Aldez aurreko hitzordua
Aldez aurreko hitzordua
Zergadunen eta bulegoetan lan egiten dutenen osasunerako arriskutsua izan daitekeen edozer saihesteko, COVID-19ak sortutako osasun egoeraren ondorioz, hainbat babes neurri hartzeaz gain, protokolo jarduerak abiarazi dira denon segurtasuna bermatzeko.

Lehenago hitzordua izanda baino ezingo zara joan Ogasunaren bulegoetara. Orri honetan bertan gaitutako estekan edo 945181555 telefonoaren bidez (ordutegia: 08:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera) eskatu ahalko duzu

Hitzordua baino 5 minutu lehenago sartu ahalko zara bulegoetan. Pertsona bat baino ez hitzorduko, salbu eta mendekotasuna baduzu, zurekin beste pertsona bat joan ahalko da-eta..

Nahitaez eraman behar duzu jantzita maskara gure bulegoetan zauden bitartean.

Gure bulegoetan sartzeko, gel hidroalkoholikoko banagailuak erabili beharko dituzu (zure eskura jarri ditugu eskuak garbi izateko).
Prebentzio neurri moduan, izapidea egiteko beharrezkoa den guztia eraman ezazu: boligrafoa, ereduak/inprimakiak beteta eta beharrezkoak diren fotokopiak aterata.
Hitzordua eskatzeko zerbitzua
- ARABAEUS: Aldez aurreko hitzordua eskatu.
- Telefonoz: 945 18 15 55 telefonora deituta, 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Jasotako likidazio edo ebazpenei buruzko argibideen kasuan, zergadunak agiria aldean izan behar du, izan ere, hitzordua eskatzeko momentuan, likidazio edo ebazpenean jakinarazi zaion beharrezko kodea eman behar du.
IFZ eskatu edo errolda eredu bat betetzeko, ez da beharrezkoa begien bistan inolako agiririk izatea. Hala ere, hitzordura joaten zarenean 4. galderan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzu.
Hitzordua ordutegia 8:15etik 14:30era izango da
Zergadunak aurkeztu beharreko dokumentazioa hitzorduaren arrazoiaren arabera aldatuko da.
IFZ eskatuz gero, ezinbestekoa izango da urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduan (2009/02/03ko ALHAO, 19. zk.) adierazitako dokumentazioa aurkeztea, eta zentsu-eredu bat betetzean, eredua betetzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta, hala badagokio, ezinbestekoa izango da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta edo baja eman izanaren fotokopia aurkeztea.
Zergadunak Arabako Foru Ogasunarekin duen hitzordura joan beharko du, NAN edo IFZrekin.
Mesedez, eman zure posta elektronikoa hitzordua eskatzeko unean, hitzordua berresteko mezu bat bidal diezaiogun, eta ekar itzazu hitzorduaren oroigarria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
- Gasteiz (Samaniego kalea 14, C.P.01008),
- Laudio (Herriko Plaza z/g, P.K. 01400 Laudio)
- Laguardia. (San Juan plaza. Samaniego Etxea C.P. 01300).
Jasotako likidazioei edo ebazpenei eta IFZ eskaerari buruzko argibideen kasuan:
- Gasteizko (Samaniego kalea 14, C.P.01008),
- Salbu eta hurbilen duzun bulegoa Laudio edo Guardia bada, nahiago baduzu telefonoz kasu egin. Kasu horretan, hitzordu gisa hitzartutako egunean eta orduan, Arabako Foru Ogasuneko pertsona bat zurekin harremanetan jarri ahal izango da, eman digun telefono-zenbakira deituz.