Mahastia landatzeko patroiak edo txertaka aukeratzea
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Mahastizaintza
- Mahastia landatzeko patroiak edo txertaka aukeratzea
Mahastia landatzeko patroiak edo txertaka aukeratzea
Mahastia landatzeko txertaka aukeratzea
Mahastia landatu aurretik, laborea garatuko den baldintza agronomikoen azterketa xehatua egin behar da. Tokiaren klimari, lurzoruari, orografiari eta ur erabilgarritasunei buruz aritu gara, izan ere, horiek, eta lege, ekonomia edo merkataritza arloko beste alderdi batzuk kontuan hartuko ditugu barietatea aukeratzeko orduan.
Aldez aurretik lursaila prestatzen dugunean, istiltzen diren eremuak saihestu behar ditugu, lurzatitik ura irteten eta lurzorua drainatzen lagunduz.
Mahastirako lurraren egokitasuna ezartzeko, handik hurbil landaketarik dagoen azter dezakegu, edo bestela, azterketa xehatua ere egin dezakegu. Hor, lurra aztertzeaz gain, hobi pedologikoak ere egingo dira.
Hobi pedologikoek 2 metro inguruko sakonera izango dute, eta bisualki alde nabarmenak daudela ikusten bada, lurzorua eta zorupea bakoitza bere aldetik aztertzea komenigarria izango da. Lurzorua aztertu ondoren, haren eta hobi pedologikoen ezaugarri fisiko eta kimikoen berri izango dugu, baita sustraiak sortuko diren sakoneraren eta izaeraren berri ere.
Hobi pedologikoen kopurua lurraren heterogeneotasunaren araberakoa izango da. Horrela, landaketa egingo dugu eremuan dagoen tamaina esanguratsuko eremuak beste egin beharko dira. Lagungarria izan dadin, lurzatia laua bada, hektareako laginketa bat egingo da; bi, Arabako Errioxan, lurzatiak hegalean daudelako; bat, sakonunerako, edo finkaren beheko partean, eta beste bat, goiko eremuan.
Kontuan hartu beharreko lur laginketen kopuru komenigarria hodi pedologikotarako adierazitakoa izango da, hots, bat edo bi hektareako, lur homogeneoetan, laginketa bakoitza zenbait tokitako lurra nahastuz lortzen dela kontuan hartuz. Lurraren itxurarengatik edo aurreko landaketaren klorosi ferrikoko sintomengatik, kareharri aktiboko edukietan aldeak daudela uste bada, toki gehiagotatik hartuko dira laginketak, bereiz aztertzeko. Izan ere, emaitzetan dauden aldeak kontuan hartuz, txertaka desberdinak aukeratuko ditugu.
Hobi pedologikoek eta lurzoruaren azterketak ematen diguten informazioak txertaka egokia, beharrezko aurretiko zuzenketak edo ongarriketak aukeratzen lagunduko gaituzte, baita landaketa beraren bestelako diseinu faktoreak ere.
Arabako Foru Aldundiak, Guardiako Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuaren (Ardoaren Etxea) bidez, lurrak aztertzeko zerbitzu bat du. Horrela, mahastizainari edo upeltegiari aholkatzen dio, Araban mahastia landatzeko faktore guztiei buruz
Aukeratzeko irizpideak
Kalitatearen elementu nagusi bezala, mahastia non kokatuko den eta zein motatako mahatsondoa landatuko dugun aukeratzen dugunean, garatuko den baldintzetara ongi egokituko den txertaka aukeratzea ere beharrezkoa da. Horretaz gain, txertakak vinifera-patroi elkarketak viniferak dituen ezaugarriak mantentzea eta ahal bada horiek hobetzea ahalbidetu beharko du. Txertakak dituen ezaugarrietariko batzuk viniferari transmitituko dizkio. Hortaz, indar handiko, edo fruituen hartze maila handiko txertaka batek ekoizpen gaitasuna handitzen lagunduko du, fruituaren ontzea atzeratuta. Baina hori bereziki arriskutsua izan daiteke txertatutako mahatsondo mota berantiarra bada eta ekoizpen handia badu Patroi ahul batek, edo oso emankorra ez denak, ordea, mahats bilketa aurreratu egiten du.
Era berean, zenbait patroik, hala nola 41 B patroiak, ekoizpen handia dute eta euren heltzea atzeratu egiten da, fruituen hartze tasa handia delako. Antzekoa gertatzen da SO4 patroiarekin. Bibliografiaren arabera, heltzea aurreratzen bada ere, fruituen hartze tasa handia bada (txertaketa honekin normalean gertatzen da), eta horrez gain, udan lehortea jasaten badu (gure baldintzetan ohikoa da), azkenean heltzea atzeratzen da, eta desorekak gertatzen dira heltze fenolikoaren eta industrialaren artean.
Txertaka ongi aukeratzeak duen garrantzia ikusita, eragina duten faktore desberdinak zehatz-mehatz aztertu beharko ditugu. Hala ere, asmatzea ez da erraza, zein alderdiari edo alderdiri garrantzi handiagoa eman zalantza izango dugu beti. Bestalde, komeni da, batez ere tamaina ertaina/handia duten mahastietan, patroi bakar bat ez erabiltzea. Modu horretan, biodibertsitatea izango dugu eta aukeratutako patroiak uste genuen emaitza ematen ez badu, mahasti osoa galtzeko arriskua ekidingo dugu.
