bakarraren bidez, zeinaren xedea baita biltzea lurren aitorpenak eta zuzeneko laguntzen eta LGP Landa Garapenerako Programarenaren eskaerak.
Zer epe dago eskatzeko NPB?
Otsailaren 1etik apirilaren 30era.
Non egiten da eskaera bakarra?
Norberak egin dezake modu telematikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.Euskadi.eus).
Ustiategia edo horren nekazaritza azalera handiena dagoen probintzian edo autonomia erkidegoan.
Eskualdeetako Nekazaritza Bulego egokietan (ENB), AURRETIK HITZORDUA ESKATUTA.
OCA | Helbidea | Telefonoa |
---|---|---|
Amurrio | Dionisio Aldama kalea 7 01470 AMURRIO | 945890337 |
Kanpezu | Samuel Picaza plaza 1 01110 SANTIKURUTZE KANPEZU | 945415124 |
Espejo | Lapueblako errepidea zk.g. 01423 ESPEJO | 945351057 |
Guardia (Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua) | Udaletxeko plaza zk.g. 01300 GUARDIA | 945621080 945600823 |
Murgia | Udaletxeko plaza zk.g. 01130 MURGIA | 945430174 |
Agurain | Foru kalea, 18 01200 AGURAIN | 945300087 |
Gasteiz | Cola y Goiti kalea, 6, behea 01003 GASTEIZ | 945181611 |
Zeintzuk dira eskatu daitezkeen laguntzak?
1. Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza (abrs)
2. ABRS osatzeko birbanaketako laguntza
3. Klimaren, ingurumenaren eta abereen ongizatearen aldeko erregimenak (ekorregimenak)
4. Nekazari gazteentzako errentarako laguntza osagarria
5 Nekazariei zuzendutako loturiko laguntzak:
- landare jatorriko proteinen ekoizpen jasangarriarekin lotutako laguntza. proteina plana
- Azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriarekin lotutako laguntza
- Arazo bereziak eta ingurumen balio handia dauzkan olibadiarekin lotutako laguntza
6. Abeltzainei zuzendutako loturiko laguntzak:
- Abeltzaintza estentsiborako lotutako laguntza: haragitarako behi azienda - Behi ume-hazleak
- ZEKORRAK JAIOTZEN DIREN USTIATEGIAN GIZENTZEKO LAGUNTZA
- ZEKORREN GIZENTZE JASANGARRIRAKO LAGUNTZA
- Behi esnearen - esnetarako behien ekoizpen jasangarrirako laguntza
- Haragitarako ardi azienda eta ahuntz azienda modu estentsiboan eta erdi-estentsiboan hazten dituzten abeltzainentzako
- Ardi esnearen eta ahuntz esnearen ekoizpen jasangarrirako laguntza
- Ardi azienda eta ahuntz azienda larreetan gabe lugorrietan, uztondoetan edo baratze uztaren hondakinetan larratzen dituzten abeltzainentzako laguntza
Betebeharrak
Nekazari aktiboa
Egiaztatzea ez eskatzaileak ez hari loturiko erakundeek EZ dutela jarduera nagusi gisa kanpo utzitako jarduerarik egiten (aireportuak, trenbide zerbitzuak, ura hornitzeko instalazioak, higiezin zerbitzuak eta kirol eta jolaserako instalazio iraunkorrak).
Horrez gainera, honako baldintza hauetako bat bete behar dute:
- Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea norberaren konturako langile edo autonomo modura (nekazaritzako jarduera) eskaera bakarra aldatzen denean.
- Gutxienez sarrera guztien % 25 nekazaritzak sortzea.
- Nahitaezkoa pertsona juridikoa izanez gero.
- Kasu hauetan betetzat joko da: nekazaritzako elikagaien kooperatiba, lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatiba, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenerako lan elkartuko kooperatiba.
Ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, jaso gabeko jarauntsiak eta jaraunsle erkidegoak: gutxienez bazkide edo erkideetako batek bete behar du aurreko baldintzetako bat.
Urte honetan Nekazaritzako Gizarte Segurantzan norberaren konturako edo autonomoko (nekazaritza-jardueragatik) alta emanda nekazari aktibo izateko baldintza betetzen ez duten nekazari berriek, nekazaritza-jardueratik datozen diru-sarrera guztien % 25 izan beharko dute gutxienez, eskaera egin eta hurrengo 2. zergaldian beranduenez.
Hurrengo lehen eta bigarren zergaldietan, ezin izango dute aurreko urtean 5.000 euro baino gutxiago jaso izanaren salbuespenari heldu, ezta nekazari aktiboaren betekizuna justifikatu ere, Nekazaritzako Gizarte Segurantzan RETA edo SETAn alta emanda.
Salbuetsita:
-
Aurreko urtean 5.000 eurotik beherako zuzeneko laguntzak jaso dutenak.
-
Aurreko urtean zuzeneko laguntzarik jaso ez duten nekazariak, baldin eta ustiategi baten titulartasuna eskuratu badute modu hauetako batean:
-
1. baldintza betetzen duen ustiategiaren lagapena.
-
Titulartasun aldaketa jaraunspena, erretiroa edo lanerako ezintasuna dela-eta hirugarren gradura arteko ahaide baten alde, izena edo estatutu juridikoa aldatzea, bat-egitea edo zatiketa, baldin eta ustiategiak 1. baldintza betetzen badu
-
Dagokion erregistroan izena emanda duen nekazaritza edo abeltzaintza ustiategiaren titularra
Nekazaritza jardueraren aurretiazko kontrola eta enpresa arriskua bere gain hartzea
Nekazaritza jarduera egitea ustiapeneko adierazitako azaleretan (nekazaritzako produktuen ekoizpena, hazkuntza edo lantzea, uzta biltzea, jeztea, abere hazkuntza, edo animaliak eta nekazaritza eremuak bazkatzeko edo lantzeko baldintza egokietan mantentzea).
Ustiategiaren enpresa arriskua bere gain hartzea. Onuradunak honako hauek eduki beharko ditu: ustiategien erregistroei buruzko agiriak (Enpresa Bermatuen Erregistroa, Arabako Abeltzaintza Ustiategien Erregistroa, Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala, Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofiziala, Mahastien Erregistroa…), ustiapen koadernoa, diru sarreren eta gastuen justifikazioa, eta abar.
- ABRS jasotzeko eskubideen titularrentzat.
- Baliagarri dauden eskubide guztiak ordaintzeko eskatu behar da. Ezin dira hautatu.
- Lagapen bidez edo Erreserba Nazionalaren bidez jasotako eskubideen aktibazioa adieraziko da.
- 2023ko kanpainan erabili ez diren eskubideak, 2024ko kanpaina honetan erabiltzen ez badira, kendu egingo dira.
- Ordainketen muga eta murrizketa gehikorra: 60.000 €-tik gorako IEOL jaso dezaketenei honako murrizketa hau aplikatuko zaie:
- Laguntza 60.000 € - 74.999 € artekoa bada, % 25.
- Laguntza 75.000 € - 89.999 € artekoa bada, % 50.
- Laguntza 90.000 € - 99.999 € artekoa bada, % 85.
- Laguntza 100.000 €-tik gorakoa bada, % 100.
Murrizketa aplikatu aurretik nekazariak aurreko urtean ordaindu eta aitortutako lan kostuak kendu ahal izango dira, zergak eta gizarte kotizazioak barne. Kostu horiek EBean aitortu beharko dira.
