Finantza transakzioen gaineko zerga

Zeharkako zerga da, eta legez ezarritako moduan eta baldintzetan zergapetzen ditu 1.000 milioi eurotik gorako burtsako kapitalizazioa duten Espainiako sozietateen akzioen kostu bidezko erosketak.

Finantza transakzioen gaineko zerga zergaduna da Foru Gobernu Kontseiluaren martxoaren 15eko 4/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 4. artikuluak aipatzen dituen baloreen eskuratzailea.

Zergadunek, zerga egoitza nonahi dutela ere, Arabako Foru Aldundiari ordainduko diote zerga, likidazio aldi bakoitzean Araban egiten dituzten eragiketen bolumenaren proportzioan.

Likidazio aldi bakoitzean Araban egindako eragiketen bolumenaren proportzioa honako ehuneko honen araberakoa izango da: egoitza Araban duten sozietateen akzioei dagozkien eragiketen zerga oinarriaren ehunekoa subjektu pasiboaren guztizko zerga oinarrian. Ehuneko hori bi dezimaletan biribilduko da.

Egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan duten sozietateen zerrenda, haien akzioak zergari lotuta badaude:

Ekitaldia IFZ Sozietatearen izena ISIN Burtsako kapitalizazioaren balioa

2024

A01004324

VIDRALA SA

ES0183746314

2.742.364.775,00

 

Oharra:

Arabako Foru Aldundian zergaren autolikidazioak aurkezten hasiko dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazio aldiei dagozkienak.

Aldez aurretik Arabako Foru Aldundiaren zergadunen erroldan alta izapidetu beharko da, eta ordezkari fiskalaren bidez jardun behar bada, ordezkaritza zerrenda inskribatu Ordezkari Boluntarioen Erregistroan.

 

Araudia

Foru Gobernu Kontseiluaren 4/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 15ekoa, onestea duena finantza transakzioen gaineko zerga.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 433/2023 Foru Agindua, ekainaren 22koa, finantza transakzioen gaineko zergaren autolikidaziorako 604 eredua onesten duena.

595/2023 Foru Agindua, irailaren 19koa, finantza transakzioen gaineko zergaren autolikidazioari buruzko 604 eredua onesten duen ekainaren 22ko 433/2023 Foru Aginduaren azken xedapena aldatzen duena.

 

Zergarekin lotutako izapideak