Filoxera errazago jasaten duelako txertatzen da vinifera patroi batean. Patroiak legeztatuak egoteko, aipatu intsektuaren erasoak jasan behar ditu. Jatorrian Vitis viniferarekin nahastutako patroiak jasangarritasun txikiagoa dute. Hala ere, Araban ez da arazorik egon txertaka hibridoekin.
Bateraezintasuna gerta daiteke barietatearen eta patroiaren arteko diametroaren aldearengatik (haztegian arintzen saiatzen da, hala ere, Ripariatik datozen patroietan ez dute inoiz lortzen barietatearen lodiera), zurezko basoen diametroaren aldearengatik (161-49 eta Tenpranillo), hesi bat sortzen delako (tilosia). Horrek, izerdiaren zirkulazioa urritzen du. Bestalde, alde genetikoak direla eta, ezin da sortu soldatzeko ehun bideragarririk.
Jadanik adierazi dugu landatu aurretik zangak edo hodi pedologikoak eta lur azterketak egitea komenigarria dela. Horrela, lurraren izaerari eta lurzoru motari buruzko informazioa izango dugu.
• Kareharria jasatea: Kareharri gehiegi edukitzeak, besteak beste burdina blokeatu egiten du eta horren asimilazioa murriztu. Horren ondorioz, klorosia ferrikoa deiturikoa sortzen da. Aipatu fenomenoak hostoak horiztatu egiten ditu, eta funtzio klorofilikoa gutxitzen denez, landarea ahuldu egiten du. Arabako Errioxan lursail gehienek kareharrizko lurzoruak dituzte.
Kareharri aktiboa jasateari buruzko taulak eta eskalak daude, bai eta kareharria eta bereganatu daitekeen burdina erlazionatzen dituen I.P.C., klorosia garatzeko gaitasunaren indizea, oinarritzat hartzen dutenak ere.
Bestalde, txertaka batek kareharri eduki handia jasan ahal izateak ez du esan nahi txertaka bera kareharri gutxi duten lurzoruetarako gomendagarria ez denik.
Lurzoruko kareharri eta burdin kopuruek eta formek harreman hertsia dute mahastian klorosia agertzearekin. Horretaz gain, ondorengo faktore hauek ere eragin handia dute:
- Lurzoruan kareharri kopuru bera edukita ere, lur arinek buztin ugari dutenek baino klorosia izateko aukera handiagoa dute. Buztinak karearen ondorio ezkorrak zuzentzen ditu ohiko drainatze egoeratan.
- Gehiegizko hezetasuna egoteak mahastian klorosia agertzeko aukerak ere handitzen ditu, beraz, batzuetan, nahikoa da finkaren drainatzea hobetzearekin arazo hori saihesteko.
- Gehiegizko hezetasunak mahastian klorosia agertzeko aukerak areagotzen ditu. Hortaz, askotan lursailaren drainatzea hobetzearekin aski da arazoa konpontzeko. Goldatu daitekeen geruzaren lodierak ere klorosian eragina du. Geruzak lodiera gutxi baldin badu, edo ur eskasia dagoenean, sustraiek zonalde sakonagoak bilatzen dituzte eta bertan gainazaleko geruzetan baino kareharri kopuru handiagoa dago.
- Orokorrean, esan daiteke, mahastia ahultzen edo horren garapenaren aurka doazen elementu guztiek kareharri klorosia agertzeko arriskua areagotzen dutela: orekatu gabeko ongarritzeak, inausketa handiak edo ebakidura sakonak, izurriteak eta gaixotasunak, laboratze akastunak edo desegokiak, istiltzeak, patroi eta txertoaren arteko afinitate urria eta abar.
• Lehortea jasatea: Txertakaren arabera aldagarria
Oro har, Rupestris, Vitis vinífera eta Berlandieri barietateekin egindako gurutzaketek hobeto jasaten dituzte lehorte baldintzak Riparia sartzen denetan baino.
• Lurraren trinkotasuna eta gehiegizko hezetasuna jasatea
Buztin kopuru handiko eta egitura lodiko lurzoruak ez dira mahastizaintzarako oso egokiak sustraiek lurrean sartzeko duten zailtasunarengatik eta sustraiak itotzeko duten arriskuarengatik. Mota horretako lurzoruetan, mahastia beste eremu batean ezartzea posible ez denean, landaketa baino lehen drainatzea hobetu beharra dago.
Ondorengoak dira oso trinkoak diren lurzoruetan gutxien sufritzen duten patroiak: 1103 Paulsen, el 99 Richter, y 110 Richter, 5-A-MZ eta 41 B (“chaselas”). Sentikorrenen artean berriz, 161-49 Couderc eta el 3309 C eta Rupestris de Lotmota ditugu. Hezetasunari dagokionez, patroi guztiak oso sentikorrak dira, hala ere, istiltzeak hobeto jasaten dituzte honako patroi hauek: Fercal, SO4, Riparia Gloire, 161-49, 420 A edo Gravesac.