Laguntza jasotzen duena nekazaritzako elikagaien kooperatiba, lan elkartuko kooperatiba, lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatiba, ENSa edo titulartasun partekatuko ustiategia bada, murrizketa banaka kalkulatu eta aplikatuko zaio entitateko kide bakoitzari.
- ABRS jasotzeko eskubideen titularrentzat.
- Ordainketa bat urtean lehen hektareengatik eskualdeko azalerako 2 atalase arteren arabera.
- Laguntza jasotzen duena nekazaritzako elikagaien kooperatiba, lan elkartuko kooperatiba, lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatiba, ENSa edo titulartasun partekatuko ustiategia bada, laguntza banaka kalkulatu eta aplikatuko zaio entitateko kide bakoitzari.
- Laguntza jasotzen duten jardunbide hauek borondatezkoak dira.
- Ez dago ABRSrik jasotzeko eskubidea eduki beharrik, honako ekorregimen honetan izan ezik: biodibertsitatea laborantza lurretan eta laborantza iraunkorrean.
- Ordainketa bat urtean ekorregimen batean jasotako jarduera baterako erabiltzen den hektarea bakoitzeko.
- Dirulaguntzarako onartzen den hektarea bakoitzeko laguntza bat bakarrik jaso ahal izango da, bertan egiten diren jarduerak gorabehera.
LARREETAKO EKORREGIMENAK
-
Abeltzaintzako ustiategien titularrentzat.
-
Larre iraunkorren eta aldi baterako larreen azalerak.
-
2 ekorregimena: Larre hezeak (Araba osoa, Arabako Errioxa izan ezik) eta larre mediterraneoak (Arabako Errioxa).
-
2 jarduera: Artzaintza estentsiboa edo biodibertsitate uharteak edo belar mozte jasangarria.
ARTZAINTZA ESTENTSIBOA
- Aitorpenean jarduera “artzaintza” ezarrita duten eremuak.
-
Maiatzaren 31n REGAn behi, ardi, ahuntz, zaldi edo txerri aziendarekin inskribatutako ustiategiak, mota “Ekoizpena eta ugalketa” ed “Larrea” dela.
-
Behi azienda: Sailkapen zooteknikoa “Haragitarako azienda ugaltzea”, “Esnetarako azienda ugaltzea”, “Ekoizpen mistorako azienda ugaltzea” edo “Txahalen hazkuntza”. Gainera, ustiategia estentsiboa edo erdi-estentsiboa izan behar da.
-
Ardi azienda eta ahuntz azienda: “Haragitarako azienda ugaltzea”, “Esnetarako azienda ugaltzea” edo “Ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”.
-
Zaldi azienda: "Haragitarako azienda ugaltzea" edo “Ugaltze mistoa”.
-
Txerri azienda: Ekoizpen sistema estentsiboa edo mistoa.
-
Baldintzak:
- Abereak larratzea gutxienez 120 egun urtean, jarraian zein aldika.
- Gutxieneko eta gehieneko abere kargak:
- Larre hezeak: 0,4-2 ALU/ha
- Larre mediterraneoak: 0,2-1,2 ALU/ha
ALUetara bihurtzeko taula
Behi azienda | Urtebete baino gutxiago | 0,4 |
Urtebetetik 2 urte bete arte | 0,7 | |
Zekorrak, 2 urte edo gehiago | 1,0 | |
Txahalak, 2 urte edo gehiago | 0,8 | |
Esnetarako behiak, 2 urte edo gehiago | 1,0 | |
Haragitarako behiak, 2 urte edo gehiago | 0,8 | |
Ardi azienda eta ahuntz azienda |
| 0,10 |
Zaldi azienda |
| 0,8 |
Txerri azienda | Txerrikumeak, 20 kg-tik behera bizirik | 0,027 |
Txerramak, 50 Kg-tik gora | 0,5 | |
Beste txerri batzuk | 0,3 |
-
Ustiategiko abere guztiak larratuko ez badira, eskaeran zehaztu behar da zenbat abere larratuko diren espezie bakoitzeko.
-
Nekazariak erabilera mota bereko larre lurzatiak elkartu ahal izango ditu.
- Larre-lursailen multzo bakoitzean larratze-jarduera hasteko eta amaitzeko aurreikusitako datak EBean adieraziko dira.
-
Herri larreetan, jarduerarako azalera banaketan esleitutako azalera osoa izango da, eta larratzea gida bidez egiaztatuko da.
BIODIBERTSITATE UHARTEAK EZARTZEA EDO BELAR MOZTE JASANGARRIA
- Aitorpenean jarduera “moztea” ezarrita duten eremuak.
- Maiatzaren 31n REGAn behi, ardi, ahuntz edo zaldi aziendarekin inskribatutako ustiategiak, mota “Ekoizpena eta ugalketa” dela.
-
Behi azienda: Sailkapen zooteknikoa “Haragitarako azienda ugaltzea”, “Esnetarako azienda ugaltzea", “Ekoizpen mistorako azienda ugaltzea” edo “Txahalen hazkuntza”.
- Ardi azienda eta ahuntz azienda: “Haragitarako azienda ugaltzea”, “Esnetarako azienda ugaltzea” edo “Ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”.
- Zaldi azienda: "Haragitarako azienda ugaltzea" edo “Ugaltze mistoa”.
- Biodibertsitate uharteak ezarriz gero, ustiategi osoan ezarri behar dira. Beraz, jarduera honi helduz gero, ezin heldu izango zaio belar mozte jasangarriari.
Jarduera: Biodibertsitate uharteak
- Mozten diren larreen azalera osoaren % 7 moztu gabe uztea. Paisaiako elementuak kontuan hartzen dira.
- Uharteetan ezin da egin nekazaritzako jarduerarik urtarrilaren 1rtik abuztuaren 31ra bitartean.
- Abuztuaren 31tik aurrera nekazaritzako jarduera hauetako bat egin behar da:
- Artzaintza norberaren abereekin.
- Ekoizpenerako edo mantentze-lanetarako moztea.
-
Beste mantentze jardueraren bat herbizidarik erabili gabe.
- Moztu gabeko eremuak zer lurzatitan utziko diren zehaztu behar da. Urtez urte aldatu daitezke.
Jarduera: Belar mozte jasangarria
- Belar mozketarik ez uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean; aldi horretan ezin da egin inolako jarduerarik.
- Ekoizpenerako sega-jarduera bat gutxienez egin behar da estazio begetatibo nagusian, eta maiztasun hau ez da gaindituko:
- 3 mozketa urtean larre azaleraren % 50 baino gehiago 300 metroan edo beherago dagoen ustiategietan.
- 2 mozketa urtean azaleraren % 50 baino gehiago 300 metroan baino gorago dagoen ustiategietan.
- Ahal dela, hobe belarra ontzea siloratzea baino, batez ere Natura 2000 sarean.
LABORANTZA LURRETAKO EKO-ERREGIMENAK
-
3 ekorregimen: Lehorreko laborantza lurrak (Arabako Errioxa), lehorreko laborantza lur hezeak (Araba osoa, Arabako Errioxa izan ezik) eta ureztatutako laborantza lurrak (2024ko kanpainan ureztatutako laborantza lur modura aitortutako eremuak edo onuradunak eskatuta aurreko hiru kanpainetako batean ureztapenarekin ustiatutakoak 2021, 2022 eta 2023).
-
2 jarduera: Laboreak txandakatzea eta zuzenean ereitea.
-
Lekadunak erein ondoren sailak ezin dira lugorri utzi.
