Zorrak itzulketa eskaerekin berdintzea

Erabat edo zati batean ordaindu ahal izango dira zergadun baten zerga zorrak zerbitzu horrekin, bai zergadunari berari itzuli beharreko kreditu baten bidez bai beste zergadun bati zergadun horrek kreditua lagaz.

Horretarako, Egoitza Elektronikoan sartu eta dagokion berdintze eskaera egingo da. Eskaera hori, halaber, zabaldu, ezeztatu edo kontsultatu egin ahal izango da, bai eta haren ebazpenari buruzko informazioa ikusi ere.