• Lurzoru gaziak jasatea
Arabako Errioxan oso ugariak ez badira ere, gatz disolbagarri kopuru handia duten lurzoruetan mahastiak egokitzeko dituen zailtasunez gain mahastia landatzea erabakitzen badugu, 1103 Paulsen patroia aukeratuko dugu gazitasuna hobe jasaten baitu. 140 Ruggerik ongi jasaten ditu zertxobait handiak diren gatz mailak.
• Sakonera gutxiko lurzoruak jasatea
Landatu behar dugun mahastian hartutako laginek adieraziko digute zein sakoneran dagoen ama harkaitza edo sustraiek igaro ezinezko geruzak ote dauden.
Ezaugarri horiek, aldi berean, lehortea jasatearekin lotuta daude eta angelu geotropikoaren nahiz sustraiak lurrean sartu daitezkeen luzeraren arabera patroi bat edo bestea aukeratzea ekar lezake.
Arabako bi mahasti eremuen (Txakolinaren eremua eta Arabako Errioxa) artean dauden alde klimatikoek, eta azken eskualde horren barruan zehazki, mendebaldean (Gatzaga, Bastida...) eta ekialdean (Moreda, Oion...) dauden inguruen artean; garaiera handieneko eremuen (Kripan, Bilar...) eta txikieneko eremuen (Lapuebla, Mañueta...) artean, eta lur hurbilen artean, ezaugarri bereziak (malda, orientazioa...), egoera (muinoak, sakonuneak...) direla eta, uraren erabilgarritasunetan, izozte arriskuetan, heltzean eta bestelakoetan eragin handia izango dute. Horrenbestez, txertakaren aukeraketan ere baldintzatuko dute.
L
Patroiek mahatsondo barietateak duen portaera aldatu egiten dutenez, nekazaritza teknikei eta inguruari egokitzen zaion txertaka eta mahatsondo barietatea aukeratu beharko dugu.
Bestalde, txertakak mahatsondo barietateak dituen ezaugarriak baldintzatzen ditu. Adibidez, txertakak duen indarra mahatsondo barietateari transmititzen dio, eta ondorioz, fruituaren ontzea atzeratu egiten da.
Ziklo luzea duen patroi batean txertatzen den mahatsondo barietateari zikloa luzatu egiten zaio eta alderantziz. Indar handiko txertaka batek mahatsondo barietatearen indarra eta errendimendua handitu egiten ditu, baina fruituaren ontzea atzeratu dezake. Mahatsondo barietate sentikorretan aldiz, lur mugimendu arazoak sor ditzake.
Teoriaren arabera, oro har, indar handiko patroietatik ihes egin behar badugu ere, praktikari erreparatzen badiogu, ez du askorik aukeratzeko gure baldintzen artean. Beraz, azkenean, laborea zuzen erabiliz, indarra kontrolatuko dugu.
Nematodoak eta mahastia abian jarri ondoren jarraitzen duten zenbait onddo eta toxinak jasaten dituen ala ez kontuan hartuz, txertaketen portaera desberdina da birlandaketan. Ohiko patroien artean SO4k portaera ona du birlandaketetan, beste hauek bezala: 99 Richter, 140-Ruggeri edo 1103 Paulsen. Portaera txarra dute beste hauek: 420 A, 161-49, 5-AMZ, 3309 C, Gravesac eta 41B. Tarteko sentikortasuna dute 110 Richter, Fercal eta Rupestris de Lot txertaketek.
Puntu honek begi kolpe batez ikusi daitezkeen alderdiak barne hartzen ditu, esate baterako, sustrai kopurua eta banaketa, gainazaleko zatiaren garapena, "txertoen" kasuan soldatze onak, kalte mekanikorik edo izurriterik nahiz gaixotasunik ez egotea. Horretaz gain, zuzenean ikusten zailak edo ezinezkoak diren bestelako ezaugarri garrantzitsuak ere barne hartzen ditu. Horren adibide dira, barietatea eta klon benetakotasuna edo birusak eta antzekoak ez egotea. Horren aurrean, mahastizainak legeztaturiko patroien artetik ziurtatutako materiala edo estandarra aukeratu ahalko du.
Mahastia landatzeko txertaka aukeratzea
Deskargako dokumentuak:
Txertakako laburpen taula [PDF] - 230 KB
Lurzoru gazietan?