LABOREAK TXANDAKATZEA
- Urte batean sailaren azaleraren % 50ean gutxienez landutako laborea aldatu behar da hurrengo urtean. Bigarren mailako laborea lantzen bada, kontuan hartu behar da txandakatzeko. Aurreko ehunekoa % 25era murriztu daiteke baldin eta sailaren azaleraren % 25etik gora urte anitzeko espezieak lantzeko erabiltzen bada.
- Sailaren azaleraren % 10ean hobekuntzako espezieak landu behar dira.
- Sailaren azaleraren % 5ean lekadunak landu behar dira. Ongarri berdea zilegi da, baina lurrean mantendu behar da loratzen hasi arte.
- Lugorriak, egonez gero, ezin dira izan % 20 baino gehiago. Lugorriak ereinda badaude (hau da, gorri ez badaude), sailaren azaleraren % 30 har dezakete.
- Jarduerarako aitortutako Ustiategiko laborantza sailaren azalera 10 ha-tik gorakoa ez bada, jarduera hauetako bat izan daiteke, eta ez dago hobekuntzako espezierik landu beharrik eta lugorriaren gehienezko muga gabe:
-
- Ezarritako txandakatzea egitea.
- Bi labore lantzea, nagusiak aitortutako azaleraren % 75 baino gehiago hartu gabe.
- Urte anitzeko espezieak dirulaguntzarako onartuko dira, baina ez dira kontuan edukiko txandakatzearen ehunekoa zenbatzean, lehen urtean izan ezik.
- Hobekuntzako espezieak:
- Lekadunak: Ilarrak, babak, zalkea, eruak, aixkolak, ailorbea, alpapa, astorkia, indaba, txitxirioa, dilista, soja, hirusta... Beste batzuekin nahastu daitezke, baina lekaduna izan behar da nagusi.
- Kruziferoak: Koltza, ziapea…
- Konposatuak: Ekilorea, kartamoa.
- Liliazeoak: Baratxuria.
ZUZENEAN EREITEA
- Laborantza lurren % 40an gutxienez:
- Ezin da goldatu.
- Uztondoen gainean erein behar da, lurra urte osoan estalita egon dadin.
-
Laboreak urtetik urtera txandakatu behar dira, urteko anitzeko laborea landatu ezean. Bigarren mailako laborea lantzen bada, kontuan hartu behar da txandakatzeko. Lekadun baten ondoren lugorri deklaratutako azalera ez da kontuan hartuko txandakatze-ehunekoaren ondorioetarako.
- 25 €/ha-ko osagarria ordainduko da jarduera hau eremu berean egiteagatik. 2023ko kanpainan, hurrengo urtean egiteko konpromisoa hartuz gero ordainduko da.
ZUREZKO LABOREEN EKORREGIMENAK
-
SIGPACen maldaren araberako 3 ekorregimen daude:
- Lur lauak: malda % 5etik beherakoa
- Malda ertaineko lurrak: malda % 5 edo hortik gorakoa eta % 10etik beherakoa
- Malda handiko lurrak eta zapaldak: malda % 10 edo hortik gorakoa
-
2 jarduera: Landare estalki naturala edo ereina; inausketa hondarrezko estalki ihartua.
-
Mahastien kasuan, laguntza hau jaso nahi izanez gero, ezin da eduki legez kontra edo baimenik gabe landatutako sailik ustiategiko mahasti-azaleretan.
-
Boilurra zurezko laboretzat hartzen da.
LANDARE ESTALKI NATURALA EDO EREINA
- Sailean landare estalki naturala edo ereina ezartzea edota mantentzea urte osoan.
- Landare estalkia bizirik egon behar da 4 hilabete, abenduaren 1etik martxoaren 31ra arte.
- Estalkiak baliabide mekanikoez landu behar dira. Malda handiko lurren eta zapalden ekojardunbidean estalkiak artzaintzarekin landu ahal izango dira.
- Ezin da erabili herbizidarik ez bestelako fitosanitariorik.
- Estalkiak moztu edo garbitu ondoko hondarrak bertan utzi behar dira.
- Kale bakoitzean estalkiak gutxienez adaburuen proiekzioaren zabalera askearen % 40 hartu behar du, 0,5 metro gutxienez.
Malda % 10ekoa edo handiagoa den sailetan, zapaldetan izan ezik, estalkiaren gutxieneko zabalera aurrean adierazitakoa baino metro bat handiagoa izango da.
Zurezko laborearen kalearen batez besteko zabalera 1,5 metro baino txikiagoa bada, estalkiak osorik hartu behar du. - Estalkia ereingo bada, lurraren azala landu ahal izango da ereiteko.
- 25 €/ha-ko osagarria ordainduko da jarduera hau eremu berean egiteagatik. Lurzati berrietarako, hurrengo urtean praktika errepikatzeko konpromisoa betetzearen araberakoa izango da osagarria. Gainerako kasuetan, ordainketa egiteko baldintza izango da aurreko kanpainan hektarea berean estalita egon izana egiaztatzea.
INAUSKETA HONDARREZKO ESTALKI IHARTUA
- Inausketa hondarrak birrintzea eta lurraren gainean uztea azpiak egiteko.
- Estalki ihartua kanpainako martxoaren 1erako ezarri behar da.
- Kale bakoitzean estalkiak gutxienez adaburuen proiekzioaren zabalera askearen % 40 hartu behar du, 0,5 metro gutxienez.
- Ezin da erabili tratamendu fitosanitariorik.
- Izurriterik egonez gero, jarduera hau ez da egingo, inausketa hondarrak izurritearen onurarako izan daitezke eta.
EKORREGIMENA: BIODIBERTSITATEA LABORANTZA LURRETAN ETA LABORANTZA IRAUNKORREAN
-
ABRS eskubideak (gutxienez bat) eduki behar diren ekorregimen bakarra da.
-
Biodibertsitate eremuen ehunekoa ezarri behar da:
-
Ekojardunbide hau betetzeko aitortutako azaleraren barnean edo ondoan dauden elementuak
- Paisaiako elementuak
- Biodibertsitate lugorria
- Biodibertsitate bazterrak eta uharteak
- Zerealak, oleaginosoak eta usaintsuak biltzen ez diren eremuak
- Laborantza lurren ehunekoak:
- Lehorreko laborantza lurrak: % 7
- Ureztatutako laborantza lurrak: % 4
- Laborantza iraunkorraren ehunekoa: % 4
-
Paisaiako elementuak eta haztapen faktoreak
Elementua | Haztapen faktorea |
---|---|
Biodibertsitate lugorria | 1,5 |
Biodibertsitate bazterrak | 2 |
Terrazak | 1 |
Heskaiak | 2 |
Zuhaitz bakarra | 2 |
Zuhaitz errenkada | 2 |
Zuhaitz multzoa | 1,5 |
Mugak | 1,5 |
Urmaelak | 1,5 |
Landaretza uharteak | 1 |
Biodibertsitate uharteak | 1,5 |
Harrizko hormak | 1 |
Eraikuntza tradizionalak | 1 |
Zerealak, oleaginosoak eta usaintsuak biltzen ez diren eremua | 1 |
- Ezin da erabili ongarririk ez fitosanitariorik, uzta biltzen ez den eremuetan izan ezik.
