Preguntas frecuentes Impuesto Transmisiones y Actos Juridicos Documentados
- Ogasuna
- Zergak
- Ondare eskualdaketen eta ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga
- Preguntas frecuentes Impuesto Transmisiones y Actos Juridicos Documentados

Ohiko galderak
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga: ohiko galderak
OEEJDZ zeharkako zerga da, eta hiru modalitatetan taldekatutako egitateak kargatzen ditu:
1. Kostu bidezko ondare eskualdaketak: ondare trafiko zibila edo norbanakoen artekoa.
2. Sozietate eragiketak: sozietate eraketak, kapital gehikuntzak, sozietateen desegiteak etab.
3. Egintza juridiko dokumentatuak: Atal hauek daude:
- Notario agiriak (eskritura publiko ekonomikoak, erregistro publikoetan inskriba daitezkeenak).
- Merkataritzako agiriak (kanbio letrak).
- Administrazioko dokumentuak.
Benetako balioa hartu behar da kontuan beti.
Egiaztatutako gutxieneko balioa: eskualdaketa egunaren araberakoa da. Une honetan, katastro balioaren arabera balioetsiko dira, 16/2017 Foru Dekretuaren arabera (ALHAO, 39. zk., 2017ko apirilaren 3koa).
Gutxieneko balioaz gainera badaude beste modu batzuk higiezinen balioak egiaztatzeko: aurreko eskualdaketan ezarritako balioa, hipoteka balioa eta Administrazioaren esku dauden gainerako balio guztiak.
Benetako balioa hartu behar da kontuan beti.
Gutxieneko balio konputagarriak:
Obra berriaren adierazpenen balioa obra berriaren kostuaren benetako balioa da.
Jabetza horizontalen balioa obra berriaren kostuaren benetako balioaren eta lurzoruaren katastro balioaren batura da.
Baldin eta, 16/2017 Foru Dekretuan (ALHAO, 39. zk., 2017ko apirilaren 3) xedatzen dena aplikatuta, gutxieneko balio konputagarria babes publikoko etxebizitzen araudiaren araberako gehieneko balio baimendua baino gehiago bada, azken hori hartuko da aintzat.
Ondasunaren guztirako balioaren % 2 aplikatzen da gozamen aldiko urteko; guztirako balioespena ezin da izan guztirako balioaren % 70 baino gehiago. Urtebetera heltzen ez diren aldiak ez dira kontuan hartzen, honako kasu honetan IZAN EZIK: gozamena urtebete baino laburragoa den aldi baterako eratzen bada, % 2 konputatu behar da.
Gehieneko balorazioa ondasunaren % 70 izan daitekeela oinarritzat hartuta (gozamendunak 20 urte baino gutxiago badauzka), % 1 murriztu behar da gozamendunak adin horretatik gora daukan urte bakoitzeko. Aurreko eragiketaren emaitza ezin da izan ondasunaren guztirako balioaren % 10 baino gutxiago, nahiz eta gozamendunak 80 urte baino gehiago eduki.
Praktikan, gozamenaren iraupena honela kalkulatzen da: 89 - gozamendunaren adina.
Bermatutako obligazioaren edo kapitalaren zenbatekoa hartu behar da aintzat; horren barruan interesengatik, kalteordainengatik, ez betetzeagatiko zigorrengatik eta antzeko kontzeptuengatik aseguratutako kopuruak zenbatzen dira. Bermatutako zenbatekoa berariaz ez badago zehaztuta, kapitala eta hiru urteko interesak hartuko dira kontuan.
Eskuraketa egunean Burtsan daukaten kotizazioaren araberako benetako balioa hartu behar da aintzat. Burtsan kotizatzen ez duten akzioen balioespena onartutako azken balantzearen emaitzako balio teorikoa da.
Ondasunen balioa murrizten duten kargak bakarrik; zorrak, aldiz, ez, nahiz eta bahitura edo hipoteka batekin bermaturik egon (11/2003 Foru Araua, martxoaren 31koa, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarena; 28. artikulua).
Errentamenduek ez dute eraginik ondasunen balioan; beraz, ezin dira kendu OEEJDZen zerga oinarritik. Aldiz, erabiltzeko eta gozatzeko eskubide errealek (gozamenerako, erabiltzeko eta bizileku eskubideek, zortasunek etab.) murriztu egiten dute, eta zentsuek eta pentsioek ere bai.