|
Kareharri aktiboaren edukia lurzoruan (%):
|
Kareharri aktiboaren edukia lurzoruan (%):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzoruaren emankortasuna (% MO):
|
Lurzorua ez da komenigarria mahastirako. Landatu nahi bada, erabili AL 140-Ru, hala ere, ziur asko, klorosi arazoak izango dituzte. |
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Urik edo ureztatzerik:
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Gomendatutako txertakak
|
Richter 110 Berlandieri x Rupestris gurutzatuz sortzen da, eta Arabako Errioxako baldintza gehienetara hoberen egokitzen den txertaka da. Izan ere, aldizka, lehorteak gertatzen dira, zoruaren kareharri mailak neurrizkoak direnean, emankortasun gutxi edo ertaina dagoenean eta drainatzeko arazorik ez dagoenean. Viniferekin antzekoa gertatzen da, eta indar handia dutenez, egoki maneiatzen badira, ongi eta beharrezko orekarekin gauza daitezkeen egunetan hel daitezke, arrisku larririk gabe.Buztin lurretan ere haz daitezke, betiere ongi drainatzen badira. Kareharri aktiboaren mailak handiak direnean (zoruan edo zorupean), Richter 110 patroia saihestu behar da, izan ere, klorosi sintoma handiak gerta daitezke kareharri aktiboaren maila % 13 baino handiagoa denean. Ez da eragozpena ere patroi hau oso emankorrak diren lurretan erabiltzea, indar handiegia duten eta heltzea atzeratzen den arren. Era berean, ez da komenigarria lur gazietan edo lur oso astunetan, eta etengabe hezetasuna dagoen lurretan ere oso ahula. Behin eta berriz gabeziak egoten dira, potasio gabeziak gehienetan, tempranillo barietatean bereziki |
Richter 99 Richter 110en antzeko jatorria du (Berlandieri x Rupestris).Gaur egun ez da erraza patroi hori haztegietan aurkitzea, eta Richter 110en beste aukera bat da, birlandaketetan bereziki, zenbait nematodori aurre egiten dielako, lur sakonetan, edo azaleko lastrak pitzatuta dituzten lurretan, hor sustraiak ongi sartzen direlako. R-110ekin alderatuta, indar txikiagoa du; fruktifikazioa, berriz, handiagoa. Aurkako alderdi gisa, ez da egokia sakonera txikiko lurzoruetan, eta R-110k baino okerrago egiten dio aurre lehorteari sakonera txikiko lurzorutan, sustraia azalean gutxiago garatzen delako. Ez da komenigarria pH azidoa edo gazitasuna duen lurzoruetarako. |
SO4 Riparia x Berlandieri da bere jatorria.Errendimenduak kontrolatuz, lurzoru sakonetan, ura bada (berez, edo, ureztatuz), SO4 kalitate oneko aukera da. Arabako Errioxan duela 15 urte baino gehiagotik sartzen da sail berrietan, eta laboreak eremu freskoetara eta Kantauriar mendikatetik hurbil dauden eremuetara hedatu denez, sortuz joan dira. Egoera honetan, ongi egokitu da, Richter 110 baino lehen sortzen delako, eta hezetasun luzeko baldintzak eta % 15 arteko kareharri aktiboko mailak hobeto jasaten dituelako. SO4 patroiak ekoizpena kontrolatzea eskatzen du, batik bat lehen urteetan, heldutasun egokia lortzeko. Errendimenduak gehiegizkoak badira, defoliazio goiztiarrak gertatzen dira, eta horren ondorioz, ardo arinak eta kolore gutxikoak sortzen dira. Oro har, vinifera guztiekin afinitate ona du, garnatxarekin izan ezik. Nematodoei ongi egiten die aurre, eta lur hareatsuetan bereziki magnesio falta areagotzen da. Emaitza ona txakolinaren arloan. |
420 A de Millardet G. SO4ren (Riparia x Berlandieri) jatorri berekoa da 420 A de Millardet, eta haren antzeko indar eta ahultasunak ditu. "Kareharrizko lurzoruen riparia" edo "Señorito txertaka" esaten zaio, haien ezaugarri agronomikoen erakusgarri nolabait. Indar txikitako patroia da, baina aukera ona lur sakon eta freskoetarako, izan ere, horrek, fruktifikazio handia ekartzen du. Afinitate ona dauka viniferekin, eta portaera ona du ibarbide fresko edo hegaletan, ureztatu badaiteke. Arabako Errioxako lurzoru hauetan, non kareharri aktiboko mailak, gehienez, %15 eta % 17 artekoak diren, 420 A txertakak ia jokoz kanpo uzten du 41 B txertaka (karga txikiagoa du, beraz, ekoizpena orekatuagoa izateaz gain, heltzea ere hobea da). Askotan, kareharri maila handia izateagatik erabiltzen da. Lurzoru ez emankor eta lehorretan ez du emaitza onik lortzen, SO4 txertakak bezala. 420 A nahiz SO4 txertakak, R-110 txertakaren aukerak dira kareharrizko lurzoruetan, kolore-aldaketaren eta heltzearen artean gutxieneko ura har dezakeela bermatzen bada. Gauza bera Arabako Txakolinerako. |