- Biodibertitate eremuen baldintzak:
- Paisaiako elementuak: Neurriak:
- Heskaiak, mugak eta ezpondak: Zabalera, gehienez: 10 metro
- Zuhaitz multzoa: Azalera, gehienez: 0,3 ha
- Urmaelak eta landaretza uharteak: Azalera, gehienez: 0,1 ha
- Biodibertsitate lugorria:
- Urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean, 6 hilean jarraian lurrak ezin dira laboratu.
- Lugorriak irailaren 1era arte iraun behar du.
- 2 espezie (zerrenda FEGAk argitaratzen du) nahasita erein behar dira. Ezin da bildu uzta.
- Erlauntzak jar daitezke.
- Biodibertsitate bazterrak edo uharteak: Animalia basatien onerako lurzatien bazterretan ezartzen diren lur zerrendak edo haien barnean ezartzen diren eremuak.
- Bi espezie erein behar dira; berez sortzen direnak ere egon daitezke, baina ereindakoak izan behar dira nagusi.
- Ereindako espezieen helburua ezin da izan ekoizpena.
- Irailaren 1era arte iraun behar dute.
- Belar txarrak moztu daitezke eta baliabide mekanikoak erabiliz kontrolatu daitezke.
- Ezin da erein espezie aloktonorik ez inbaditzailerik.
- Biodibertsitate bazterrak ezar daitezke ibaien babes zerrendetan.
- Neurriak:
- Bazterrak: Gutxienez 2 metro zabal eta 25 metro luze.
- Uharteak: Gutxieneko azalera: 0,01 ha
- Zerealak eta oleaginosoak bildu gabeko eremuak:
- Uzta ez da bildu behar irailaren 1era arte. Gainera, ordurako laborearen hazkuntza zikloa amaitu ez bada, uzta hilabete gehiago egon beharko da bildu gabe lurzatiko gainerako lurretan biltzen denetik edo, bestela, laborea merkaturatzeko heldutasunera iritsi arte.
- Gutxieneko neurriak bazterrenak eta uharteenak berak.
-
Espezie usaintsuz bildu gabeko eremuak:
-
Praktika betetzeko, aitortutako gainerako azalera biltzen hasten direnetik gutxienez 2 hilabete gehiago egon behar dute tokian bertan.
-
Espezieak: labanda, erromeroa, ezkaia, salbia, ezponda, kamamila eta labandina.
-
Gutxieneko neurriak bazterrenak eta uharteenak berak
-
- Paisaiako elementuak: Neurriak:
Nekazarientzat, honako baldintza hauek betez gero:
-
ABRS jasotzeko eskubidea eduki behar dute (DABR eduki eta aktibatu).
-
ABRS jasotzeko lehen eskaera aurkezten dutenean 40 urte baino gutxiago eduki behar dituzte.
-
Nekazaritzako jarduera dela-eta Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egon behar dute 2019ko urtarrilaren 1az geroztik (salbuespena: modu sinesgarrian frogatu ahal bada ustiategiaren arduradun jardun dutela Nekazaritzako Gizarte Segurantzan alta hartu aurretik), eta alta emanda egon behar dute instalatzen den nekazaritza jarduerari dagokion Gizarte Segurantzan.
-
Eskaera bakarra aurkezteko aldia amaitzen den egunean landa garapenerako programaren bateko eremuan lehenengo instalaziorako dirulaguntza ematearen aldeko espedientea eduki behar dute edo, bestela, eskola prestakuntzako irizpideak bete behar dituzte eta lan esperientzia eduki behar dute.
-
Nekazaria pertsona juridiko bat edo pertsona fisikoen edo juridikoen multzo bat bada, pertsona juridiko horrek guztirako kapital sozialean eduki behar duen partizipazioa % 50 baino gehiago izan beharko da, eta, haren barruan, boto eskubideen erdia baino gehiago eduki beharko du.
Oro har, gutxieneko azalera ustiategiko ha 1 izango da sekain-lurretan, eta 0,5 ha lur ureztatuetan
LANDARE JATORRIKO PROTEINEN EKOIZPEN JASANGARRIAREKIN LOTUTAKO LAGUNTZA. PROTEINA PLANA.
- Honako laguntza hauek ezarri dira proteinadun laboreak lantzen dituzten nekazarientzat:
- Zenbait lekale (txitxirioa, dilista eta indaba) lantzeko laguntza.
- Gainerako lekaleak (ilarra, baba, lupinua, zalkea, erua, ailorbea, astailarra, aixkola, alpapa, astorkia, zulla, krotalaria, soja, kakahuetea) lantzeko laguntza.
- Zenbait lekaleren hazi ziurtatua (txitxirioa, dilista eta indaba) lantzeko laguntza.
- Gainerako lekaleen hazi ziurtatua lantzeko laguntza.
- Laguntza mota bat bakarrik laguntza eskatzen den azalera lagungarriko hektareako.
- Zer espezie eta zer barietate lantzen den zehaztu behar da.
- Lekadunak eta gramineoak nahastu daitezke, baina lekadunak nagusi direla.
- Laborea lurrean mantendu behar da honako egoera fenologiko honetara heldu arte:
- Lekadun aleak: esne itxurako heldutasuna.
- Bazka lekadunak: loratzen hasi arte.
- Urte anitzeko lekadunak: urte osoan, lehen urtean eta laborantza amaitzen den urtean izan ezik.
- Hazi ziurtatuak sortzeko: haziaren heldutasun fisiologikoa.
- Abereak lursailean bertan bazkatu daitezke.
- Ezin da jaso lotutako laguntzarik ongarri berdea sortzeko erabiltzen diren sailengatik.
- Ureztatutako alpapa landuz gero, nekazaria eskaeran ezartzen den azalerarekin bat datorren abere karga daukan abeltzaintzako ustiategi baten titularra izan behar da edo alpapa hornitzeko kontratua eduki behar du abeltzaintzako ustiategi batekin, pentsu fabrikatzaile batekin edo bazka deshidratatzeko enpresa batekin.
- Hazi ekoizpenean jardunez gero, kontratua eduki behar da ekoizpen enpresarekin, eta lurzatiek ziurtapenaren gaineko eskumena daukan agintaritzaren onarpena eduki behar dute.
- Intsumoen aplikazioa jasangarria izan behar da elikadura jasangarriaren esparruan.
AZUKRE ERREMOLATXAREN EKOIZPEN JASANGARRIAREKIN LOTUTAKO LAGUNTZA
- Industriarako azukre erremolatxa lantzen duten nekazarientzat (gutxieneko dosia: 100.000 hazi ha-ko).
- Barietatea zehaztu behar da
- Azukre industriarekin sinatutako hornidura kontratuaren kopia aurkeztu behar da, edo hori eskatzeko baimenarena.
- Intsumoen aplikazioa jasangarria izan behar da elikadura jasangarriaren esparruan.
ARAZO BEREZIAK ETA INGURUMEN BALIO HANDIA DAUZKAN OLIBADIAREKIN LOTUTAKO LAGUNTZA
Honako baldintza hauek betetzen dituen olibadiren bat daukaten nekazarientzat:
-
NPBren EBn edo NEEOn aitortu izana 2018an, 2019an edo 2020an.
-
SIGPACen lehorreko modura sailkatuta egotea.
-
Dentsitatea 100 olibondo/ha edo gutxiago izatea edo sailaren batez besteko malda % 25 edo handiagoa.
-
Dentsitatea gutxienez 30 olibondo/ha izatea.
-
Olibadiren batez besteko adina 10 urtetik gorakoa izatea.
-
Lurzatiaren azalera 0,1 ha izatea gutxienez eta ustiategian dirulaguntzarako onartzen den azalera gutxienez 0,5 ha izatea.
