Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Mendiak
- Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea

Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea
Onddoak, loreak eta basa fruituak aprobetxatzea
Onddo bilketa egiteko jarraibideak:
-
Arabako Lurralde Historikoan onddoak eta perretxikoak biltzea librea da, pertsona eta egun bakoitzeko 2 kilogramoraino, lur mugatu eta behar bezala seinaleztatuan izan ezik.
-
Nekazaritza sailak biltzeko egunak mugatu ahalko ditu baliabidea babesteko.
-
Debekatuta dago zorua iraultzea eta perretxikoak erauztea.
-
Biltzeko aizto edo labana bat baino ez da erabiliko.
-
Aireztatzea eta esporak kanpora erortzea ahalbidetzen duten saskietan bilduko dira. Debekatuta dago biltzeko plastikozko poltsak, motxilak edo antzekoak erabiltzea.
-
Ezingo dira onddoak bildu lehenengo garapen faseetan.
-
Umelduta, apurtuta edo hondatuta ikusten diren aleak tokian bertan utziko dira.
-
Xede zientifikoetarako, identifikatzeko, bildumarako edo beste xede batzuetarako hiru ale baino ez dira bilduko.
-
Identifikazio taxonomikorako baino ezingo da perretxikoa hondatu.
- Debekatuta dago ilunabarretik egunsentira arte biltzea.
Onddo eta landare bilketa egiteko jarraibideak:
-
Basa fruituen bilketa librea da pertsona eta egun bakoitzeko 2 kilogramoraino.
-
Medikuntza, dekorazio edo sukaldaritzarako belarki eta loreetarako mugak pertsona eta egun bakoitzeko eskutada bat da, eskuan biltzen diren belarki eta loreetarako, eta pertsona eta eguneko 200 gramo berde ontzi motaren batean biltzen diren landare edo loreetarako.
Mugatutako lurrak Araban
- Asparrena-Apotako parke mikologikoa M.U.P. 305, 306, 307, 311, 632 eta Ametzagako Goi Mendia.
- Arraiako onddo-gunea
- Arcenako Mendilerroko Erkidegoa. Plano orientagarria
- Gordoako administrazio batzarra M.U.P 312 "Oraneta".
Araudia
89/2008 FORU DEKRETUA, urriaren 14ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onddo, landare, lore eta basa-fruituen aprobetxamendua arautzen da.
Boilurrak, eztia eta zurezko landareak biltzeko jarraibideak:
-
Boilurren, eztiaren eta zurezko landareen aprobetxamendua, hala nola txilar, ezpel eta zuhaitzena, ez da librea eta berariazko baimena beharko da.
-
Debekuak eta zehapenak
-
Legeak babestutako edo mehatxatu gisa katalogatutako espezieak biltzea debekatzen du.
-
Araudi hori ez betetzeak 30-250 euroko isunak ekar ditzake, baita era desegokian aprobetxatutakoaren konfiskazioa eta eragindako kalte-galeren ordaina ere.
-