Fakturazio softwareak homologatzea

Zerga-betebehardunek, aurrerantzean, paperean dauzkaten faktura, ordezko agiri eta zeinahi agiri jatorrizkoren digitalizazio ziurtatua egin ahal izango dute.

Software digitalizazioa homologatzeko, hartaz hornitzen duen enpresak eskabidea aurkeztuko dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren Zerga Ikuskaritzako Zerbitzuari, eta, eskabide horretan, 121/2009 Foru Aginduan eskatzen diren baldintzak betetzen direlako adierazpen erantzukizunpekoa ere sartu beharko da, baldintza horiek betetzen direlako egiaztagiriekin batera.

 

 

Dokumentazioa:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren homologatzeko ebazpena (ZAEA)
  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Dokumentazio teknikoa
  • Auditoria beregainaren txostena
  • Kalitatea kudeatzeko plana
  • ZAEAk eskatutako argibideak, baldin eta eskatzen baditu

 

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:

18/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 28ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da fakturazio betebeharren arautegia.

9/2011 FORU DEKRETUA, otsailaren 8koa, Diputatuen Kontseiluarena, Balio erantsiaren gaineko zergaren Arautegia eta martxoaren 23ko 24/2004 Foru Dekretua aldatzen dituena. Arautegia apirilaren 27ko 124/1993 Foru Dekretuak onartu zuen eta foru dekretuak fakturazio betebeharrak arautu zituen, zenbait forma betebehar betetzeari zegokionez.

121/2009 FORU AGINDUA, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuarena, martxoaren 4koa; honen bidez fakturazio telematikoari buruzko eta fakturak bitarteko elektronikoez gordetzeari buruzko xedapen batzuk garatu dira.

27/2005 FORU DEKRETUA, apirilaren 5eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, apirilaren 27ko 124/1993 Foru Dekretua eta martxoaren 23ko 24/2004 Foru Dekretua aldatzen dira. Bi dekretu horien bidez, Balio erantsiaren gaineko zergaren Arautegia eta fakturazioko betebeharrak arautzen zituena onartu ziren, hurrenez hurren.

24/2004 FORU DEKRETUA, martxoaren 25eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bitartez, fakturazioko betebeharren arautegia onartu da, eta Balio erantsiaren gaineko zergaren Arautegiko (apirilaren 27ko 124/1993 Foru Dekretuaz onartua) zenbait manu aldatu.