-
Halaber, dirulaguntzarako onartuko dira nazioarteko aintzatespena duten ehun urtetik gorako olibondoak, nahiz eta dentsitatearen edo maldaren baldintza ez bete. SIGPACen agertu behar dira.
-
Laguntzaren zenbatekoa:
- 10 hektarea arte - Aleko zenbatekoaren % 100
- Gainerakoak - Aleko zenbatekoaren % 50.
- Industriarako azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazarientzat, hektareako gutxienez hazi unitate bat erabiltzen badute.
- Barietatea zehaztu behar da
- Azukre industriarekiko hornidura kontratuaren edo hori eskatzeko baimenaren kopia aurkeztu behar da.
Ustiategiko ekoizpen unitate guztien REGA kodeak adierazi behar dira (abereak mantentzeko erabiliko diren ekoizpen unitateenak), are erkidegoan erabiltzen larreen REGA kodeak ere
Ustiategiaren titulartasuna eduki behar da abereak hautatu daitezkeen aldian eta eskaera aldatzeko aldia amaitu arte. Salbuetsita gelditzen dira aldaketa aldia amaitu aurreko titulartasun aldaketak.
Abeltzainentzako laguntzak direla-eta:
- a) Abeltzain gazteak dira: Gazteentzako laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituztenak.
- b) Jardueran hasi diren abeltzainak dira: Erreserba Nazionalera jotzeko baldintzak betetzen dituztenak.
Abere hautagarriak abere osasunaren arautegian ezartzen denaren arabera identifikatu eta erregistratu behar dira.
ABELTZAINTZA ESTENTSIBORAKO LOTUTAKO LAGUNTZA: HARAGITARAKO BEHI AZIENDA - BEHI UMEHAZLEAK
ABIEn erroldatutako behi ume-hazleak izango dira hautagarriak, baldintza hauek betez gero
- Eskaera urtearen apirilaren 30aren aurreko 20 hilabeteetan umea egin dutenak.
- Haragitarako arraza batekoak edo haragitarako arraza batekin gurutzatuak izan behar dira (frisiarrak eta beraiekin gurutzatuak eta batez ere esnetarako diren beste arraza batzuetakoak ez), eta haragitarako zekorrak hazteko erabili behar dira.
- Urtarrilaren 1ean, apirilaren 30ean eta tarteko beste beste egun batean ustiategian egon behar dira. 3 egun horietan bertan dauden abereak konputatuko dira.
- Jardueran hasten den abeltzain batek eta gazte batek eskaera bakar batean abeltzaintzarako laguntza lehenengoz eskatzen badu, ustiategian apirilaren 30ean dauden abereak izango dira hautagarriak. Hala ere, ustiategiaren titulartasunaren aldaketaren lagapen hartzailea bada eskaera bakarra aldatzeko aldia amaitu baino lehen, ustiategian hautatzeko aldian dauden abereak hartuko dira kontuan, eta aukerarik onuragarriena aplikatuko da.
Aurreko baldintzak (erditzearena ez besten guztiak) betetzen dituzten txahalak onartuko dira, baldin eta urtarrilaren 1ean 8 - 36 hilabete bitartekoak badira, % 15 gehienez.
Abereak dauden ustiategiak REGAn erroldatuta egon beharko dira sailkapen zootekniko honekin:
-
“haragitarako azienda ugaltzea”
-
“ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”
-
“txahalen hazkuntza”.
Eskaeraren urteko urtarrilaren 1ean arraza autoktonoetako abereen liburu genealogikoetan inskribatutako abere hautagarriengatik aleko zenbatekoaren % 10 gehiago jasoko da.
Eskaeraren urtearen aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era arte bitartean egindako esne emateen edo zuzeneko esne salmenten aitorpenik edukiz gero, Espainiako batez besteko esne ekoizpena (6.500 Kg) edo egiaztatutako beste bat erabiliko da laguntza honetarako gehienez onartuko diren behi ume-hazleen kopurua zehazteko.
ZEKORRAK JAIOTZEN DIREN USTIATEGIAN GIZENTZEKO LAGUNTZA
Laguntza hau zekorrak jaiotzen diren ustiategian eta haiek kudeatzen dituzten gizendegi komunitarioetan gizentzen dituzten behi aziendaren ustiategi estentsibo eta erdi-estentsiboen titularrentzat dira. Ustiategiaren sailkapena “estentsiboa” edo “erdi-estentsiboa” izan behar da eskaera bakarra aldatzen den egunean.
ABIEn erroldatutako abelgorriak izango dira hautagarriak, baldintza hauek betez gero:
-
6 eta 24 hilabete artekoak izan behar dira.
-
Aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era bitartean ustiategi onuradunean (edo gizendegi komunitarioan) gizendu behar dira eta aldi berean hortik hiltegira edo esportaziora bidali behar dira.
-
Ustiategian sartu diren egunetik hiltegira edo esportaziora bidali arte gutxienez 90 egun pasatu behar dira.
-
Gutxienez 3 abere hautagarri egon behar dira.
Abereak dauden ustiategia haiek hiltegira edo esportaziora bidali aurretik egon diren azkena izango da. Ustiategia REGAn inskribatuta egon beharko da sailkapen zootekniko hauetako batekin:
-
“haragitarako azienda ugaltzea"
-
“esnetarako azienda ugaltzea"
-
“ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”
Gizendegi komunitarioen kasuan, sailkapena “gizentzea edo gizendegia” izan behar da. Abereak hiltegira edo esportaziora bidali aurretik egon diren azkena izango da.
Irteera mugimendua bitarteko ustiategi batera (tratularia edo elkartze zentroa, REGAn inskribatua) egin bada eta hortik abereak hiltegira edo esportaziora eramaten badira, bitarteko ustiategian ezin dira egon 15 egun baino gehiago.
Gizendegi komunitarioen baldintzak:
-
Helburua izan behar da bazkideen behi ume-hazleen ustiategietan jaiotako zekorrak gizentzea.
-
Agiri bidez frogatu behar da bazkideak gizendegi komunitarioko kideak direla.
-
Abereak ekartzen dituzten bazkide guztiek behi ume-hazleen laguntza edota esnetarako behien laguntza eskatu behar izan dute.
-
Laguntza hau bazkideen ustiategietako behiak erditutako abelburu gizenduengatik jasoko da. Gainerakoengatik zekorren gizentze jasangarrirako laguntza jaso ahal izango da.
ZEKORREN GIZENTZE JASANGARRIRAKO LAGUNTZA
ABIEn erroldatutako abelgorriak hauek izango dira hautagarriak baldintza hauek betez gero:
-
6 eta 24 hilabete arteko adina dutenak.
-
Aurreko urteko urriaren 1etik eskaera egiten den urteko irailaren 30era arte aldi horretan bertan hiltzeko edo esportaziorako atera diren onuradun ustiategian (edo gizendegi komunitarioan) gizenduak.
-
Ustiategian sartu diren egunetik hiltzeko edo esportaziorako atera diren egunera arte, gutxienez 3 hilabeteko tartea egon beharko da.
-
Gutxienez 3 abere hautagarri.
-
Gehienez 1.417 abere hautagarri onartuko dira ustiategi bakoitzeko
Abereak dauden ustiategia haiek hiltegira edo esportaziora bidali aurretik egon diren azkena izango da. Ustiategia REGAn inskribatuta egon beharko da “Ekoizpena eta ugalketa” motarekin eta sailkapen zootekniko honekin:
-
“gizenzea edo gizendegia”.
