Identifikazioa eta erregistroa - Behiak

Lau betekizun hauek bete behar dira behiak identifikatzeko:

Hogei egun bete baino lehen belarritako batzuk jartzen zaizkie. Belarritako horiek ezaugarri zehatz batzuk dituzte, besteak beste, abere bakoitza identifikatzen duen kodea.

Belarritakorik galduz gero, galera antzeman bezain laster eskatu behar da haren ordezkoa.

Abereek belarritako biak izan behar dituzte ustiategitik atera ahal izateko.

Aberearen informazioa jasotzen duen agiria.

Belarritako zenbakia

Jatorriko ustiategia, jaioteguna, sexua, arraza, amaren    identifikazioa

Egungo ustiategia

Agiri hori ematen da aberearen jaiotza erregistratzen denean.

Titularra aldatzen den bakoitzean, abeltzaina beheko erdiarekin gelditzen da eta mugimendu gidarekin bidaiatzen da goiko erdia. Jomugako abeltzainak BIA eguneratua inprimatuko du.

Abeltzainarena da Arabako Foru Aldundiaren datu basea eguneratuta izatearen ardura. Epe hauek ditu horretarako:

  • 7 egun abere jaioberriari alta emateko, belarritakoa jartzen zaionetik aurrera.
  • 7 egun aberearen heriotza jakinarazteko.
  • 7 egun ustiategira abereren bat heldu dela jakinarazteko

Euskal Herrian, urtarrilaren 1eko erroldan hauek ageriko dira: azken hiru urteetako bajak, irteera eta sarrera gidak eta hiliki bilketa zerbitzuaren orriak, dagokion BIA erdiarekin batera.