Kirol-probak
Kirol-probak
Erabilera komun berezikotzat jotzen diren kirol jarduera ez-motorizatuen antolatzaileek, sektoreko araudiak eskatzen dituen beste baimen eta lizentzia batzuekin batera, orrialde honetan eskuragarri dauden bi dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta, eskatutako jarduera egiteko baimena izapidetzeko.
Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira mendiko oinezko lasterketak, mendiko bizikleta lasterketak, mendiko martxak (oinez zein bizikletaz), duatloiak, arku tiroaren probak, orientazio probak eta Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak halakotzat jotzen dituen beste batzuk.
Lehenengo dokumentuak jasotzen du mendiaren erakunde titularren baimena proba hori egiteko, eta horretarako jarritako baldintzak .
Bigarren dokumentuak, kirol probak egitea eta ehiza jarduera bateraezinak direnez, eta probetan parte hartzen dutenen segurtasuna zaintze aldera, ehiza barrutiaren titularraren zein adjudikaziodunaren adierazpena jasotzen du, kirol proba egiteko unean ehiza jarduerarik ez dela egingo dioena.
Erakundearen ibilgailu motordunak
Antolatzaileak, OPko menditik igarotzeko eskaeraren bidez, mendiaren erakunde titularrari jakinaraziko dio zer ibilgailu nahi duen OPko mendira sartzea, baldin eta Arabako Foru Aldundiaren eta Arabako toki erakundeen onura publikoko mendietan eta herri jabariko mendietan ibilgailu motordunen zirkulazioa arautzen duen Diputatuen Kontseiluaren martxoaren 9ko 10/2010 Foru Dekretuaren 8. artikuluko baldintzaren bat betetzen bada.