Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga
Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zerga
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergak, zuzenekoa eta subjektiboa denak, pertsona fisikoek irabaziz (dohain) eskuratutako ondare gehitzeak kargatzen ditu.
Hots, hauek jarriko ditu zergapean zerga honek:
- Ondasunak eta eskubideak jaraunspenez, legatuz edo oinordetzako beste tituluren baten bidez eskuratzea.
- Ondasunak eta eskubideak eskuratzea dohaintza bidez edo beste edozein negozio juridiko doako eta "inter vivos” bidez .
- Bizi aseguruen onuradunek kantitateak jasotzea, kontratugilea (poliza sinatu zuena) onuradunaz beste pertsona bat denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian berariaz araututako kasuetan izan ezik.
Autolikidazioak Arabako Foru Aldundian aurkeztu behar dira honako baldintza hauek betetzen badira:
A Oinordekotzak
-
Kausatzaileak ohiko bizilekua Araban badu sortzapen datan.
-
Kausatzaileak bizilekua atzerrian badu, baina zergadunek ohiko bizilekua Araban badute.
-
Zergadunak bizilekua atzerrian badu, baina ondasun edo eskubideen baliorik handiena Araban badago.
B Dohaintzak
- Ondasun higiezinak eta horien eskubideak:
- Higiezinak Araban badaude.
- Ondasun higiezinak atzerrian badaude, baina dohaintza hartzaileak bere ohiko bizilekua Araban badu.
- Bestelako ondasunak eta eskubideak:
- Dohaintza hartzaileak ohiko bizilekua Araban badu sortzapen datan.
- Zergadunak bizilekua atzerrian badu, baina ondasun edo eskubideen baliorik handiena Araban badago.
C Aseguru primak
-
Aseguratuak ohiko bizilekua Araban badu sortzapen datan.
-
Aseguratuak bizilekua atzerrian badauka, baina zergadunek euren ohiko bizilekua Araban badute.
-
Zergadunak bizilekua atzerrian badu, baina Araban egoitza duen aseguru erakunderen batekin egin bada kontratua, edo Araban jarduten duen atzerriko erakunderen batekin.
Dokumentazioa - Informazio praktikoa
Ahaidetasunaren ziozko tarifak eta atxikipenak
Izapidetu
2020ko irailaren 1etik aurrera, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren autolikidazioak Arabako Foru Aldundiaren Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak garatutako laguntza programa erabiliz egin beharko dira nahitaez.
(351/2020 Foru Agindua, uztailaren 10koa, onespena ematen diena oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren autolikidaziorako 650, 651, 652, 653, 654 eta 655 ereduei eta ezartzen duena haiek nola eta non aurkeztu behar diren)
Hauexek dira zerga horrekin loturiko ereduak:
650 Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa – Oinordekotzak
651 Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa – Dohaintzak
652 Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa – Bizi asegururako polizak
653 Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa – Panteoiak eta nitxoak
654 Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa – Ibilgailuak
655 Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa – Gozamena azkentzea
Laguntza programa
Eredu bakoitzeko autolikidazioak oinordetza eta dohaintzen laguntza programa erabiliz egin eta inprimatu edo Foru Aginduaren bitartez onartutako paperezko inprimakiak eskuz bete ahalko dira.
Laguntza programaren bidez egin eta inprimatu, zein eskuz bete, autolikidazio hori Ogasunaren bulegoetan aurkeztuko da, erakunde laguntzaile batean ordaindu ondoren, ordaintzeko kuota ateratzen bada.
64 biteko Microsoft Office bertsio bat baduzu
32 biteko Microsoft Office bertsio bat baduzu
Laguntza programaren gida 650 eredua – Oinordekotzak
Laguntza programaren gida 651 eredua – Dohaintzak
Laguntza programaren gida 652 eredua – Bizi asegururako polizak
Araudia
11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa. (ALHAO, 2005eko maiatzaren 27koa)
74/2006 Foru Dekretua, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu da. (ALHAO, 2006ko abenduaren 22koa)
351/2020 Foru Agindua, uztailaren 10koa, onespena ematen diena oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren autolikidaziorako 650, 651, 652, 653, 654 eta 655 ereduei eta ezartzen duena haiek nola eta non aurkeztu behar diren (ALHAO, uztailaren 22koa)