Helbideratutako zerga sarrerak - Zordunketa egiteko datak

Atal honetan, banku-helbideratzearen bidez kudeatzen diren zerga-sarreren egutegia erakusten da. Egutegi hori helbideratzeko aukera daukaten zerga-aitorpenei aplikatzen zaie, eta hainbat zerga-kontzepturen xehetasunaren sailkapen kronologikoa ere barne hartzen du.

Arautegia: Diputatuen Kontseiluaren 26/1996 Foru Dekretua, otsailaren 27koa. Zorren kobrantza eta ordainketa kudeatzearen funtzioa eta zerga-itzultzeak arautzen ditu 7. artikuluan, betiere ordainketa edo kobrantza helbideratuta badago Gordailu Entitatean. Ondoren, 302/97 Foru Aginduan garatzen da, martxoaren 5ekoan, Banku Gobernadoreen Kontseiluaren arauak eta banku-erabilerak betez (19. liburuxkan).