Irteera mugimendua bitarteko ustiategi batera (tratularia edo elkartze zentroa, REGAn inskribatua) egin bada eta hortik abereak hiltegira edo esportaziora eramaten badira, bitarteko ustiategian ezin dira egon 15 egun baino gehiago.
BEHI ESNEAREN - ESNETARAKO BEHIEN EKOIZPEN JASANGARRIRAKO LAGUNTZA
ABIEn erroldatutako behi hauek izango dira hautagarriak, baldintza hauek betez gero
-
Esnetarako izan behar dira, frisiar arrazakoak edo horrekin gurutzatuak edo agintaritza eskudunak zehaztutako esnetarako beste arraza batzuetakoak.
- 24 hilabete edo gehiago izatea eskaera urtearen apirilaren 30ean.
- Urtarrilaren 1ean, apirilaren 30ean eta tarteko beste egun batean ustiategian egon behar dira. 3 egun horietan bertan dauden abereak konputatuko dira.
-
Jardueran hasten diren abeltzain batek edota gazte batek eskaera bakar batean abeltzaintzarako laguntza lehenengoz eskatzen badu, ustiategian apirilaren 30ean dauden abereak izango dira hautagarriak. Hala ere, ustiategiaren titulartasunaren aldaketaren lagapen hartzailea bada eskaera bakarra aldatzeko aldia amaitu baino lehen, ustiategian hautatzeko aldian dauden abereak hartuko dira kontuan, eta aukerarik onuragarriena aplikatuko da.
Abereak dauden ustiategiek honako ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
REGAn erroldatuta egotea sailkapen zootekniko hauetako batekin:
-
“esnetarako azienda ugaltzea” edo
- “ekoizpen mistorako azienda ugaltzea” edo
- “txahalen hazkuntza”.
Eskaeraren urtearen aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era arte bitartean gutxienez 6 hilabetez erosleei esne emateak egiten edo zuzeneko esne salmentan jardun behar izan dute, edo aurreko urtean zuzeneko salmenten aitorpena aurkeztu behar izan dute.
Laguntzaren zenbatekoa:
-
150 aberera arte: Aleko zenbatekoaren % 100
-
Gainerakoak, 725era iritsi arte: Aleko zenbatekoaren % 50.
Mendialdeetako ustiategietan aleko zenbatekoa % 15 handiagoa izango da.
HARAGITARAKO ARDI AZIENDA ETA AHUNTZ AZIENDA MODU ESTENTSIBOAN ETA ERDI-ESTENTSIBOAN HAZTEN DITUZTEN ABELTZAINENTZAKO LAGUNTZA
Hautagarriak izango dira:
-
Ardi ugaltzaileak, eskaera aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean behar bezala identifikatuta eta erregistratuta daudenak.
-
Jarduerari ekiten dioten gazte eta abeltzainentzat, eskaera bakarra abeltzaintzarako laguntzak eskatzen dituzten lehen eskaera izanik, ustiategian daudenak izango dira abere hautagarriak, eskabideak aldatzeko azken egunean eskuragarri dagoen azken zentsu aitorpenaren arabera. Hala ere, eskaera bakarra aldatzeko amaiera data baino lehen ustiategiaren titulartasun aldaketa baten lagapen hartzaile gisa agertzen badira, hautagarritasun datetan ustiategian dauden animaliak hartuko dira kontuan, eta aukera onuragarriena aplikatuko zaie.
-
Erroldatutako eme hautagarriak, gutxienez:
-
30 ardi
-
10 ahuntz
-
Abereak dauden ustiategiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- REGAn erroldatuta egotea sailkapen zootekniko hauetako batekin:
- “haragitarako azienda ugaltzea”
- “ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”.
- Ustiategiko irteera mugimenduen atalasea eme hautagarri bakoitzeko 0,6 arkume edo antxume izan behar da gutxienez.
Eskaeraren aurreko urteko ekainaren 1etik eskaeraren urteko maiatzaren 31ra arteko aldia hartuko da kontuan.
Aurreko urteko ekainaren 1aren ondoren jarduera hasiz gero edo titulartasuna aldatuz gero, gutxieneko atalaseak hainbanatuko dira. -
Atalasearen % 50era iritsiz gero, laguntza eme ugaltzaileen kopuru proportzionalaren araberako izango da.
Eskaeraren urtearen aurreko urteko urriaren 1etik eskaeraren urteko irailaren 30era arte bitartean egindako esne emateen edo zuzeneko esne salmenten aitorpenik edukiz gero, Espainiako batez besteko esne ekoizpena (ardiek 230 litro eta ahuntzek 380 litro) edo egiaztatutako beste bat erabiliko da laguntza honetarako gehienez onartuko diren abelburuen kopurua zehazteko.
ARDI ESNEAREN ETA AHUNTZ ESNEAREN EKOIZPEN JASANGARRIRAKO LAGUNTZA
Hautagarriak izango dira:
-
Ardi ugaltzaileak, eskaera aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean behar bezala identifikatuta eta erregistratuta daudenak.
-
Jarduerari ekiten dioten gazte eta abeltzainentzat, eskaera bakarra abeltzaintzarako laguntzak eskatzen dituzten lehen eskaera izanik, ustiategian daudenak izango dira abere hautagarriak, eskabideak aldatzeko azken egunean eskuragarri dagoen azken zentsu aitorpenaren arabera. Hala ere, eskaera bakarra aldatzeko amaiera data baino lehen ustiategiaren titulartasun aldaketa baten lagapen hartzaile gisa agertzen badira, hautagarritasun datetan ustiategian dauden animaliak hartuko dira kontuan, eta aukera onuragarriena aplikatuko zaie.
-
Erroldatutako eme hautagarriak, gutxienez:
-
30 ardi
-
10 ahuntz
-
Abereak dauden ustiategiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- REGAn erroldatuta egotea sailkapen zootekniko hauetako batekin:
- “esnetarako azienda ugaltzea”
- “ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”.
- Gutxienez 80 litroko ekoizpena eduki behar dute ardi ugaltzaile bakoitzeko, edo 200 litrokoa ahuntz ugaltzaile bakoitzeko.
Eskaeraren aurreko urteko ekainaren 1etik eskaeraren urteko maiatzaren 31ra bitartean egindako esne emateak hartuko dira kontuan. Esnea zuzenean salduz gero, eskaeraren aurreko urtean egindako salmentak hartuko dira kontuan.
Aurreko urteko ekainaren 1aren ondoren jarduera hasiz gero edo titulartasuna aldatuz gero, gutxieneko atalaseak hainbanatuko dira. -
Atalasearen % 50era iritsiz gero, laguntza eme ugaltzaileen kopuru proportzionalaren araberako izango da.
ARDI AZIENDA ETA AHUNTZ AZIENDA LARREETAN GABE LUGORRIETAN, UZTONDOETAN EDO BARATZE UZTAREN HONDAKINETAN LARRATZEN DITUZTEN ABELTZAINENTZAKO LAGUNTZA
Dirulaguntzarako onartzen diren 2 Ha-tik gorako larre iraunkorrak aitortu dituztenek ezin dute eskatu laguntza hau. Halaber, larre iraunkorren azalera aitorpenaren arabera dirulaguntzarako onartzen diren lurren azaleraren % 3 baino gehiago bada, ezin eskatu izango da laguntzarik.