161-49 Couderc Jatorria Riparia x Berlandieri da, eta 420A eta SO4 txertaken oso antzekoa da 161-49 Couderc.Ongi egokitzen da kareharrizko lurretara, lur arin eta sakonetara, baina oso trinkotuta dauden, sakonera gutxi duten edo elkorrak diren lurretan saihestu behar da. Aurretik aipatutako beste Riparien aldean, ez da hain erresistentea lurzoruko nematodo eta fitotoxinen aurrean, beraz, komenigarria da birlandaketetan erabiltzea (ardantzearen ondoren). Bere desabantailarik handienak dira tenpranillo barietatearekin afinitate eskasa duela, eta tilosi arazo larriak eragin ditzakeela (izerdiaren zirkulazioa murrizten du, eta defoliazio goiztiarrak gertatzen dira). Eragozpen horiek direla eta, komenigarria da txertaka honen erabilera oso mugatua izatea. |
5-A-MZ 5-A-MZ txertakaren jatorria Vinífera x Berlandieri da. R-110 txertakaren aukera da tradizioz mahastietarako erabilitako ohiko lurretan, eta baita 41-B txertakaren aukera ere, kareharrizko lurzoruekiko erresistentea delako. Arazorik gabe jasaten ditu % 15 arteko kareharri aktiboko mailak. Lurzoruaren nekea ongi jasaten duenez, birlandaketetarako egokia da, lurzoru pobreetan. Horrela, mahasti orekatuak sortzen dira. |
Fercal Patroi honen jatorria 5-A-MZ da (Vinifera x Berlandieri).Abantaila nagusia da kareharri aktiboarekiko erresistentzia handia duela (% 40 arte, bibliografiaren arabera). Dena den, ez dago mahasti askorik patroi horrekin Arabako Errioxan. Zenbait sailek 20 urte baino gehiago dituzte Guardiako iparraldean, eta emaitza oso ona lortzen ari dira. Eragozpen gisa, oso sentikorra da exkoriosiaren, eutipiosiaren eta magnesio gabeziaren aurrean. |
140-Ruggeri Berlandieri x Rupestris jatorriko patroien artean 140-Ruggeri eta 1103 Paulsen ditugu.140-Ruggeri landa txertaka da, beraz, oso baldintza gogorrei aurre egiten die. Arabako Errioxako kareharri maila handieneko lurretan (% 17 arteko kareharri aktiboko maila dutenak), ahuletan, eta lur mugimendu handiak egin direnetan hoberen egokitzen dena da; baita lurzoru gazietan ere. Hala ere, ez da egokia oso emankorrak diren lurzoruetarako, ematen duten indarrarengatik, zur gehiegi egoteagatik eta luiziengatik, bereziki vinifera Garnatxa bada, fenomeno horrekiko sentikorra baita. Gehiegizko hezetasuna ez du ongi jasaten. Ziklo begetatibo luzekoa da, beraz, heltzea atzeratzen da. |
1103 Paulsen Jatorria Berlandieri x Rupestris da.Arabako Errioxan dauden lurzoru gazi gutxietarako, 1103 Paulsen da gomendatzen den patroia. 140-Ruggeri txertakarekin batera, zuloak estaltzeko egokia da, eremu harritsuetan edo sustraitzeko arazoak dituztenetan. Nematodoekiko eta istiltzeekiko erresistentea da, baina ez 140-Ruggeri txertaka bezain erresistentea kareharri aktiboko maila handiekiko (% 13 arte). Ez da egokia landaketa berrietarako (ezta 140-Ruggeri txertakarako ere) lurzoru oso emankorretan, izan ere, gehiegizko errendimenduak ematen ditu eta heltzea atzeratzen da. Emaitza ona dute hegaleko lurzoru ahul eta lehorretan, baita buztintsuetan ere. Arabako Errioxako ekialdeko eremuetan, adierazitako baldintzak betetzen badira, oso orekatuta dauden mahastiak ematen ditu, mordo luzeekin eta mahats solteekin. |
Rupestris de Lot Antzinako landaketetan, gehiegizko kareharri maila ez zutenetan, asko erabiltzen zen patroia da (% 9-11 arteko kareharri aktiboa jasaten du). Ardatz formako sustraiak dituenez, oso erresistenteak dira lehortearekiko. Oso emaitza onak ematen ditu Garnatxa beltzarekin. Gaur egun ia ez da erabiltzen 1103 Paulsen eta 140 Ruggeri agertu zirenetik, izan ere, nabarmen hobetzen dute baldintza gehienetan. Tradizioz, Viura txertakarekin erabili da, oso kareharri maila handia ez duten txertaketan. Baldintza jakinetan gustukoenetako bat da kalitate oneko patroi gisa batzuentzat. |
3309 C Riparia x Rupestris da bere jatorria.Bere indar mugatua dela eta, Errioxako ohiko barietateekin egokia den patroia da. Indartsuak dira lur emankorretan, freskoetan, kareharri maila txikikoetan (kareharri aktiboa <11), eta inausketa luzeak egin daitezke, kalitaterik galdu gabe. Baldintza horiek ohikoak dira Ebroko zenbait hareetan, azal freatiko handia eta ureztatzeko aukera dutenetan. Hor, ekoizpen erregularrak ematen ditu, eta heltze data zertxobait aurreratzen da. Horren aldean, 3309 C txertakak ez du jasaten gutxieneko gazitasuna edo hezetasun iraunkorra. Txakolin eremurako egokia, drainatze oneko lurzati arinetan. |
Gravesac 161-49 C eta 3309 C txertakak gurutzatuz Gravesac sortu zen. Kareharri aktiboa ez du ongi jasaten, beraz, ez da bideragarria Arabako Errioxako baldintza gehienetan. Txakolinerako Gravesac kalitate oneko eta errendimendu egonkorreko patroia da. Oso portaera ona du lurzoru azidoetan, kareharri aktiboko mailak baxuak badira. Indar txikikoak dira. pH azidoko lurzoru hareatsu eta harkoskortsuetan, ez badira lehorregatik, aukerarik egokienak dira. Mildiu eta antracnosiarekiko erresistentea da. |
