Zaldiak - Identifikatzea eta erregistratzea

Zaldien titular izateko (zaldiak edo astoak), animalia fisikoki eta administratiboki ustiategia egoteko lekua eduki behar da. Ustiategi horrek aurretik erregistratuta egon behar du, REGA kode egokiarekin (Abeltzaintza Ustiategiaren Erregistroa) eta espezie horretarako baimenduta. Tramite hori AFAko Abeltzaintza Zerbitzuak kudeatzen du. 

Kontuan izan behar da animaliaren titularrak ez duela zertan ustiategiaren titularra izan. Hori izango litzateke titular desberdinen animaliak hartzen dituzten zentro hipikoen kasua. Beharbada animalia bat beste ustiategi batera mugituko da, baina animalia ez da titularrez aldatuko eta alderantziz. 

Ekido bat behar bezala identifikatuta egoteko, honako hau bete behar du:

  1. Mikrotxip elektroniko injektagarria ezarrita izatea, animaliaren lepoaren ezkerraldean jarrita.

  2. Zaldien Identifikazio Dokumentua (ZID) edo pasaportea izatea, zenbaki iraunkor bakarrarekin (UELN), animaliaren bizi osorako baliozkoa. Uneoro eraman beharko da agiri hori aberearekin.

  3. Animaliaren Trazabilitatearen Sistema Integraleko Datu Basean erregistratuta egotea.

Bestalde, zaldi bat edo gehiago dituen ustiategiaren titularrak (animalien titular izan ala ez izan) eguneratuta izan behar du AFAren datu basean ustiategiaren zentsua.

  1. Honako hauek jakinarazi behar dira:

  • jaiotzagatiko altak: jaiotzagatiko altak identifikazioa egiten duen albaitariak egin beharko ditu.

  • altak sarrera mugimenduengatik:  mugimendua eginda, animaliaren eta/edo ustiategiaren titular berriak baieztatu egin beharko du animalien sarrera, 7 egun natural baino lehen. Baieztapena ustiategiaren titularrak edo animaliaren titularrak egin ahalko du, ABERE S. Coop-en albaitaritza-zerbitzu gaituaren bitartez. Jakinarazpen hori AFAren Egoitza Digitalaren bidez ere egin ahalko du ustiategiaren titularrak.

  • heriotzagatiko bajak. Ikusi aurrerago.

  • ustiategitik irteteko mugimenduengatiko bajak. Ikusi aurrerago.

Gainera, ustiategiaren titularrak eguneratze horiek guztiak jaso behar ditu Ustiategiaren Erregistro Liburuan, (abeltzaintzako ustiategi guztietan egon behar du). Informazio hori formatu digitalean edo paperean erregistra daiteke.

  1. Halaber, Urteko Derrigorrezko Adierazpena egitea (UDA). Horretarako, ustiategiko titularrak, urtean behin (urte bakoitzeko otsailaren 1aren eta 28aren bitartean) urtarrilaren 1ean dauden animalien zerrendaren berri (zenbaki eta identifikazio indibiduala) eman beharko dio:

  • Abeltzaintza Zerbitzuari, Diputazio kalea 13, 1. 01001 Gasteiz 

  • Dagokion Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoari 

  • servicioganadería@araba.eus

Ekido bat jaiotzean, zaldikumearen amaren pertsona titularrak haren identifikazio ofiziala eskatu behar du. Zaldi-aziendaren identifikazio ofiziala albaitaritzako lizentziatu batek egin behar du, zenbait erakundek gaitutakoak, “Zaldi erregistratuak” edo “hazteko edo errentako” den kontuan hartuta. Beste alde batetik, identifikatu ondoren, ustiategiaren titularrak alta Ustiategiko Erregistro Liburuan jaso behar du (PDFaren esteka).

“Zaldi erregistratu” esaten zaio arraza garbikoa denari eta, beraz, dagokion Arrazaren Liburu Genealogikoan inskriba daitekeenari. Hazleen Elkarteei dagozkie Liburu Genealogikoen kudeaketa (pdf-ko esteka OOEEekin), eta beraiek zehazten dute animalia mota horretarako jarraitu beharreko prozedura.

