Animalien ongizatea

Gaur egun, ekoizpenerako animalia oro hazteko, Europako legedian animalien ongizaterako ezarritako arauak bete behar dira, bai eta 348/2000 Errege Dekretuak, abeltzaintza ustiategietan abereak babesteari buruzkoak, ezarritako betekizunak ere.

ONGIZATEA GARRAIOAN

Ekoizpenerako animaliak garraiatzeko, administrazio baimenak izan behar dituzte bai animaliak garraiatzen dituzten pertsonek bai ibilgailuek, helmuga edozein delarik ere (dela hiltegia, bertan hiltzeko, dela beste ustiategiren bat).

Animalia bizidunak eramateko garraiolarien eta garraiobideen erregistroan ibilgailuak inskribatzeko edo inskripzioa berritzeko, jarduteko prozedura honi jarraitu behar zaio

 

Baimena emango zaie baimendutako gehieneko masa 3.000 kg edo gutxiago duten garraiobide eta garraiolari pribatuei, baldin eta egiaztatzen bada eskatzaileek azken hiru urteotan ez dutela larriki urratu animaliak babesteari buruzko araudia. 

Baimendutako gehieneko masa 3.000 kg edo gehiago duten ibilgailu guztiak eta ibilgailu publiko guztiak ikuskatu egingo dira baimena eman aurretik, tokian bertan egiaztatzeko araudiarekin bat datozela. Bereziki egiaztatuko da 1/2005 (EB) Erregelamenduak, bidaia luzeetarako garraiolari eta garraiobideenak, 11. artikuluan xedatutakoa betetzen duten ala ez. Jardun horren gaineko berariazko txostena egingo da, material grafiko eta guzti.                      

Erregistroan inskribatzea: Garraiolaria eta garraiobidea baimentzeko eskatutako datu guztiak ION V3 programako “garraiolarien erregistroa” atalean artxibatuko dira, hori baita baimentze agiriak egiteko abiapuntua.

Era berean, informazioa “Animalien garraiolariak erregistratzeko sistema informatikora (SIRENTRA)” bidaliko da.

 

ESPERIMENTATZEKO ANIMALIAK – PROIEKTUAK ESKATZEA

Artikulu honen arabera: 53/2013 Errege Dekretuak, otsailaren 1ekoak, 33 esperimentazioan eta beste helburu zientifiko batzuetan erabiltzen diren animaliak babesteko proiektuak baimentzea eska daiteke, irakaskuntza barne.

 

ONGIZATEA USTIATEGIETAN

Gaur egun, ekoizpenerako animalia oro hazteko, Europako legedian animalien ongizaterako ezarritako arauak bete behar dira, bai eta 348/2000 Errege Dekretuak, abeltzaintza ustiategietan abereak babesteari buruzkoak, ezarritako betekizunak ere.

32/2007 Legea, azaroaren 7koa, animaliak zaintzekoa, ustiatu, garraiatu, saiakuntzak egin eta hiltzeko orduan.

6/1993 Legea, urriaren 29koa, animaliak babestekoa.

515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena.

Gainera, baldintza espezifiko batzuk daude zekor, txerri, oilasko eta oiloentzat.

ZEKORRAK

1047/1994 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, zekorrak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.

1047/1994 Errege Dekretuaren aldaketa: 692/2010, laugarren xedapen gehigarria.

TXERRIAK

1135/2002 Errege Dekretua, urriaren 31koa, txerriak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.

HEGAZTIAK

3/2002 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, oilo erruleak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.

692/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, haragitarako oiloak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.

ZALDIAK

804/2011 Errege Dekretua, ekainaren 10ekoa, zaldi ustiategietako antolamendu zooteknikoa, sanitarioa eta animalien ongizatearena arautzen duena.