41-B Jatorria: Vinifera x Berlandieri.41-B, “Chasselas” gisa da ezagunagoa Errioxan. Antzina patroien "lur orotako" txertaka gisa hartu zuten. Edozein baldintzatan balio du, eta nabarmen erabili zuten joan den mende amaierako landaketetan. Garai hartan kilogramoko ordaintzen zen, eta kalitatearen gainean, ekoizpenaren beste faktore batzuei lehentasuna ematen zitzaien. Gaur egun beste aukera batzuk daude, inguruabarren arabera, eta nabarmen gainditzen dute 41-B txertaka. Hori dela eta, duela zenbait urtetatik dagoeneko ez da gomendatzen. |
Riparia Gloire de Montpellier Riparia Gloire de Montpellier oso txertaka mugatua da Arabako Errioxan jartzeko, izan ere, ez ditu jasaten % 8tik gorako kareharri mailak, eta oso sentikorra da lehortearekiko, beraz, kareharri maila handia ez duten lur alubialetara mugatzen da. Horrekin guztiarekin, txakolinaren eremuan, kareharri aktiboa baxua bada, lur freskoetan, ez oso astunetan, interesgarria da, gehiegizko hezetasuna jasanez, mildiurekiko erresistentea, indar txikikoa eta heltze goiztiarrekoa izatea. Afinitate ona du Chardonnay B, Gros Manseng, Merlot eta Sauvignon Blanc barietateekin. |
333 EM Jatorria: Vitis Vinifera L. eta Cabernet Sauvignon x Vitis berlandieri gurutzatuz.Beranduago ekoizten da, hasierako garapena oso motela delako. Lurzoruko kareharriaren aurrean erresistenteena den mahastiko txertaka da. Horren aurrean RU-140 eta Fercal txertakak bakarrik daude. Ongi moldatzen da lehorteetara eta lurzoru trinkoetara. Lurzoru arinetan ere egokia da. Lurzoruaren hezetasuna eta denboraldi bateko istiltzeak ongi jasaten ditu, beraz, Ebroko erriberako eremuetan kontuan hartu beharreko patroia da, izan ere, uholdeak ohikoak dira eremu horretan. |
Arabako Errioxarako eta Arabako Txakolinerako dauden aukerak
Atal honetan, Arabako mahastien ohiko baldintzetarako erabilgarri dauden txertaken abantailak eta eragozpenak ikusiko ditugu:Arabako Errioxa eta Arabako Txakolina.
Berlandieri x Rupestris gurutzatuz sortzen da, eta Arabako Errioxako baldintza gehienetara hoberen egokitzen den txertaka da. Izan ere, aldizka, lehorteak gertatzen dira, zoruaren kareharri mailak neurrizkoak direnean, emankortasun gutxi edo ertaina dagoenean eta drainatzeko arazorik ez dagoenean. Viniferekin antzekoa gertatzen da, eta indar handia dutenez, egoki maneiatzen badira, ongi eta beharrezko orekarekin gauza daitezkeen egunetan hel daitezke, arrisku larririk gabe. Buztin lurretan ere haz daitezke, betiere ongi drainatzen badira.
Horren aldean, kareharri aktiboaren mailak handiak direnean (zoruan edo zorupean), Richter 110 patroia saihestu behar da, izan ere, klorosi sintoma handiak gerta daitezke kareharri aktiboaren maila % 13 baino handiagoa denean. Ez da eragozpena ere patroi hau oso emankorrak diren lurretan erabiltzea, indar handiegia duten eta heltzea atzeratzen den arren. Era berean, ez da komenigarria lur gazietan edo lur oso astunetan, eta etengabe hezetasuna dagoen lurretan ere oso ahula. Behin eta berriz gabeziak egoten dira, potasio gabeziak gehienetan, tempranillo barietatean berez
Richter 99 txertakaren jatorria 110 txertakarenaren antzekoa da. Gaur egun ez da erraza patroi hori haztegietan aurkitzea, eta Richter 110en beste aukera bat da, birlandaketetan bereziki, zenbait nematodori aurre egiten dielako, lur sakonetan, edo azaleko lastrak pitzatuta dituzten lurretan, hor sustraiak ongi sartzen direlako. R-110ekin alderatuta, indar txikiagoa du; fruktifikazioa, berriz, handiagoa. Aurkako alderdi gisa, ez da egokia sakonera txikiko lurzoruetan, eta R-110k baino okerrago egiten dio aurre lehorteari sakonera txikiko lurzorutan, sustraia azalean gutxiago garatzen delako. Ez da komenigarria pH azidoa edo gazitasuna duen lurzoruetarako.
Errendimenduak kontrolatuz, lurzoru sakonetan, ura bada (berez, edo, ureztatuz), SO4 (Riparia x Berlandieri) kalitate oneko aukera da. Arabako Errioxan duela 15 urte baino gehiagotik sartzen da sail berrietan, eta laboreak eremu freskoetara eta Kantauriar mendikatetik hurbil dauden eremuetara hedatu denez, sortuz joan dira. Egoera honetan, ongi egokitu da, Richter 110 baino lehen sortzen delako, eta hezetasun luzeko baldintzak eta % 15 arteko kareharri aktiboko mailak hobeto jasaten dituelako. SO4 patroiak ekoizpena kontrolatzea eskatzen du, batik bat lehen urteetan, heldutasun egokia lortzeko. Errendimenduak gehiegizkoak badira, defoliazio goiztiarrak gertatzen dira, eta horren ondorioz, ardo arinak eta kolore gutxikoak sortzen dira. Oro har, vinifera guztiekin afinitate ona du, garnatxarekin izan ezik.