Ezaugarri horiekin bat ez datozen animaliak “Hazkuntzako eta errentako”tzat hartzen dira, eta identifikazioaren eta erregistroaren kudeaketa Arabako lurralde historikoan AFAren eskumenekoa da. Animalia mota hori identifikatzeko, harremanetan jarri behar da ABERE S. Coop.-eko albaitaritza zerbitzu gaituarekin eta horrek ezarriko dio animaliari dagokion mikrotxipa, hark emango dio Zaldiak Identifikatzeko Agiria (ZI) eta hark erregistratuko du animalia datu base ofizialean.

Kasu guztietan, zaldikumea altan emateko gehieneko epea urtebetekoa da, jaiotzen denetik, eta, betiere, jaiotzako ustiategia utzi aurretik.

Animalia bat ezarritako epez kanpo identifikatzen bada (gehienez urtebete, jaiotza datatik aurrera) edo jaiotzako ustiategitik kanpo identifikatzen bada, behin betiko baztertuko da elikagai katetik. Gainera, ezarritako epeak gainditzeak administrazio arloko arau haustea dakar.

Behin betiko mugimendutzat jotzen da jatorrizko REGA ustiategira bueltatzea aurreikusita izan gabe egiten dena, esaterako, titulartasunaren behin betiko salmenta edo lagapenagatiko lekualdaketa, animaliaren kokapenaren aldaketarekin.

Mugimendu mota horretarako, Estatuaren barruan egiten diren kasuetarako, animaliak zera izan behar du:

  • Zaldiak Identifikatzeko Agiria (ZIA).

  • Lekualdaketa Agiria (Abereen Mugimenduaren Gida). Animaliaren eta ustiategiaren pertsona titularrak ABERE S. Coop.-eko albaitaritza-zerbitzu gaitura (esteka) bidaltzeko eskatu ahalko dute. Halaber, ustiategiko pertsona titularrak eman ahalko du, AFAren Egoitza Digitalaren bidez.

Agiri horrek 5 eguneko balioa izango du, egiten denetik hasita.

Lekualdaketa Agirian, mugimendua behin betiko edo aldi batekoa den adierazi beharko da (aurreikusten ote den jatorrizko ustiategira bueltatzea).

Lekualdaketa Agiria bidaltzeak automatikoki dakar kokapen aldaketa, eta hura behin betiko edo aldi baterako izan daiteke, mugimendu motaren arabera.

Mugimenduak, gainera, animaliaren titularraren aldaketa dakarrenean, jakinarazi egingo da, hala jasotzeko AFAren EDren datu base ofizialean

Mugimendua eginda, animaliak heldu direla egiaztatu beharko da. Baieztapena ustiategiaren titularrak edo animaliaren titularrak egin ahalko du, ABERE S. Coop-en albaitaritza-zerbitzu gaituaren bitartez. Halaber, ustiategiko pertsona titularrak tramite hori egin ahalko du, AFAren Egoitza Digitalaren bidez. Bi kasuetan, ezarritako epea zazpi egun naturalekoa da, Lekualdaketa Agiria (Gida) bidaltzen denetik.

Lekualdaketa Agirian aurreikusitako mugimenduaren inguruan jaso diren datuen aldaketa oro (egunak, animaliak edo haren baliogabetzea izan) ABERE S. Coop-i  jakinaraziko zaio, ahalik eta lasterren, eta, betiere, ematen denetik 7 egun igaro aurretik.

Mugimenduaren helburua Estatutik kanpo erregistratutako ustiategiren bat bada, animaliak honako hauek izan beharko ditu:

  • Zaldiak Identifikatzeko Agiria (ZIA).
  • TRACES Agiria (Erkidego barruko Abereen Mugimenduaren Gida). Agiri hori Abeltzaintza Zerbitzuak eman behar du. 

Mugimenduaren pertsona arduradunek eta garraiobideak garraioko ongizatearen erregelamenduzko baldintzak bete behar dituzte.

Titulartasun aldaketak ABERE S. Coop.-eko albaitaritza zerbitzu gaituari edo Abeltzaintza Zerbitzuari eskatu behar zaizkio.

Aldi baterako mugimendua jatorrizko REGA ustiategira itzultzea aurreikusita egiten dena da.

