Landatze baimenak - araba
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Mahastizaintza
- Landatze baimenak

Landatzeko baimenak
Landatzeko baimenen indarraldia aldatzea
Jakinarazten dizugu 2026ko martxoaren 18an sartu zela indarrean 2026/471 (EB) Erregelamendua, zeinak mahastiak landatzeko baimenen indarraldi irizpideak aldatzen baititu.
Erregelamendu hori indarrean sartzearen ondorioz, 1338/2018 Errege Dekretuaren 19.4 artikulua aldatzen da eta honako hau ezartzen du: "Emandako baimenek zortzi kanpainako indarraldia izango dute, baimena eman zen kanpaina amaitu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta."
Kontuan hartu da 684/2026 Errege Dekretuaren xedapen iragankor bakarrean baimenen baliozkotasun epeei buruz ezarritakoa. Birlandaketa baimenen balio aldi berri hori 2026ko martxoaren 18an edo geroago emandako baimenei aplikatzen zaie, bai eta aurretik emandako baimenei ere, 2026ko martxoaren 18an baliozkoak baziren.
Beraz, balio aldi berria kalkulatzeko, kontuan hartuko da zein kanpainatan eman den, eta kanpaina hori amaitzen denetik aurrera, hau da, uztailaren 31tik aurrera, 1338/2018 Errege Dekretuaren 19.4 artikuluan deskribatutako zortzi kanpainak zenbatuko dira. Kanpaina berean emandako baimen guztiek balio data bera izango dute.
| Adibideak | Ebazpenaren data | Kanpaina | Balio aldiaren amaiera data |
|---|---|---|---|
| 1. kasua | 2024/03/28 | 2023 | 2032/07/31 |
| 2. kasua | 2026/03/19 | 2025 | 2034/07/31 |
| 3. kasua | 2026/09/17 | 2026 | 2035/07/31 |
Zure esanetara gaituzu Arabako Foru Aldundiaren Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuan (Lapuebla de Labarca-ko errepidea z.g., Laguardia, 945 621080 telefonoa, 56510 eta 56507 luzapenak) edozein argibide edo informazio gehigarri emateko.