Jatorri berekoa da 420 A de Millardet, eta haren antzeko indar eta ahultasunak ditu. "Kareharrizko lurzoruen riparia" edo "Señorito txertaka" esaten zaio, haien ezaugarri agronomikoen erakusgarri nolabait. Indar txikitako patroia da, baina aukera ona lur sakon eta freskoetarako, izan ere, horrek, fruktifikazio handia ekartzen du. Afinitate ona dauka viniferekin, eta portaera ona du ibarbide fresko edo hegaletan, ureztatu badaiteke. Arabako Errioxako lurzoru hauetan, non kareharri aktiboko mailak, gehienez, %15 eta % 17 artekoak diren, 420 A txertakak ia jokoz kanpo uzten du 41 B txertaka (karga txikiagoa du, beraz, ekoizpena orekatuagoa izateaz gain, heltzea ere hobea da). Askotan, kareharri maila handia izateagatik erabiltzen da. Lurzoru ez emankor eta lehorretan ez du emaitza onik lortzen, SO4 txertakak bezala. 420 A nahiz SO4 txertakak, R-110 txertakaren aukerak dira kareharrizko lurzoruetan, kolore-aldaketaren eta heltzearen artean gutxieneko ura har dezakeela bermatzen bada. Gauza bera Arabako Txakolinerako.
Riparia x Berlandieri jatorria da, eta 161-49 Couderc txertaka oso antzekoa, izan ere, kareharrizko lurzoruetara, arinetara eta sakonetara ongi egokitzen da, baina lurzoru oso trinkoetan, sakonera txikikoetan edo lehorretan saihestu behar da. Aurretik aipatutako beste Riparien aldean, ez da hain erresistentea lurzoruko nematodo eta fitotoxinen aurrean, beraz, komenigarria da birlandaketetan erabiltzea (ardantzearen ondoren). Bere desabantailarik handienak dira tenpranillo barietatearekin afinitate eskasa duela, eta tilosi arazo larriak eragin ditzakeela (izerdiaren zirkulazioa murrizten du, eta defoliazio goiztiarrak gertatzen dira). Eragozpen horiek direla eta, komenigarria da txertaka honen erabilera oso mugatua izatea.
5-A-MZ (Vinífera x Berlandieri) R-110 txertakaren aukera da tradizioz mahastietarako erabilitako ohiko lurretan, eta baita 41-B txertakaren aukera ere, kareharrizko lurzoruekiko erresistentea delako. Arazorik gabe jasaten ditu % 15 arteko kareharri aktiboko mailak. Lurzoruaren nekea ongi jasaten duenez, birlandaketetarako egokia da, lurzoru pobreetan. Horrela, mahasti orekatuak sortzen dira.
Fercal eta 5-A-MZ txertaka jatorri berekoak dira, eta abantaila nagusia da kareharri aktiboarekiko oso erresistentea dela (% 40 arteko balioak bibliografiaren arabera). Dena den, ez dago mahasti askorik patroi horrekin Arabako Errioxan. Zenbait sailek 20 urte baino gehiago dituzte Guardiako iparraldean, eta emaitza oso ona lortzen ari dira.
Eragozpen gisa, oso sentikorra da exkoriosiaren, eutipiosiaren eta magnesio gabeziaren aurrean.
Berlandieri x Rupestris jatorriko patroien artean 140-Ruggeri eta 1103 Paulsen ditugu. El 140-Ruggeri landa txertaka da, beraz, oso baldintza gogorrei aurre egiten die. Arabako Errioxako kareharri maila handieneko lurretan (% 17 arteko kareharri aktiboko maila dutenak), ahuletan, eta lur mugimendu handiak egin direnetan hoberen egokitzen dena da; baita lurzoru gazietan ere. Hala ere, ez da egokia oso emankorrak diren lurzoruetarako, ematen duten indarrarengatik, zur gehiegi egoteagatik eta luiziengatik, bereziki vinifera Garnatxa bada, fenomeno horrekiko sentikorra baita. Gehiegizko hezetasuna ez du ongi jasaten. Ziklo begetatibo luzekoa da, beraz, heltzea atzeratzen da.
Arabako Errioxan dauden lurzoru gazi gutxietarako, 1103 Paulsen da gomendatzen den patroia. 140-Ruggeri txertakarekin batera, zuloak estaltzeko egokia da, eremu harritsuetan edo sustraitzeko arazoak dituztenetan. Nematodoekiko eta istiltzeekiko erresistentea da, baina ez 140-Ruggeri txertaka bezain erresistentea kareharri aktiboko maila handiekiko (% 13 arte). Ez da egokia landaketa berrietarako (ezta 140-Ruggeri txertakarako ere) lurzoru oso emankorretan, izan ere, gehiegizko errendimenduak ematen ditu eta heltzea atzeratzen da. Emaitza ona dute hegaleko lurzoru ahul eta lehorretan, baita buztintsuetan ere. Arabako Errioxako ekialdeko eremuetan, adierazitako baldintzak betetzen badira, oso orekatuta dauden mahastiak ematen ditu, mordo luzeekin eta mahats solteekin.
Antzinako landaketetan, gehiegizko kareharri maila ez zutenetan, asko erabiltzen zen patroia da Rupestris de Lot (% 9-11 arteko kareharri aktiboa jasaten du). Ardatz formako sustraiak dituenez, oso erresistenteak dira lehortearekiko. Oso emaitza onak ematen ditu Garnatxa beltzarekin.Gaur egun ia ez da erabiltzen 1103 Paulsen eta 140 Ruggeri agertu zirenetik, izan ere, nabarmen hobetzen dute baldintza gehienetan.Tradizioz, Viura txertakarekin erabili da, oso kareharri maila handia ez duten txertaketan. Baldintza jakinetan gustukoenetako bat da kalitate oneko patroi gisa batzuentzat.
Bere indar mugatua dela eta, Errioxako ohiko barietateekin egokia den patroia da 3309 C. Indartsuak dira lur emankorretan, freskoetan, kareharri maila txikikoetan (kareharri aktiboa <11), eta inausketa luzeak egin daitezke, kalitaterik galdu gabe. Baldintza horiek ohikoak dira Ebroko zenbait hareetan, azal freatiko handia eta ureztatzeko aukera dutenetan. Hor, ekoizpen erregularrak ematen ditu, eta heltze data zertxobait aurreratzen da. Horren aldean, 3309 C txertakak ez du jasaten gutxieneko gazitasuna edo hezetasun iraunkorra. Txakolin eremurako egokia, drainatze oneko lurzati arinetan.
161-49 C eta 3309 C txertakak gurutzatuz Gravesac sortu zen. Kareharri aktiboa ez du ongi jasaten, beraz, ez da bideragarria Arabako Errioxako baldintza gehienetan. Txakolinerako Gravesac kalitate oneko eta errendimendu egonkorreko patroia da. Oso portaera ona du lurzoru azidoetan, kareharri aktiboko mailak baxuak badira. Indar txikikoak dira. pH azidoko lurzoru hareatsu eta harkoskortsuetan, ez badira lehorregatik, aukerarik egokienak dira. Mildiu eta antracnosiarekiko erresistentea da.
41-B txertakari dagokionez (edo “Chasselas”), antzina patroien "lur orotako" txertaka gisa hartu zuten. Edozein baldintzatan balio du, eta nabarmen erabili zuten joan den mende amaierako landaketetan. Garai hartan kilogramoko ordaintzen zen, eta kalitatearen gainean, ekoizpenaren beste faktore batzuei lehentasuna ematen zitzaien. Gaur egun beste aukera batzuk daude, inguruabarren arabera, eta nabarmen gainditzen dute 41-B txertaka. Hori dela eta, dagoeneko ez da gomendatzen.
Riparia Gloire de Montpellier oso txertaka mugatua da Arabako Errioxan jartzeko, izan ere, ez ditu jasaten % 8tik gorako kareharri mailak, eta oso sentikorra da lehortearekiko, beraz, kareharri maila handia ez duten lur alubialetara mugatzen da. Horrekin guztiarekin, txakolinaren eremuan, kareharri aktiboa baxua bada, lur freskoetan, ez oso astunetan, interesgarria da, gehiegizko hezetasuna jasanez, mildiurekiko erresistentea, indar txikikoa eta heltze goiztiarrekoa izatea. Afinitate ona du Chardonnay B, Gros Manseng, Merlot eta Sauvignon Blanc barietateekin.
LABURPENA
Txertakaren aukeraketa beti da konpromisoa zenbait alderdiren artean, eta mahastizainak lehenetsi behar ditu. Hala ere, Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak (Guardiako Ardoaren Etxea) Arabako bi mahasti-eremuetarako aholkatzen diten txertakak sinplifikatuko ditugu, gure esperientzian oinarrituz.
R-110 kalitate oneko patroia da Arabako Errioxako baldintza gehienetarako. Oro har, SO4 da aholkatzen dena lurzoru freskoetarako, Kantauriar mendikatetik hurbil. 420 A kalitate oneko patroia da, betiere abuztuan eta irailaren amaieran lurzoruak gutxieneko freskotasuna duela bermatzen badugu. Lur mugimendu handiak egiten direnean, edo lur ahulak badira, 140 R aukera ona da.1103 Paulsen txertaka gazitasun sintomak agertzen direnean edo zuloak estaltzeko erabili behar da. 5 A-MZ lurzoru askotan egokia den patroia da, betiere ez badira oso emankorrak, eta mahasti oso orekatuak sortzen badira. Fercal kareharri maila handiko lurretan aukera da. Lurzoru gehienetarako 41 B baztertzen da, ez delako kalitate oneko aukera. Horrez gain, eragozpen ugari ditu.
Kareharri maila mugatzen ez duen faktorea denez, eta oro har emankorrak diren lurzoruak dituenez, SO4 eta 420 A dira aukerarik egokienak. Riparia Gloire de Montpellier patroia oso egokia da kareharri maila txikiko lurretan; Gravesac, berriz, lur azidoetan. 3309 patroia, oro har, komenigarria da, buztin lurzoruetan edo gaizki drainatzen dutenetan izan ezik.