Abeltzaintza azpiproduktuen kudeaketa
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Abeltzaintza
- Abeltzaintza azpiproduktuen kudeaketa
Abeltzaintza azpiproduktuen kudeaketa
Giza kontsumorako ez diren abeltzaintzako azpiproduktuen kudeaketa
Abeltzaintzak azpiproduktu batzuk sortzen ditu, arautzen dituen araudi bereziaren arabera suntsitu aurretik era egokian kudeatu eta balorizatu behar direnak. Gainera, azpiproduktu horietako batzuk arriskutsuak izan daitezke osasun zioengatik eta, beraz, haien kudeaketa eta garraioa zein haien ezabatzea ikuskatu behar dira: satsak, mindak, abereen gorpuak...
Abeltzaintza Zerbitzuak abeltzaintzako ustiategiak eta Arabako Lurralde Historikoan SANDACHak kudeatzen dituzten enpresak arlo horretan kontrolatzeko programak egiten ditu.
Abereen gorpuen kasu zehatzerako, Arabako Foru Aldundiak kontratuak dauzka Arabako Lurralde Historikoan, bai foru titulartasuneko errepideetan gertatutako istripuetan, sortutako gorpu guztiak kendu, garraiatu eta baimendutako tratamendu plantan suntsitzea kudeatzeko, bai abeltzaintzako ustiategietan.