Ondasun higiezina eskualdatzen bada, % 7. Halaber, ondasun higiezin baten gaineko eskubide erreala eratzen bada (berme eskubide errealak EZ BESTE GUZTIAK).
Etxebizitza, oro har, eskualdatuz gero (hurrengo zenbakian aipatzen direnak EZ BESTE GUZTIAK), % 4. Etxebizitza terminoak honako hauek hartzen ditu: etxebizitza bera eta bi garaje plaza eta bi eranskin, gehienez, eraikin berekoak badira eta denak batera eskualdatzen badira. Hori dela eta, negozio lokalak ez dira etxebizitza eranskinak, nahiz eta berarekin batera eskualdatu.
Halaber, ez dira etxebizitzatzat hartzen hirigintzako sustapen berri bati ekin aurretik eraitsiko diren eraikinak.
% 2,5eko karga tasa:
- 120 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia ez daukaten etxebizitzak, eta aurreko idatz zatian aipatutako garajeak eta eranskinak. Negozio lokalak ez dira hartuko etxebizitza eranskintzat, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu.
- 120 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia ez daukaten familia bakarreko etxebizitzak eta lurzatiaren azalera, eraikinak okupatutakoa barne, baldin eta eraikina dagoen lurzatiak ez badauzka 300 metro karratu baino gehiago.
- Honako eskualdaketa hauek, eskuratzailea familia ugariaren titularra izanez gero:
- Etxebizitza eta beraren garajeak (2 gehienez, eta 2 eranskin). Negozio lokalak ez dira hartuko etxebizitza eranskintzat, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu.
- Familia bakarreko etxebizitzak.
Aurreko idatz zatietan aipatzen den % 2,5eko tasa aplikatzeko honako hauek gertatu behar dira:
- Eskuratzaileak ezin du eduki beste etxebizitza baten jabetzaren % 25 baino gehiago udalerri berean.
- Eskuratzailearen ohiko etxebizitza izan behar da. Hau etxebizitza eskuratzen denetik 12 hilabete pasatu baino lehen frogatu behar da.
- Eskuraketaren agirian aurreko baldintzak betetzen direla adierazi behar da.
Etxebizitza batekin batera ez doan lokala, garajea, trastelekua edo sotoa eskualdatzen bada, edo landa finka, industria pabiloia edo orubea, eta horien gaineko eskubide erreala eratzen bada (berme eskubide errealak EZ BESTE GUZTIAK), % 7ko karga tasa.
Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko 11/2003 Foru Araua, 43. artikulua.
Hala ere, aplikatu beharreko araudia eskualdaketa dataren araberakoa izango da.
a) Pertsona fisiko zein juridikoen ondareko denetariko ondasunen eta eskubideen kostu bidezko inter vivos eskualdaketak (batez ere higiezinen, ibilgailuen eta antzekoen eskualdaketak).
b) Eskubide erreala (zortasuna, gozamena, erabilera, bizitzea, azalera, bahia, hipoteka eta antikresia), maileguak, fidantza, errentamendua (honelakoak dira erdirako kontratuak eta azpierrentamendukoak), pentsioa eta administrazio kontzesioa eratzea eta handitzea (salbuespena: xedetzat trenbide azpiegiturak edo portu eta aireportuetako higiezinak edo instalazioak erabiltzeko eskubidea lagatzea dutenak).
c) Zergaren ondorioetarako ondare eskualdaketa diren egintzak, esaterako:
- Zorrak ordaintzeko egiten diren adjudikazioak.
- Adjudikazio soberakinak; SALBUESPENA: martxoaren 31ko 11/2003 Foru Arauak, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, 24. artikuluko 3. eta 4. parrafoetan azaltzen dituenak.
- Jabari espedienteak eta nabaritasun aktak.
- Agiri publikoen akta osagarriak.
- Hipoteken Legeak 206. artikuluan ezartzen duenaren ondorioetarako ematen diren ziurtagiriak.
- Jabari aitortzak.
d) BEZaren kargatik salbuetsitako higiezin emateak eta errentamenduak (landa etxebizitzak eta finkak).
e) BEZaren kargapean ez dauden enpresa ondaretako higiezinen emateak.
Etxebizitzaren (edo etxebizitzaren eta garajearen) errentamendua 11/2003 Foru Arauak, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, 44. artikuluan ezartzen duen eskalaren arabera kargatzen da.
Zerga oinarria zergaren foru arauak 38. artikuluan xedatzen duenaren arabera zehaztuko da.
Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen foru arauak 69/B/39 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, salbuetsita dago:
“‘Bizigune’ etxebizitza hutsen programari lotutako etxebizitzen errentamendua, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuan arautua, edo ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) etxebizitza libreen alokairuaren merkatuko bitartekaritza, martxoaren 27ko 43/2012 Dekretuan arautua, bai eta antzeko foru edo udal plan edo programa batzuk ere.
Era berean, salbuetsita egongo dira zerga oinarrian errentak ez sartzeko araubidearen mendeko errentamenduak, Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauak 115. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, higiezinen errentamenduko jarduera kualifikatua duten entitateen zerga araubide berezian ezarritakoak, baldin eta horiek helburu badituzte sozietateek etxebizitzak alokatzeko eragiketak. Horretarako, azaroaren 24ko 29/1994 Legearen, hiri errentamenduenaren, 2. artikuluan ezarritakoa baino ez da joko etxebizitza errentamendu.”
2017ko urtarrilaren 1etik aurrera % 95eko hobaria aplikatzen da etxebizitzaren errentamenduaren eraketan (horren definizioa azaroaren 24ko 29/1994 Legeak, hiri errentamenduenak, zehazten du 2. artikuluan).
Hobari hori aplikatzeko, etxebizitzaren errentamenduaren urteko errenta ezin da izan 10.800 euro baino gehiago, errentariak ordaindu behar dituen kontzeptu guztiak barnean hartuta. Baldintza hori ez da eskatuko errentaria familia ugariaren titularra denean.
Errentaren zenbatekoa 10.800 eurotik gorakoa bada, hobaria zenbateko horretara arte aplikatuko da, eta diferentziari dagokion karga ordaindu beharko da.
Ez dute inolako hobaririk izango apartamentu turistikoek, landetxeek eta sasoikako alokairuek (ikasle pisuek).
Zerga eskudirutan ordaindu behar da, Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailari aurkeztutako autolikidazioaren bidez (600.E eredua).
11/2003 Foru Arauak, Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, 69.Bat.16 artikuluan ezartzen duenaren arabera, baloreen eskualdaketa (bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreak zein bestelakoak) salbuetsita dago, ezarritako kasuetan izan ezik (kasu hauetan eskualdaketa zergapean dago, ondasun higiezin baten eskualdaketa balitz bezala).
SAREB (bankuen berregituraketa sozietatea) sozietateak egiten dituen eskualdaketak salbuespenetik bazter gelditzen dira; ondorioz, salbuetsita daude (13/2012 ZPAD, abenduaren 4koa; ALHAO, 145. zk., 2012-12-17).
www.araba.eus web orrian sartu eta joan atal honetara: Ogasuna - Garraiobideen balorazioa; 620 TV eredua bete behar da.
Eredua bete ondoren erosleak eta saltzaileak sinatu behar dute. Gero, Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuan aurkeztu behar da, hitzordua eskatuta.
Zerbitzuak eredua grabatuko du eta hiru kopia emango dizkio interesdunari. Ondoren interesdunak Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile diren finantza entitateetako batean ordaindu dezake zerga zorra.
Zorra ordaindu ondoren, eta Probintziako Trafikoko Buruzagitzara joan aurretik, interesduna berriz ere Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzura joan behar da (hitzordua eskatu gabe) autolikidazioa IKUSONESTERA.
Autolikidazioa (620.TV eredua) ordaindu eta ikusonetsi ondoren ibilgailuaren transferentzia egin daiteke Probintziako Trafikoko Buruzagitzan.
Subjektu pasiboa: ibilgailuaren eroslea.
Zerga oinarria: salmentan prezioa edo ibilgailuen balorazioari buruzko dekretuaren araberako prezioa, bietatik handiena.
Zerga tasa: % 4.
Bai, baldin eta eskuratzaileak beste bati saltzeko asmoa badauka.
Salbuespena behin-behinekoa da; behin betikoa izan dadin, ezinbestekoa da ibilgailua eskuratu denetik urtebete pasatu baino lehen eskualdatzea. Ibilgailua desegiteko eskuratzen bada, salbuespena ez da zilegi.
Eskuraketa ez dago ondare eskualdaketen gaineko zergaren kargapean, baizik eta BEZarenean, eta ez da aurkeztu behar 620-TV eredua: aski da faktura eramatea Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuaren Leihatila Bakarrera.