Honako baldintza hauetako bat bete behar da laguntza honen onuraduna izateko:
- Abereak artzaintzan modura lugorrietako landareez, uztondoez edo baratze uztaren hondakinez bazkatzera eramaten dituzten laborantza lurren edo laborantza sail iraunkorren hektareak aitortu behar dituzte.
- Beste titular batek aitortutako lurretan idatzizko akordio baten bidez egindako aprobetxamendua aitortu behar dute.
- Aprobetxamendu honetarako adjudikazioa edo kontzesioa eduki behar dute.
Dirulaguntzarako gehienez onartuko diren abereak: Biderketa hau egingo da: artzaintza lanak egiten diren lurren azalera (Ha) bider 1,2 ALU/Ha-ko abere karga (0,1 ALU/ardi-ahuntz).
Hautagarriak izango dira:
-
Ahuntz eta ardi ugaltzaileak, eskaera aurkezten den urteko urtarrilaren 1ean behar bezala identifikatuta eta erregistratuta daudenak.
Abereak dauden ustiategiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- REGAn inskribatuta egon behar dira “Ekoizpena eta ugalketa” edo “Larrea” motarekin. Lehen motakoen sailkapen zooteknikoa hauetako bat izan behar da:
- “haragitarako azienda ugaltzea"
- “esnetarako azienda ugaltzea"
- “ekoizpen mistorako azienda ugaltzea”.
Ez da onartuko ordainketa zuzenik ez bestelako laguntzarik, baldin eta frogatzen bada inguruabar aizunak sortu direla laguntzak lortzeko.
Oro har:
-
Datuak edo dokumentazioa faltsutzea edo ezkutatzea.
-
Lurretan beretan kontrolak egitea eragoztea
-
Eskaera kentzea saiatzea, lurretan beretan kontrola egingo dela edo irregulartasunak daudela jakin ondoren.
-
Ustiategiak modu artifizialean zatitzea honako helburu hauetako baterako:
-
Nekazari aktiboa izan beharra betetzea, hau da, nekazariaren diru sarrera guztien % 25 gutxienez nekazaritzaren bidez lortzen direla frogatzea.
-
Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntzaren ordainketei murrizteko aplikatzea eragoztea edo aplikazioa minimizatzea.
-
Jasangarritasunerako errenta osatzeko birbanaketako laguntzaren onura maximizatzea.
-
Zenbait ekorregimenetan, lotutako laguntzatan edo landa garapeneko esku hartzetan azaleraren edo abereen araberako degresibitatea aplikatzea eragoztea edo aplikazioa minimizatzea.
-
-
Errentak esleitzeko araubidean dagoen entitate batean (SZ, OE, TPE) bazkide berria sartzea nekazari aktiboa izan beharra betetzeko (alta GSan edo nekazaritzako jardueraren errenten ehunekoa diru sarrera guztietan).
Lur eremuetarako laguntzak:
- Larreetan nekazaritzako jarduera egiten dela egiaztatzeko aurkeztutako frogak faltsuak direlako edo iruzurra egin delako zantzuak egotea.
- Ustiategiaren ekoizpenarekin zerikusirik ez daukan lur eremuren bat edo jarduera bat aitortzea.
- Bikoiztasunen kontrolean antzematea aitortzaile batek baliagarri ez daukan aitorpena aurkeztu duela.
- Lurzatien edukitza egiaztatzeko aurkeztutako frogak faltsuak direlako edo iruzurra egin delako zantzuak egotea.
- Jarraiko bi kanpainatan behar baino azalera handiagoa aitortzea.
- Nekazaritzako jarduera egiten ez den eremuak aitortu direlako zantzuak egotea.
- Artzaintza aitortzea, eskatzailearen ustiategiko abereekin egiten ez denean.
- Eskaera bakarra aurkezten den autonomia erkidegoa ez beste batzuetan mantentze lanak baino egin ez diren lur eremuak aitortzea.
- Herri lurrak erabiltzeko kontzesioaren ebazpenean ageri den aprobetxamenduaren adjudikazioduna ez izatea laguntza eskaeran lur horiek aitortzen duen pertsona.
- Ekoizleek abere trukeak egitea urtaroka, larreetan nekazaritzako jarduera egiten dutela frogatzeko behar den abere kargara iristeko. Ekoizleak ahaideak izatea edo haien artean sozietate harremana egotea arriskugarritzat joko da.
- Ekorregimen baten onuraduna izatea ABRS jasotzen ez den (edo proportzio oso txikian jasotzen den) lur eremu batengatik.
60.000 €-tik gorako ABRS ordainketak murriztea
-
Nekazariek ez dute jasoko ordainketak ez murrizteko onura, baldin eta frogatzen bada 2018ko ekainaren 1etik aurrera inguruabar aizunak sortu dituztela aipatutako murrizketa ez aplikatzeko, esaterako ustiategia zatitzea edo bazkide aizunak sartzea lotutako entitate baimendu batean murrizketa banaka kalkulatzeko entitateko kide bakoitzari.
Jasangarritasunerako errenta osatzeko birbanaketako laguntza
-
Nekazariek ez dute jasoko inolako onurarik laguntza kalkulatzean, baldin eta frogatzen bada 2018ko ekainaren 1etik aurrera inguruabar aizunak sortu dituztela lakuntzaren zenbatekoa gehitzeko, esaterako ustiategia zatitzea edo bazkide aizunak sartzea lotutako entitate baimendu batean murrizketa banaka kalkulatzeko entitateko kide bakoitzari.
Gazteentzako laguntzari edo erreserba nazionalaren esleipena:
-
Nekazari gazteak nortasun juridikoa duten nekazaritza enpresetako bazkide edo kide gisa modu artifizialean sartu direla frogatzea, enpresak ordainketa hori jaso ahal izateko kualifikatzeko helburu bakarrarekin.
-
Nekazaritzako Gizarte Segurantzan alta ematea eta eskaera baietsi ondoren baja ematea.
-
Titulartasuna nekazari gazte bati edo jardueran hasi den nekazari bati pasatzea eta gero, erreserba esleitu edo DPB eskubideak ordainsaririk gabe emanez gero, atzera ere lehengo titularrari eskualdatzea.
-
Laguntza eskubideak modu artifizialean bikoiztea era honetara: titularrak eskubide batzuk lagatzen dizkio hirugarren bati, lurrik gabe, eta beste alde batetik lurrak edo abeltzaintzako ustiategia REGA kidearekin lagatzen du, eta lurren edo abeltzaintzako ustiategiaren titular berriak beste eskubide batzuk eskatzen dizkio Erreserba Nazioanalari.
- Abere trukeak ekoizleen artean.
- Aldakuntza neurrigabeak ugaltzaileen erroldan ustiategiko urteko batez besteko abeltzaintza jarduerarekin alderatuta.
- Ustiategiko lurzati guztietan bete behar dira nahitaez.
- Lurrak kudeatzeko legezko baldintzak, lurrak nekazaritza eta ingurumen egoera egokian mantendu beharra, eta baldintza sozialak (2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean).
LURRAK NEKAZARITZA ETA INGURUMEN EGOERA EGOKIAN MANTENDU BEHARRA.
- NIBO 1. Larreak: EAEko mailan.
- NIBO 2. Hezegunean eta zohikaztegiak babestea.
- Debekatuta sasitzak kentzea.
- Artzaintzan, gehieneko abere kargak bete behar dira.
- NIBO 3. Debekatuta dago sasitzak eta landare hondakinak erretzea baimenik gabe.
