Elikadura segurtasuna
Elikagaien segurtasuna
Arabako Foru Aldundiak, halaber, eskumena dauka Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustiategietan ekoitzitako elikagaien segurtasuna bermatzeko ekintzak burutzeko. “Elikagaien segurtasuna” kontzeptu zabalean zenbait arlo sartzen dira, oinarrizko ekoizpenaren “kalitatea”ri lotuak denak.
Horretarako, kontrolak egiten dira merkatuan euren produktuak jartzen dituzten abeltzaintzako ustiategien unibertsoan, “Elikakatea kontrolatzeko urte anitzeko plan”en bidez. Alderdi hauek jorratzen dituzte plan horiek: animalien trazabilitatea, animalien ongizatea, abeltzaintzako oinarrizko ekoizpenaren higienea, abereen elikadura, medikamentuen erabilera animalien ekoizpenean, eta beste batzuk.