Ibilgailu baten dohaintza edo “mortis causa” eskualdaketa gertatzen bada, ez da aurkeztu behar autolikidaziorik 620 TV ereduan; dohaintzen gaineko zerga ordaindu beharko da, 654 eredua (Ikus Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, 654 eredua).
OEEJDZren "Sozietate eragiketak" (SE) tituluak sozietateek (zibilek eta merkataritzakoek) eta haiekin berdinetsitako entitate batzuek eragiketa jakin batzuk egitea kargatzen du.
Eragiketa hauek daude kargapean:
- Sozietatea eratzea, sozietatearen kapitala gehitzea eta gutxitzea, eta sozietatea desegitea.
- Sozietate kapitalaren zabalkuntza ez dakarten bazkideen ekarpenak.
- Sozietatearen zuzendaritza egoitza edo sozietatearen egoitza Arabako Lurralde Historikora aldatzea, Europar Batasuneko estatu batean egon ez badira.
Dena den, eragiketa horiek (kapital murrizketa eta sozietateen desegitea ez beste guztiak) zergaren kargatik salbuetsita daude 2010eko abenduaren 3az geroztik.
Sozietatearen kapitala gehitzea akzioen jaulkipen primekin soilik eratutako erreserbaren kontura.
Birmoldaketa eragiketak (bategiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak eta balore trukaketak).
Benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietateen egoitza lekualdatzea Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera.
Sozietatearen eraketa eskritura edo estatutuak aldatzea, eta bereziki sozietatearen helburua aldatzea eta iraunaldia aldatzea edo luzatzea.
Zerga ordaindu behar du, zergaduna den aldetik, ondasuna edo eskubidea eskuratzen duen pertsonak, edo egintzaren onura jasotzen duenak. Adibideak:
- Ondasuna edo eskubidea eskualdatuz gero: eskuratzaileak.
- Eskubide erreala eratzen denean: eskubidearen onuradunek.
Bai, baldin eta erkidegoa inter vivos egintza baten bidez eratu bada eta enpresa jarduerak egiten baditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudian ezartzen denarekin bat etorriz.
Halaber, sozietatetzat hartzen dira mortis causa egintzen bitartez sortutako ondasun erkidegoak, baldin eta kausatzaileak hiru urte baino aldi luzeagoan negozioa zatitu gabe ustiatzen badu.
Enpresa jarduerak BEZaren araudiarekin bat etorriz egiten dituztenak ez dira sozietateak (adibidez: lokal bat errentatzen duen ondasun erkidegoa; EZ DAGO ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren KARGAPEAN sozietate eragiketen kontzeptuagatik.
Sozietate bat eratzen denean, kapitala gehitzen denean, benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietatearen egoitza aldatzen denean eta bazkideek ekarpenak egiten dituztenean sozietatearen kapitala gehituta: sozietatea.
Sozietate bat desegiten denean eta sozietatearen kapitala murrizten denean: sozietateko bazkideak, jabeak, erkideak edo partaideak, jasotako ondasunen eta eskubideen arabera.
Desegin arren sozietatea likidatzen ez bada, sozietatea da subjektu pasiboa. Gauza bera gertatzen da kapitala murrizten bada bazkideei ondasunak banatu gabe.
Honako hauek bereiztu behar dira:
- Bazkideen erantzukizuna mugatzen duten sozietateak (sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak): zerga oinarria kapitalaren zenbateko izendatua da, hasierakoa edo gehitua (eskatzen diren jaulkipen primak gehitu behar dira).
- Beste sozietate batzuk, eta sozietatearen kapitala gehitzen ez duten bazkideen ekarpenak: zerga oinarria ekarpenen balio garbia da, hau da, benetako baliotik kargak eta gastu kengarriak eta ekarpena dela sozietatearen kargura geratzen diren zorrak kenduta geratzen den zenbatekoa.
Bazkideei emandako ondasunen benetako balioa, gastuak eta zorrak kendu gabe.
Zergapeko eragiketa guztiei % 1eko karga aplikatzen zaie.