- NIBO 4. Ibai ertzetan babes zerrendak ezartzea.
- 5 metro zabalerako lur zerrenda bat laboratu gabe, baina landaretza ereinarekin edo berezkoarekin. Lur horietan debekatuta egongo da ongarriak eta produktu fitosanitarioak aplikatzea.
- Lurzatiko gainerako lurretatik bereizi behar dira.
- Lur zerrenda hauek SIGPACeko geruza egokian agertu behar dira.
- NIBO 5. Laborantza kudeatzea.
- Malda ertaineko eremuetan (% 10 edo gehiago) debekatuta dago malda handieneko norabidean laboratzea.
- NIBO 6. Lurzoruaren gutxieneko estaldura.
- Neguko labore belarkarak:
- Bilketatik irailaren 1era arte ezin da lurra irauli, ez eta bertikalean laboratu ere.
- Zurezko laboreak:
- Malda % 10 edo handiagoa bada, gutxienez metro bateko zabalerako landare estaldura mantentzea (ereina edo berezkoa) maldari handieneko norabidea zeharkatzen duten kaleetan urritik martxora bitartean (biak barne).
- Lugorriak:
- Lurra lantzeko jarduera tradizionalak egitea, ahalik gutxien laboratzea edo lurren gainean estaldura egokia mantentzea.
- Debekatuta dago nekazaritzako lanak egitea apiriletik ekainera bitartean (biak barne).
- Neguko labore belarkarak:
- NIBO 7. Laboreak txandakatzea eta dibertsifikatzea.
- Laboreak hiru urtetik behin txandakatu behar dira.
- 2021 eta 2024ko kanpainen artean gutxienez bi labore landu behar dira.
- Laboreak dibertsifikatzea:
-
Ustiategiko laborantza lurren azalera 10 hektareatik gorakoa eta 20 hektarea edo gutxiagokoa:
- 2 labore. Nagusiak ezin du hartu laborantza lurren azaleraren % 75 baino gehiago.
- Ustiategiko laborantza lurren azalera 20 - 29 hektarea artekoa:
- 2 labore. Nagusiak ezin du hartu laborantza lurren azaleraren % 70 baino gehiago.
- Ustiategiko laborantza lurren azalera 30 hektarea baino gehiago:
- 3 labore. Nagusiak ezin du hartu laborantza lurren azaleraren % 70 baino gehiago, eta bi handienek batera ezin dute hartu azaleraren % 90 baino gehiago.
-
Salbuespenak: 10 ha edo gutxiagoko labore-lurrak dituzten ustiategiak, ekologikoak eta honako hauek dituztenak:
-
Belar edo bestelako bazka, lekadun, lugorri edo erabilera horien konbinaziorako erabiltzen diren laborantza-lurren % 75 baino gehiago
-
Nekazaritza-azalera onargarriaren % 75 baino gehiago larre iraunkorrak, belarrak edo bestelako bazkak izan daitezke, edo erabilera horien konbinazioa.
-
-
- NIBO 8. Ekoizpenerako erabiltzen ez diren eremuak edo elementuak
- Ekoizpenerako erabiltzen ez diren elementuak:
- Lugorriak, ibaiak babesteko lur zerrendak, baso mugak eta paisaiako elementuak.
-
Azaleraren % 4 izan behar dira nahitaez (ehuneko hau faktore batzuen arabera aldatzen da). Salbuespena: NIBO-7an adierazitakoak, ustiategi ekologikoak izan ezik.
Elementua Haztapen faktorea Lurgorria
1
Biodibertsitate lurgorria (lugorri meliferoa barne)
1,5
Babes-zerrenda
1,5
Biodibertsitate basterrak
2
Baso-mugak
2,5
Terrazak
1
Heskaiak - zuhaitz-zerrendak
2
Zuhaitz bakarra
1,5
Zuhaitz errenkada
2
Zuhaitz multzoa
1,5
Landako mugak
1,5
Urmaelak
1,5
Hezegune txikiak
1,5
Uharteak edo enklabeak eta maianoak
1
Biodibertsitate uharteak
1,5
Harrizko hormak
1
Eraikuntza tradizionalak
1
Zerealak eta oleaginosoak eta usaintsuak biltzen ez diren eremua
1 - Paisaiako elementuak mantentzea:
- Debekatuta dago heskaiak eta zuhaitzak moztea hegaztien umatzeko eta ugaltzeko aldian.
- Ekoizpenerako erabiltzen ez diren elementuak:
-
NIBO 9. Larre iraunkor ahulak bihurtzeko edo goldatzeko debekua.
- NIBO 10. Ongarritze jasangarria.
- Ongarritzea landa koadernoan erregistratu behar da.
- Ekoizpen unitate bakoitza ongarritzeko plana eduki behar bada.
- Mindak tokian bertan aplikatu behar dira, eta simaurra laborantza sailetan lurperatu behar dira.
NPB laguntzen onuradunek bete behar dituzten betebeharren sistema, aplikatu beharreko lan eta enplegu baldintzekin edo enplegu emaileak horretarako ezarritako egintza juridikoetatik eratorritako betebeharrekin lotuta.
-
Baldintzazkotasun betebehar hauek sartuko dira indarrean:
-
NIBO-2: Hezegunean eta zohikaztegiak babestea.
-
NIBO-7: Laboreak txandakatzea eta dibertsifikatzea
-
NIBO-8: Ekoizpenerako erabiltzen ez diren eremuak edo elementuak
-
Baldintzazkotasun soziala
-
-
2024ko kanpainan eskubide guztiak eskatuko dira. Ezin izango dira txandakatu.
-
Eskabidea aldatzen den egunean Nekazaritzako Gizarte Segurantzan norberaren konturako edo autonomoagatiko (nekazaritza-jardueragatiko) alta emanda ez dauden nekazari berriek, nekazaritza-jardueratik datozen guztizko diru-sarreren % 25 izan beharko dute gutxienez, eskaera egin eta hurrengo 2. zergaldian beranduenez, eta ezin izango dute aurreko urtean 5.000 euro baino gutxiago jaso izanaren salbuespenari heldu, ezta nekazari aktiboaren betekizuna Nekazaritzako Gizarte Segurantzan alta emanda justifikatu ere.
-
Laboreak txandakatzeko ean, laborantza-lurrak 10 ha baino gutxiago izatearen salbuespena ustiategi osoari dagokio, ez ari.
-
Bestaldetik, SIGPACen 221 intzidentzia duen esparru bat (azken hiru kanpainetako batean ureztatutako lur bat) aren parte izan daiteke lehorreko lurretan edo lur ureztatuetan, eskatzaileak nahi duen bezala.
-
Artzaintza estentsiboko ean, 10 km-tik beherako distantziara dauden esparruek lurzati-multzo bat osa dezakete, horiek kudeatzeko.
Behin-behineko eskubideen eta 2023ko eskaera bakarreko azalera aitorpenen arteko zuzeneko baliokidetasuna. 2024ko apirilaren 1a baino lehen jakinaraziko da.
2023tik aurrera DABR eskubideei konbergentzia aplikatuko zaie eskualdeko batez besteko baliora iristeko 2026rako. 2023an ez da egongo eskubiderik aleko balioa 2026ko eskualdeko batez besteko balioaren % 76tik beherakoa daukanik. Balio gehikuntzak finantzatzeko, eskualdeko batez besteko balioa gainditzen dutenen balioa murriztuko da.
Eskubideen balioari buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren web orrian: