Arabako onura publikoko mendiak
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Mendiak
- Arabako onura publikoko mendiak
Arabako onura publikoko mendiak
Arabako onura publikoko mendien katalogoa
Mende bat beteko da 2009an Arabako Onura Publikoko Mendien Katalogoa onartu zenetik. Katalogazio horren bidez, Arabako jabetza publikoko Arabako mendi asko basogintzako jabari publiko izendatu dira, eta horren ondorioz babes oso handia ematen zaie.
Arabako baso lurzoruen % 75 osatzen dute batez ere bertako espezieez landatutako basoek. Gehienbat pagoak daude. Gero erkametza, artea eta pinu gorria dira azalera gehien hartzen dutenak.
Arabako mendi publiko gehienak Europako Natura 2000 Sare Ekologikoan sartuta daude, eta horren ondorioz ekarpen handia egiten dio baso sektoreak Biodibertsitatea onik iraunarazteari: Natura 2000 Ekologia Sarearen % 88,7 mendi publikoa da.