Honako hauek:
a) Notario dokumentuak: eskriturak, aktak eta notario lekukotzak, 11/2003 Foru Arauak, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, 56.2 artikuluan arautzen duenarekin bat etorriz.
b) Merkataritzako dokumentuak: Araban igortzen diren kanbio letrak, eta atzerrian igortzen direnak, baldin eta lehen edukitzailearen egoitza Araban badago (Vital Kutxa), eta antzeko agiriak (gordailu gordekinak eta ziurtagiriak, ordaindukoak, bonuak eta obligazioak, eta igorpen gisako agiriak).
c) Administrazio dokumentuak: Arabako erregistro publikoetan egiten diren prebentziozko idatzoharrak, baldin eta haien xedea eskubide edo interes baloragarri bat bada eta epai edo administrazio agintaritza eskudunak ofizioz agindu ez baditu; handitasuna eta noblezia tituluak birgaitzea eta eskualdatzea.
Bi modalitate daude:
A) Kuota finkoa: 0,300506 euro folioko. Kargapean daude notarioek egiten dituzten eskrituren, akten eta lekukotzen jatorrizko aleak, lehengo kopiak, bigarrenak eta ondokoak. Kopia soilak, aldiz, ez daude kargapean.
B) Kuota aldakorra: Notarioen eskrituren lehen kopiei eta notarioen aktei % 0,5eko tasa aplikatzen zaie, honako baldintza hauek betez gero:
- Aktaren edo kopiaren xedea kopuru edo ondasun baloragarria izan behar da.
- Dokumentatzen den egintza Jabetzaren Erregistroan, Merkataritzako Erregistroan edo Ondasun Higikorren Erregistroan edo Espainiako Patente eta Marken Bulegoan inskribatu beharrekoa izan behar da.
- Egintza ezin da egon kostu bidezko ondare eskualdaketen gaineko zergaren, sozietate eragiketen gaineko zergaren ez oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren kargapean.
(Kasurik ohikoena: BEZaren kargapeko hipoteka mailegua)
Ondasuna edo eskubidea eskuratzen duena edo, bestela, notario dokumentua eskatzen duena edo horren onura jasotzen duena.
Arau hauek kuota aldakorrerako dira, jakina:
Arau orokorra: notario eskrituren lehenengo kopietan eta aktetan, zerga oinarria dokumentuan bertan adierazitako balioa da; nolanahi ere, Administrazioak egiaztatu egin dezake.
Berme eskubide erreala eratzen denean eta bermedun mailegua eskrituran dokumentatzen denean, zerga oinarria bermatutako obligazioaren edo kapitalaren zenbatekoa da; horren barruan interesengatik, kalte ordainengatik, zigorrengatik, ez betetzeengatik eta antzeko kontzeptuengatik aseguratutako kopuruak zenbatzen dira. Bermatutako zenbatekoa berariaz ez badago zehaztuta, kapitala eta hiru urteko interesak hartuko dira kontuan.
Kanbio letrak zenbatekoari dagokion paper tinbredunean egin behar dira nahitaez; muga 192.323,87 euro izango da; honako hauek eduki beharko dira kontuan:
1) Kanbio letrak:
a) Araban eginak:
- Zerga oinarria 192.323,87 euro baino gehiago ez bada: ordaindu beharreko kuota efektu tinbredun egokiaren bitartez zehazten da.
- Zerga oinarria 192.323,87 euro baino gehiago bada: efektu tinbredun egokiaren bitartez zehazten da; hortik gora, 0,018030 euro kargatzen da 6,01 euroko edo zatikiko; likidazioa eskudirutan egin behar da, 630 ereduarekin.
b) Atzerrian eginak, Espainian kargatuz gero; ezinbestekoa da lehenengo edukitzailearen egoitza Araban egotea. Kuota kalkulatzeko, 11/2003 Foru Arauak, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, 61. artikuluan ezartzen duen eskala aplikatu behar zaio zerga oinarriari.
2) Gainerako merkataritzako dokumentuak:
Zerga oinarriari 11/2003 Foru Arauak, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, 61. artikuluan ezartzen duen eskala aplikatu behar zaio. Eskudirutan ordaindu behar da, 630 ereduarekin.
Kreditu entitateek negoziatutako ordainagirien gaineko karga eskudirutan ordain daitezke 610 ereduaren bitartez.
Erosleak
- Espainian egindako kanbio letrak: igorlea.
- Atzerrian egindako letrak: Arabako lehenengo edukitzailea.
- Kargapeko gainerako merkataritzako dokumentuak: egiten dituzten pertsonak edo entitateak.
- Endosatzen diren txekeak endosatzaileak egintzat hartzen dira.