Mugimendu mota horretarako, animaliek honako hauek izan behar dituzte:

  • ZIA

  • Lekualdaketa Agiria edo Gida

Edo, bestela:

  • ZIA

  • Zaldiak Mugitzeko Txartela (ZMT tramitea).

ZMT izatea borondatezkoa da, eta animaliaren titularrak eskatuta emango da.

Txartelak Lekualdaketa Agiria (Gida) ordezkatuko du, aldi baterako mugimenduak honako eskakizun hauek betetzen dituenean:

  • turismoa, aisialdia, kultura edo larre aprobetxamendua.

  • kirola edo lehiaketa morfologikoak

Hori guztia, baldin eta:

  • 30 egun baino gutxiago irauten badute

  • titulartasun aldaketarik ez badakarte

  • jatorrizko ustiategira itzultzen badira

Mugimendu horiek guztiak Ustiategiko Erregistro Liburuan erregistratuta geratuko dira.

Mugimenduaren pertsona arduradunek eta garraiobideak garraioko ongizatearen erregelamenduzko baldintzak bete behar dituzte.

Animaliaren bat hilez gero, haren edo ustiategiaren pertsona titularrak bajaren berri eman beharko dio AFAren datu baseetan, zazpi egun naturaleko epean, hil dela jakin ondoren. Horretarako, horren berri eman eta animalia hilaren ZIA hemen aurkeztu beharko du:

  • Abeltzaintza Zerbitzua

  • ABERE S. Coop-en albaitaritza-zerbitzu gaitua

  • abeltzaintzako ustiategietako gorpuak batzeko AFAren zerbitzua (EURIA).

Gainera, ustiategiaren pertsona titularrak animaliaren baja jaso beharko du Ustiategiaren Erregistroaren Liburuak.

Animaliaren titularrak ABERE S. Coop-en albaitaritza-zerbitzu gaituari ZIAren kopia bat eskatuko dio.

  • Pasaporte originala galduz gero, haren kopia emango da, betiere ekidoaren identitatea zehazterik badago (mikrotxipa irakurriz edo identifikazio markaren bidez). Animalia behin betiko sailkatuko da «giza kontsumorako ez gai» gisa, eta, horrela, elikadura katetik irtengo da. Hala ere, aldi hori sei hilera murriztu daiteke, baldin eta titularrak, albaitariaren ziurtagiri bidez, kontsumorako gaitasuna albaitaritzako inolako tratamendurik oztopatu ez duela frogatu ahal badu.

 

  • Ekidoaren identitatea zehaztu ezin bada (esaterako, mikrotxipa ezin delako irakurri edo trazabilitatea galdu delako), ordezko pasaportea emango da, eta hala markatuko da, argi. Pasaporte mota hori da epez kanpo identifikatutako animaliei ematen zaiena (bizitzako lehen urtearen ondoren). Kasu horietan, behin betiko sailkatuko da honela: «ez da giza kontsumorako hiltzekoa».

Animaliak dituztenek honako hauek egin behar dituzte:

  • baldintza higieniko-sanitario egokietan izan
  • babesteko instalazio egokiak izan
  • elikagaiak eta edatekoak eman
  • albaitaritza asistentzia eman
  • ariketa fisikorako aukera eman
  • beren premia fisiologiko eta etologikoen arabera artatu, espeziearen eta arrazaren arabera

AFAk administrazio kontrolak eta ikuskaritzak egingo ditu lursailean, Zaldi Azienda Identifikatzeko eta Erregistratzeko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko.

Zaldi Azienda Identifikatzeko eta Erregistratzeko xedapenak ez betetzeak 8/2003 Legean, animalia osasunarenean, ezarritako zehapenak aplikatzea ekar dezake.

Urtero urtarrilaren 1ean ustiategian dauden animalien zerrendaren berri ezarritako epean ez emateak ekarriko du zaldi ustiapena ibilgetzea, eta horrek eragotzi egingo du zaldiek ustiategira sartzeko eta bertatik irteteko mugimenduak egitea.

Zaldien ustiategiek, halaber, elikagai kateko kontrol planak bete behar dituzte (lehen mailako ekoizpenaren higienea abeltzaintzako ustiategietan, animalien ongizatea ustiategian eta garraioan…)