Zerga arloko salaketa

Nola eta non aurkeztu?

 

  • Vitoria-Gasteiz
    • Samaniego, 14
    • 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Laudio
    • Alberto Acero, 8
    • 01400 Laudio
  • Guardia
    • San Juan plaza, Samaniego Etxea
    • 01300 Guardia

Jendaurreko arreta Ogasunaren bulegoetan:

  • 8:15-14:30 (astelehenetik ostiralera)

Arabako Foru Aldundiaren Zerga Ikuskatzailetza

Samaniego, 14

01008 Vitoria-Gasteiz

Ogasunaren bulegoetako jendaurreko arretaren ordutegia:

  • 8:15-14:30 (astelehenetik ostiralera)

Arabako Foru Aldundiaren Zerga Ikuskatzailetza

Samaniego, 14

01008 Vitoria-Gasteiz

Zer da zerga salaketa?

Salaketa publikoaren bidez Zerga Administrazioari jakinarazi ahal zaizkio zergen arloko arau-hauste izan daitezkeen egitateak edo egoerak, edo zergen aplikazioan eragina eduki dezaketenak. Era horretan, zerga eremuko salaketak berekin dakar Arabako Zerga Administrazioari erabat edo partez ezkutaturik zeuden eta haren lurralde eremuan zerga ondorioak dituzten egitateak jakinaraztea.

Ezagutzen diren eta salatutako pertsonak Zerga Ikuskatzailetzak identifikatzeko beharrezkoak diren ahalik eta datu gehien eduki beharko ditu salaketak, hala nola izena eta abizenak edo, pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen izena, bai eta ahal diren eta ezagunak diren lokalizazio datu guztiak ere (IFZ, helbidea, etab.)

Behar adina zehaztu beharko dira salatutako datuak eta egitateak, eta egitate horiek egiaztatzeko eskura dagoen dokumentazioa erantsi beharko da.

Ikuskatze jarduketak ez dira hasten salaketaren aurkezpenaren ondorioz, baizik eta Ikuskatzailetzaren organoen ikertze jarduketarengatik, halakorik gertatuz gero.

Salaketa ez da administrazio espedientearen osagai izango. Zerga Administrazioak ezin izango dio salatzaileari inolako informaziorik eman salaketan adierazitako datuen ikerketa posiblearen inguruan, zeren legeak behartu egiten baitu ahalik eta isiltasun handiena gordetzera bere eginkizunak betetzean lortutako datu, txosten eta aurrekariei buruz, zenbait kasu jakinetan izan ezik, eta horien artean ez dago datuak salatzaileei jakinaraztea.

Salaketaren ondorioz abiatzen diren administrazio jarduketetan salatzailea ez da interesduntzat hartuko, eta ez da egongo legitimatuta jarduketa horien emaitzen inguruan errekurtsorik edo erreklamaziorik jartzeko.

Salatzaileak ez du eskubiderik izango salatutakoei ezartzen zaizkien zerga zehapenen parte bat jasotzeko.

Salaketa jaso eta gero, helarazi egingo zaio Arabako For Aldundiaren Zerga Ikuskatzailetzari.

Organo honek salaketan jasotzen diren datuak eta egitateak aztertu eta, hala badagokio, ikertu egingo ditu, eta horiek artxibatu egingo ditu uste baldin badu salaketak ez duela funtsik. Bestela, ikertze jarduketak hastea erabaki ahal izango da.

6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako zergen orokorra.

110. artikulua.

  • 1. Salaketa publikoaren bidez Zerga Administrazioari jakinarazi ahal zaizkio zergen arloko arau-hauste izan daitezkeen egitateak edo egoerak, edo zergen aplikazioan eragina eduki dezaketenak. Salaketa publikoak ez du zerikusirik foru arau honetako 90. eta 91. artikuluetan ezarri bezala Zerga Administrazioari lagundu beharrarekin.
  • 2. Honelako salaketa bat jasoz gero, organo eskudunari bidaliko zaio, bidezko jarduketak egin ditzan. Organo horrek, salaketa oinarri gabekotzat jotzen badu edo uste badu salatutako egitateak edo pertsonak ez direla identifikatu behar bezala, salaketa artxibatzea erabaki ahal izango du. Egotzitako egitateak benetakoak direla pentsatzeko behar adina zantzu egon arren Zerga Administrazioak haien berri ez badu, bidezko jarduketei ekin ahal izango zaizkie. Hala gertatzen denean, salaketa ez da izango administrazio-espedientearen osagaia.
  • 3. Salaketaren ondorioz abiatzen diren administrazio-jarduketetan salatzailea ez da interesduntzat hartuko, eta ez zaio emango haien emaitzen berri. Halaber, salatzailea ez da egongo legitimatuta jarduketen emaitzen inguruan errekurtsorik edo erreklamaziorik jartzeko.