Kanbio letra baten zerga oinarria igortzen den kopurua da; hala ere:
a) Letraren epealdia sei hilabete baino luzeagoa bada, egiten denetik zenbatuta, zerga oinarria igorpenaren kopurua halako bi da.
b) Kanbio letra bat beste batzuek ordezten badute eta ondorioz zergaren karga gutxiago bada, oinarri guztiak batu behar dira, diferentzia eskatzeko (hau ez da egin behar efektuen mugaegunen artean 15 egin baino gehiago badaude edo ordainketa hainbat igorpen eginez zatikatzea itundu bada dokumentu batean).
Erregistro publikoetan egiten diren prebentziozko idatzoharrei % 0,50eko karga tasa aplikatzen zaie; kuota eskudirutan ordaindu behar da 630 ereduaren bitartez. Higiezinak hainbat probintzietan badaude, bakoitza bere probintzian likidatu behar da (gogoan eduki eraketa bakarrik dagoela kargapean, desegitea ez).
Idatzoharretan, eskatzen duen pertsona.
Bermatzen, argitaratzen edo eratzen den eskubidearen edo interesaren balioa.
Mailegu pertsonalak:
Partikularren arteko mailegu pertsonala eratzea OEZren kargapean dago, baina salbuetsita, eta ez dago EJDZren kargapean, ezin baitira inskribatu Jabetzaren Erregistroan.
Partikularren arteko mailegua ezeztatzea ez dago ez OEZren ez EJDZren kargapean.
Hipoteka maileguak:
Partikularren arteko hipoteka mailegua eratzea OEZren kargapean dago, baina salbuetsita, eta ez dago EJDZren kargapean.
Partikularren arteko mailegua ezeztatzea ez dago OEZren kargapean, baina EJDZren kargapean bai.
610 eredua.
Hauexek aurkeztu beharko dira:
1. 600S eredua, laguntza programaren bitartez beteta.
2. Dokumentu publikoa edo pribatua, eta fotokopia bat, orrialdez orrialde.
3. IFZ.
2010eko uztailaren 1etik aurrera, bai. Honako hauek, hain zuzen ere: garaje plazei (gehienez, bi) eta erantsiei (gehienez, bi) dagozkienak, baldin eta batzuk zein besteak eraikin berean badaude eta batera eskualdatzen badira. Hori dela eta, negozio lokalak ez dira etxebizitzaren eranskintzat hartzen, nahiz eta harekin batera eskualdatu.
Halaber, ez dira etxebizitzatzat hartzen hirigintzako sustapen berri bati ekin aurretik eraitsiko diren eraikinak.
Preskripzioaldia martxoaren 11ko 8/2013 FAk aldatu du; gaur egun 5 urtekoa da.
Aldaketa hori 2013-03-21etik aurrera sortzen diren zerga egitateei aplikatuko zaie, egun horretan sartu baitzen indarrean arau hori. Horren aurretik preskripzioaldia 4 urtekoa zen.
Hipoteka maileguak eratzea, aldatzea, handitzea eta ezeztatzea zergaren kargapean daude egintza juridiko dokumentatuen modalitatean, baldin eta mailegu emailea BEZaren subjektu pasiboa bada (kutxa, bankua edo enpresaburua).
Eskualdatutako ondasunaren edo eratzen edo lagatzen den eskubidearen benetako balioa. Hala ere, ondasun higiezinen kasuan gutxieneko balioak daude, 16/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera finkatzen direnak (ALHAO, 39. zk., 2017ko apirilaren 3a), eta horiek oinarritzat hartuta egin behar da likidazioa edo autolikidazioa. Geroago administrazioak egiaztapena egin dezake.
Kontuan eduki behar da eskualdaketa edo heriotza noiz gertatu den. Gaur egun 16/2017 Foru Dekretua (ALHAO, 39. zk., 2017ko apirilaren 3a) aplikatzen da.
Benetako balioa hartu behar da kontuan beti.
Egiaztatutako gutxieneko balioa: eskualdaketa egunaren araberakoa da. Une honetan, katastro balioaren arabera balioetsiko dira, 16/2017 Foru Dekretuarekin bat etorriz (ALHAO, 39. zk., 2017ko apirilaren 3a).
Katastro balioa aplikatuko da, bai Gasteizen, bai probintziako gainerako herrietan.
Horixe da gutxieneko balioa; horretaz gainera badaude beste modu batzuk ondasun higiezinen balioak egiaztatzeko: aurreko eskualdaketan ezarritako balioa, hipoteka balioa eta Administrazioaren esku dauden gainerako balio guztiak.